Edukira joan

Eguzki-sistema

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea

Eguzki sistemaren errepresentazio bat. Gorputzen tamaina eskalan dago, ez ordea distantziak

Eguzki-sistema da Eguzkiaren inguruan orbita ezberdinetan jirabiran dabiltzan objektu ezberdinak (planetak, planeta nanoak, sateliteak, asteroideak, kometak...) biltzen dituen Unibertsoaren zatia. Zentzu hertsian, Eguzkia eta bere inguruan grabitazioak itxita biratzen duten gorputzen multzoa da, eta biraketa hori zuzenekoa edo zeharkakoa izan daiteke.[oh 1] Eguzkiaren inguruan zuzenean biratzen duten objekturik handienak zortzi planetak dira.[oh 2] Beste objektuak nabarmen txikiagoak dira, izan planeta nano edo Eguzki-sistemako gorputz txikiak. Modu ez zuzenean Eguzkiaren inguruan biratzen ari diren objektuetatik, planeten ilargiak, bi planetarik txikiena den Merkurio baino handiagoak dira.[oh 3]

Eguzki-sistema orain dela 4.600 milioi urte sortu zen, molekula laino baten grabitazio-kolapsoaren ondorioz. Sistemaren masaren zatirik handiena Eguzkian dago eta, ondoren, geratzen denaren gehiengoa Jupiterren. Barneko lau planetak, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte planeta telurikoak dira, batez ere arroka eta metalez osatuak. Beste lau planetak planeta erraldoiak dira, telurikoak baino nabarmen handiago. Bi handienak, Jupiter eta Saturno gasezko erraldoiak dira, batez ere hidrogeno eta helioz osatuak. Kanpoko bi planetak, Urano eta Neptuno izotzezko erraldoiak dira, batez ere ura, amoniako eta metanoz osatuak. Zortzi planetek orbita ia zirkularrak dituzte, ekliptika deitzen den planoa ia laua jarraituz.

Eguzki-sistemak beste objektu txikiago batzuk ere baditu.[oh 4] Asteroide gerrikoa Marte eta Jupiterren artean orbitatzen duten milaka objektuk osatzen dute. Objektu hauek, planeta telurikoek bezala, arroka eta metalak dituzte osagai. Neptunoren orbita igaro ondoren Kuiperren gerrikoa dago, Neptunoz haraindiko objektuz osatua. Hauek, batez ere, izotzez osaturik daude eta disko sakabanatu bat osatzen dute. Gerriko honen ostean berriki aurkitutako sednoideak daude. Populazio hauen artean dozena batzuek, eta agian hamarnaka mila objektu daude euren grabitateak biribildu dituenak. Objektu hauei planeta nano izena ematen zaie. Ezagutzen diren planeta nano batzuk Zeres asteroidea edo Pluton eta Eris dira. Bi eskualde hauez gain, badira beste populazio batzuk gorputz-txikien artean sailkatzen direnak, hala nola kometak, zentauroak edo planetarteko hauts-hodeiak. Guzti hauek eremu ezberdinen artean bidaiatzen dute, orbita eliptiko ezberdinekin. Sei planetek, gutxienez lau planeta nanok, eta beste gorputz-txiki batzuek satelite naturalak dituzte, askotan "ilargi" izena hartzen dutenak Ilargia dela eta. Kanpoko lau planeta erraldoiek eraztun planetarioa dute, hautsez eta objektu txikiz osatuak.

Eguzki haizeak, Eguzkiaren goi-atmosferatik kargatutako partikula (plasma) isuriak, burbuila itxurako gune bat sortzen du izar-arteko espazioan. Espazio honi heliosfera izena ematen zio. Heliopausa Eguzki haizearen presioa eta izar-arteko ingurunean presioa berdina den lekua da, eta disko sakabanatu baten mugaraino hedatzen da. Oorten hodeia, periodo handiko kometen iturritzat hartzen dena, heliosfera baino mila aldiz handiagoa den eremu bateraino heda daiteke. Eguzki-sistema Esne Bidea izeneko galaxian kokatuta dago, bere zentrotik 26.000 argi urtera, Orion besoa deitzen den eremuan.

Aurkikuntza eta esplorazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Andreas Cellariusen (1708) Harmonia Macrocosmica lana. Bertan deskribatzen da sistema heliozentrikoa, hainbat planeten orbitak azaltzen Eguzkitik ikusita
Puntu urdin margul bat (Pale Blue Dot). Irudiaren eskuinaldean dagoen lerro marroiaren barnean, Lurra txuri-urdin tankerako argi-puntu nimino baten moduan ikusgai dago. Argazkia 1990an Voyager 1 espazio-zundak Lurretik 6000 milioi kilometroko distantziatik atera zuen.

Eguzkia, Ilargia eta bost planeta klasikoak, begi bistaz ikusten direnak, Antzinarotik izan dira ezagunak, eta eragin nabarmena izan dute mitologian, kosmologia erlijiosoan eta antzinako astronomian. Antzinaroko astronomoek ikusi zuten nola argi batzuk zeruan zehar mugitzen ziren, "izar finkoek" egiten ez zutena.[1] Antzinako Grezian argi hauei πλάνητες ἀστέρες izena eman zieten, hau da, "mugitzen diren izarrak".[2] Hortik eratorri zen gaur egungo "planeta" hitza.[3] Antzinako Grezian, Antzinako Txinan eta Babiloniar Inperioan, eta zentzu zabalean modernoak ez diren zibilizazio guztietan,[4][5] Eguzki-sistemaren zentroa Lurra zela uste zuten. Teoria honi teoria geozentriko izena ematen zaio.[6] Teoria geozentrikoaren inguruan garapen ezberdinak egon dira historian zehar. Adibidez, Anaximandro presokratikoak adierazi zuen Lurra Unibertsoaren zentroa zela, eta danbor baten itxura zuela, lau puntu kardinaletan zutabe batean jarrita.[7] Pitagorasek, ordea, Lurra esfera bat zela uste zuen, eklipseen forma ikusita.[8] K. a. IV. mendean Platonek bere ikasle Aristotelesekin Anaximandro eta Pitagorasen teoriak batzeko testuak egin zituen. Klaudio Ptolomeo astronomoak bere II. mendeko Almagesto obran 1.300 urtez iraungo zuten astronomiaren arauak ezarri zituen, astronomo europar zein islamikoek jarraituko zituztenak.[oh 5]

Aristarko Samoskoak jada K. a. III. mendean heliozentrismoa proposatu zuen, eta Aryabhata matematikari hinduak berdina egin zuen aurrerago. Hala ere ez zen egon astronomorik eredu geozentrikoa benetan zalantzan jarri zuenik ahalik eta Nikolas Koperniko iritsi zen arte. Honen iraultza mundu osoraino heldu zen eta, horregatik, astronomia modernoaren aitatzat hartzen da.[9] Bere obra, hasiera batean, pribatuan lantzeko lan bat izan zen, baina laster lortu zuen oihartzun publiko handia. Klemente VII.a aita-santuak testuaren inguruko informazioa eskatu zuen 1533an, eta 1539an Luterok "Lurra dela benetan biratzen duena desmotratu nahi duen astronomo gazte bat" zela esan zuen.[10] Kopernikoren lanak bi mugimendu eman zizkion Lurrari, errotazioa bere ardatzaren gainean 24 orduan behin eta translazioa Eguzkiaren inguruan urtero. Bere biraketa eredua zirkunferentzia perfektu batena zen.[11]

XVII. mendean Kopernikoren lanari eutsi zion Galileo Galileik, asmakuntza berri bat baliatuz: teleskopioa. Bere lehenengo behaketetan ikusi zuen Jupiterren inguruan lau satelite naturalek biratzen zutela.[oh 6] Aurkikuntza honek Eliza katolikoaren eta zientzialarien arteko gatazka sortu zuen; Inkisizioak Galileo atxilotu zuen eta kondenatu, bere ideia erlijioaren ereduaren aurkako heresia zelako.[oh 7][13] Garai berdinean Johannes Keplerrek orbita zirkularrarekin planeten mugimendua azaltzeko saiakera egin zuen, baina ez zuen emaitzarik lortu. 1609an Keplerren legeak aurkeztu zituen bere Astronomia Nova obraren baitan. Liburu horretan planeten orbita elipse bat zela proposatu zuen, eta 1631ko Artizarraren trantsituan demostratu zen hala zela.[14] Mende horretan bertan Isaac Newtonek planeten mugimenduaren azalpen matematikoa eman zuen, grabitazio unibertsalaren legea aurkeztuz.[15]

1704an lehen aldiz agertu zen "Eguzki-sistema" kontzeptua.[16] 1705ean Edmund Halley konturatu zen kometa baten agerpenak zikloak erakusten zituela eta, beraz, objektu berdina zela behin eta berriz ikusten ari zena.[17] Hau izan zen planetak ez ziren beste objektu batzuek ere Eguzkiaren inguruan biratzen zutenaren lehen konfirmazioa. Teleskopioen hobekuntzak planeten eta bestelako objektuen ezaugarriak hobeto ulertzea ekarri zuen. 1781ean William Herschel Taurus (konstelazioa) behatzen ari zela kometa berri bat aurkitu zuela pentsatu zuen,[18] baina Urano zen aurkitu zuena, historiaurretik aurkitutako lehen planeta.[19] 1801ean Giuseppe Pazzik Zeres (planeta nanoa) aurkitu zuen. Hasiera batean Marte eta Jupiterren arteko planeta bat zela pentsatu zuen, baina beste ehunka objektu aurkitu ostean asteroideen kontzeptua definitu zen.[20] 1846an Uranoren orbitan zeuden diskordantzia batzuek beste planeta handi baten existentzia teorizatzera eraman zuen Urbain Le Verrier astronomoa. Bere kalkuluetan oinarrituta aurkitu zen Neptuno (planeta).[21][22]

1859an Robert Bunsen eta Gustav Kirchhoffek asmatu berria zen espektroskopioa erabili zuten Eguzkia ikertzeko eta aurkitu zuten Lurrean aurki daitezkeen material berberez osatua dagoela eta, beraz lotura bat zegoela Lurra eta zeruko objektuen artean.[23] Ondoren, Angelo Secchi apaizak proposatu zuen Eguzkia izar bat bazen, beste izarrek ere sistemak eduki zitzaketela.[24] 140 urte pasa behar izan ziren baieztapen honen konfirmazioa izateko.[25]

1930ean Percival Lowellen kalkuluak jarraituta Clyde Tombaughek Pluton aurkitu zuen.[21] Hasiera batean planeta gisa izendatu bazen ere, 2006an IAUk planeta nano izaera eman zion, berriki aurkituak izan ziren beste batzuekin eta aspalditik ezagutzen zen Zeresekin batera. 2005ean Eris (planeta nanoa) aurkitu zen, Pluton baino pisutsuagoa baina pixka bat txikiagoa.[26]

1961eko apirilaren 21ean Juri Gagarin Vostok 1 espazio-ontzian Lurretik ateratzen zen lehen gizakia izan zen. 1969ko uztailaren 21ean Apollo 11 espazio-ontziak gizakia lehen aldiz eraman zuen Ilargira. Gizakia gaur egun espazioan etengabe bizi da, lehenago Mir erabilita eta, gaur egun, Nazioarteko Espazio Estazioa. Gizakirik gabeko satelite artifizialak Eguzki-sistemako planeta guztietara eta hainbat satelite, asteroide eta kometatara bidali dira, baita Pluton baino harantzago dauden objektuak behatzera. Marte, Ilargia eta Artizarra behatzen dituzten ibilgailuak ere bidali dira.

Eguzkiaren inguruan biratzen duten zortzi planetak, eskalan.

Eguzki-sistemaren gorputz nagusia Eguzkia da, G motako sekuentzia nagusiko izarra. Eguzki-sisteman ezagutzen dugun masa osoaren %99,86 bertan dago eta bere grabitateak dominatzen du guztiz[27]. Eguzkiaren inguruan dauden lau objektu nagusiak, planeta erraldoiak, geratzen den masaren %99 dira, Jupiter eta Saturno %90 direlarik. Beste lau planeta telurikoak, planeta nanoak, ilargi, asteroide eta kometek Eguzki-sistemaren masaren %0,002 baino ez dira[oh 8]

Objektu handi gehienek Eguzkiaren inguruko orbita Lurraren orbitaren plano berean egiten dute, ekliptika gisa ezaguna. Planetak ekliptikatik oso gertu daude, baina Kuiper gerrikoan dauden objektuek angelu handiagoa izan ohi dute[31][32]. Planeta guztiek, eta objektu gehienek, Eguzkiaren biraketaren norabide berean egiten duten euren orbita (erlojuaren aurka Lurraren Ipar Polotik ikusita)[33]. Badira batzuk kontrako noranzkoan biratzen dutenak, Halley kometa kasu[34].

Eguzki-sistema ezagunaren egitura basikoa honakoa da: Eguzkia dago bere erdigunean, erlatiboki txikiak diren lau planeta daude berarengandik hurbil, asteroide gerriko batez inguratuta, eta beste lau planeta erraldoi daude gerriko horren eta Kuiperren gerrikoaren artean; azken hau batez ere izotzezko objektuz eratuta dago. Astronomoek, batzuetan, eskualde hauei banaketa izaera ematen diote, era informalean bada ere. Barneko Eguzki-sisteman egongo lirateke lau planeta harritsuak eta asteroide gerrikoa; kanpoko Eguzki-sisteman lau planeta erraldoiak[35]. Kuiper gerrikoaren aurkikuntzatik, Eguzki-sistemaren kanpoko eremuak eskualde gisa hartzen dira, eta han dauden objektuei Neptunoz haraindiko izena ematen zaie.[36]

Eguzki-sistemako planeta gehienak azpisistemak dira, bere baitan. Planeta gehienek satelite naturalak, ilargi ere deituak, dituzte euren inguruan. Bi satelite, Titan eta Ganimedes Merkurio baino handiagoak dira. Lau planeta erraldoiek eta[37][38][39][40], gutxienez, Haumea planeta nanoak[41], hautsez eta partikula txikiz osatutako eraztunak dituzte inguruan. Satelite natural handi gehienek errotazio sinkronoa dute, euren sistemako planetari aurpegi bera erakusten denbora guztian.

Keplerren legeak objektuek Eguzkiaren inguruan duten orbitak definitzen ditu. Lege hori jarraituz, objektu guztiek foku batean Eguzkia duten elipse bat deskribatzen dute. Eguzkitik gertuago dauden objektuek (ardatzerdi handi txikiagoa dutenak) azkarrago mugitzen dira Eguzkiaren grabitatearen eragina handiagoa delako. Orbita eliptiko batean gorputz batek Eguzkiarekiko duen distantzia urtean zehar aldatzen da. Eguzkitik gertuen dagoen momentuari perihelio deitzen zaio, eta urrunen dagoen momentuari afelio. Orbita hauek ia zirkularrak dira, baina kometa, asteroide eta Kuiper gerrikoko objektuek orbita oso eliptikoak izan ohi dituzte. Eguzki-sisteman dauden gorputz ezberdinen posizioa matematikoki kalkulatzea posible da.

Eguzkiak sistema osoa dominatzen badu ere, bere momentu angeluarra %2 baino ez da[42][43]. Planetek eta, bereziki, Jupiterrek, momentu angeluar gehiena dute, euren masa, orbita eta Eguzkiarekiko distantzia dela eta. Baliteke kometek ere momentu angeluar handiarekin laguntzea[42].

Konposizioaren aldetik gradiente bat dago Eguzki-sisteman, Eguzkiaren beraren beroaren eta argiaren presioak sortua. Eguzkitik gertuen dauden objektuek beroaren eta argiaren presio handiagoa dute, eta urtze-puntu altua duten elementuz osaturik daude. Eguzkitik urrunago dauden beste objektuak urtze-puntu baxuagoa duten materialez osaturik daude[44]. Substantzia hegazkorren kondentsazioa ematen den puntuari izozte lerro deitzen zaio, eta gutxi gorabehera Eguzkitik 5 UAra dago[45].

Eguzkia da Eguzki-sistemako materia zatirik gehiena duen gorputza, eta %98an hidrogeno eta helioz osatua dago[46]. Jupiter eta Saturno, geratzen den materiaren zatirik handiena dutenak, batez ere hidrogeno eta helioz osaturik daude[47][48]. Jupiterren aurkitu dira beste material batzuk, ehuneko oso txikietan, baita hidrokarburo edo amoniakoa ere[49]. Jupiterren eta Saturnoren barnealdean harrizko nukleo bat dago, Lurraren konposizio antzekoa izan dezakeena[50][51].

Eguzkitik gertuen dauden gorputzak batez ere arrokaz osaturik daude[52], urtze-puntu altua duten konposatuekin, hala nola silikatoak, burdina eta nikela. Nebulosa protoplanetarioan gai guzti hauek egoera solidoan mantendu ziren[53]. Lehen esan bezala Jupiter eta Saturno gasez osaturik daude, hein handi batean. Gas hauek fase horretan egon ziren nebulosan[53]. Izotzek, izan urarenak, metano, amoniako, azido sulfhidriko edo karbono dioxidoarenak[52], oso tenperatura baxuetan dute urtze-puntua[53]. Izotz, likido edo gas gisa aurki daitezke Eguzki-sistemako hainbat lekutan, eta nebulosan egoera ezberdinetan egongo ziren. Substantzia hauek dira Jupiter eta Saturnoren sateliteen osagai nagusiak, eta Urano zein Neptunorenak. Neptunoz haraindiko objektuen orbitan kokatzen diren gorputz gehienak ere izotzez osaturik daude[52][54].

Distantziak eta eskalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Eguzkia eta planeten orbitak. Distantziak eskalan daude, planetak ez.
Eguzkia eta planeten orbitak. Distantziak eskalan daude, planetak ez.

Eguzkitik Lurreraino dagoen distantziari unitate astronomiko deitzen zaio, eta 150.000.000 kilometro ingurukoa da. Alderatzeko, Eguzkiaren erradioa 0,0047 UA da, hau da, 700.000 km. Beraz, Eguzkiak Lurraren orbitaren erradioa duen esfera baten bolumenaren 0,00001% (10−5 %) betetzen ditu. Lurraren bolumena, aldiz, Eguzkiaren milioiren bat da (10−6). Jupiter, planetarik handiena, Eguzkitik 5,2 unitate astronomikora dago, 780.000.000 km, eta bere erradioa 71.000 kilometrokoa da. Neptuno, planetarik urrunena, 30 unitate astronomikora dago, 4,5×109 km.

Salbuespen batzuk kenduta, Eguzkitik urrunago, orduan eta distantzia handiago bere orbitatik hurrengo objektuaren orbitaraino. Adibidez, Artizarra Merkurio baino 0,33 UA urrunago dago Eguzkitik, eta Saturno 4,3 UA urrunago dago Jupiter baino; Neptuno Urano baino 10,5 UA urrunago dago. Saiakerak izan dira objektuen orbiten distantzien arteko harremanak aurkitzeko, adibidez Titius-Bode legea, baina teoria horiek ez dute onarpen osorik[55].

Eguzkia eta Neptunoren arteko distantzia futbol zelai baten luzera izango balitz, Eguzkiak 3 zentimetroko diametroa izango luke (golf pilota baten bi heren), planeta erraldoiek 3 milimetroko tamaina izango lukete eta Lurraren diametroa eta beste barneko planeten tamaina arkakuso baten tamaina izango lukete (0,3 mm)[56].

Sorrera eta eboluzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Diska protoplanetarioak Orioneko nebulosan. Egin klik zehaztasun gehiago ikusteko

Eguzki sistema orain dela 4.658 milioi urte sortu zen molekula laino baten eskualde oso baten kolapso grabitazionala dela eta[oh 9] Hasierako laino honek hainbat argi-urteko tamaina izango zuen, eta hainbat izarren jaiolekua izango litzateke[57]. Molekula lainoetan ohikoa denez, gehiengoa hidrogenoa zen, helio kopuru nabarmen batekin, eta aurreko izarren hautsetik etorritako elementu astunagoen kopuru txikiekin. Eguzki-sistema osatuko zuen eskualdeari Eguzki-aurreko nebulosa[oh 10] izena ematen zaio[58]. Eskualde honek kolapsoa izan zuenean, momentu angeluarraren kontserbazioaren ondorioz biraketa azkarrean sartuko zen. Zentroa, masa gehiena metatu zen gunea, geroz eta beroago zegoen, inguruan zuen disko baino nabarmen beroago. Uzkurtzen ari zen hodeiaren biraketa azkartzen zoan heinean, lauago egiten hasi zen, disko protoplanetario bat eratuz, gutxi gorabehera 200 UA zituena, protoizar bero eta dentso batekin bere erdialdean[59][60]. Planetak disko honen akrezioz sortu ziren, grabitazio indarrak hautsa eta gasa elkartzen joan ahala, gorputz geroz eta handiagoa sortzeko elkartuz[61]. Eguzki-sistemaren hasieran ehunka protoplaneta egongo ziren, baina gehienak batu edo suntsitu ziren, gaur egun dauden planeta, planeta-nano eta bestelako gorputz txikiak baino ez utziz.

Urtze-puntua dela eta, bakarrik metalak eta silikatoak egon zitezkeen era solidoan Eguzki-sistemaren barnealdean, Eguzkitik gertu. Material solido horiek sortuko zituzten, gerora, Merkurio, Artizarra, Lurra eta Marte. Elementu metalikoak lainoaren ehuneko txiki bat zirenez gero planeta hauek ezin izan zuten gehiago hazi. Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno Eguzkitik urrunago sortu ziren, izozte-lerroa pasata. Lerro hau Marte eta Jupiterren orbiten tartean dago eta izotza eratzen duten konposatuak egoera solidoan mantentzea posible den eremua adierazteko erabiltzen da. Izotz hauek eratzeko behar ziren molekulak ugariagoak ziren nebulosan eta, horregatik, planeta hauek nahiko hazteko aukera zuten, euren grabitate indarrarekin inguruan zuten hidrogeno eta helioa harrapatuz. Planetak sortu ez zituen materiak hainbat eraztun sortu zituen, asteroidez, zein izotzez (Kuiperren gerrikoa gisa). Eguzki-sistemaren mugan Oorten lainoa eratu zen. Planeten sorrera eta mugimenduen inguruko teoria interesgarria Nice ereduak eskaintzen du.

Protoizarraren lehenengo 50 milioi urteetan presioa eta dentsitatea handituz joan zen, ahalik eta fusio termonuklearra emateko nahikoa materia izan zuen arte[62]. Tenperatura, erreakzio kopurua, presioa eta dentsitatea handitzen joan ziren ahalik eta oreka hidrostatikoa lortu zen arte: presio termikoak grabitatearena berdindu zuen. Puntu honetan, Eguzkia sekuentzia nagusiaren baitako izar bilakatu zen[63]. Eguzkia sekuentzia nagusian 10.000 milioi urtez egongo da, eta izar-konpakto gisa beste 2.000 milioi urte inguru[64]. Eguzkiaren jarduerak sortzen duen Eguzki-haizeak heliosfera sortu zuen eta protoplanetetan ez zegoen gas eta hautsaren gehiengoa izarren-arteko espaziora jaurtiki zuen, planeten osaera fasearekin amaituz. Geroztik, Eguzkia hazi eta distiratsuago egin da. Bere sekuentzia nagusiaren hasierako fasean gaur egungo argiaren %70a zuen[65].

Eguzki-sistema gaur egun ezagutzen dugun bezala mantenduko da (aurreikusten ez dugu zerbait gertatu ezean) Eguzkiak bere hidrogeno guztia helioan bilakatzen duen arte, hemendik 5.000 milioi urtera. Honen ostean sekuentzia-nagusiaren amaiera izango da. Momentu horretan Eguzkiaren nukleoaren kolapsoa gertatuko da eta bere energia sorrera gaur egungoa baino askoz handiagoa izango da. Eguzkiaren kanpo geruzak hedatuko dira, gaur egungo diametroa baino 260 aldiz handiago egin arte, eta Eguzkia erraldoi gorria izango da. Bere azalera handiagoa izango denez, gainazala hoztuko da, 2.600 Kelvin arte[64]. Eguzki erraldoi horrek Merkurio lurrinduko du eta bizitza ezinezko egingo du Lurrean. Momenturen batean, nukleoan ez da egongo helio nahikorik fusio nuklearra emateko, helioa hidrogenoa baino askoz azkarrago bukatuko baitu. Eguzkiaren tamaina ez da nahikoa izango elementu pisutsuagoak sortzen hasteko eta, beraz, erreakzio nuklearrak murriztuko dira. Bere kanpo geruzek alde egingo dute espazioan, nano zuri bat utziz: objektu oso dentsoa, Eguzkiak gaur egun duen masaren erdiarekin, baina Lurraren tamainarekin[66]. Kanpoko geruzen jaurtiketa horrek nebulosa planetario berria sortuko dute, hasierako elementuez gain karbonoa bezalako elementu ugari espaziora itzuliz.

Artikulu nagusia: «Eguzkia»

Eguzkia (edo ekia; ) plasma beroz osatutako esfera ia perfektua da[67][68], barne mugimendu konbektiboarekin, dinamo batek duen prozesu berarekin eremu magnetikoa sortzen duena[69]. 1.390 milioi kilometroko diametroa du, hau da, Lurrarena baino 109 aldiz handiagoa. Bere masa Lurrarena baino 330.000 aldiz handiagoa da, Eguzki-sistema osoaren masaren %99,86[70]. Eguzkiaren hiru laurden inguru (~%73) hidrogenoa da; gainontzeko ia guztia helioa da (~%25), eta kopuru txikiagotan beste elementu batzuk aurki daitezke, hala nola oxigenoa, karbonoa, neoia eta burdina[71].

Eguzkia G motako sekuentzia nagusiko izarra da (G2V), bere klase espektralean oinarrituta. Informalki nano hori gisa izendatzen da. Bere tenperatura ertaina da, izar beroagoak eta hotzagoak daudelarik. Hala ere, beroago eta distiratsuagoak diren izarrak ez dira hotzagoak direnak bezain beste. Esne Bidean dauden izarren %85 nano gorriak dira, Eguzkia baino hotzagoak[72]. Eguzkia I biztanleria izarra da, hau da, helioa baino pisutsuagoak diren materialen ehuneko erlatiboki handia du[73].

Orain dela 4.600 milioi urte inguru sortu zen[74][75] eta bere bizitzaren erdialdean dago; ez du aldaketa nabarmenik izan azken lau mila milioi urtetan, eta nahiko egonkor egongo da hurrengo bost mila milioi urtetan. Lurrean dagoen bizitzaren energia iturri ia bakarra da. Bere barnealdeko hidrogeno guztia fusionatzen denean eta, beraz, oreka hidrostatikoa hausten denean, Eguzkiaren muinak dentsitate eta tenperatura igoera nabarmena izango du, kanpo geruzak hedatuz erraldoi gorri bat izan arte. Kalkuluen arabera nahikoa handia izango da Merkurio eta Artizarra irensteko, eta bizitza ezinezkoa izango da Lurrean.

Barne Eguzki-sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne Eguzki-sistema planeta telurikoak eta asteroide gerrikoa barnebiltzen duen eskualdea da[76]. Batez ere silikato eta metalez osatua, objektu guztiak erlatiboki gertu daude Eguzkitik. Eskualde honen erradioa Jupiter eta Saturnoren arteko distantzia baino txikiagoa da. Eskualde hau ere izozte-lerroa baino gertuago dago, hau da, 700 milioi kilometro baino txikiagoa da[77].

Barne-planetak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Planeta teluriko»
Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du.
Bideo honek VideoWiki proiektuko bideo bat barneratzen du. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Planeta telurikoen inguruko bideoa.

Lau barne planeta edo planeta telurikoak dentsoak, arrokatsuak, ilargi gutxi edo ilargirik gabekoak eta eraztun sistemarik gabekoak dira. Batez ere urtze-tenperatura oso altua duten mineralez osaturik daude, silikatoak gehien bat, lurrazala eta mantua osatzen dutenak. Barneko nukleoa batez ere burdin eta nikelez osatua dago. Lau planetetatik hiru (Artizarra, Lurra eta Marte) klima sortzeko gaitasuna duten atmosferak dituzte. Guztiek dituzte inpaktu kraterrak eta tektonikak eragindako gainazaleko ezaugarriak, hala nola rift bailarak eta sumendiak.

Barne planeta terminoa erabiltzen da maiz, eta ez da behe planetarekin nahastu behar. Azken honekin Eguzkitik gertuago dauden Merkurio eta Artizarra izendatzeko erabiltzen da.

Artikulu nagusia: «Merkurio (planeta)»

Merkurio (0,4 UA; ) Eguzkitik gertuen dagoen planeta da, eta Eguzki-sistemako txikiena, 0,055 Lurraren masa baino ez ditu. Merkuriok ez du satelite naturalik. Bere inpaktuzko kraterrez gain, rupes deituriko hegi batzuk baino ez ditu ezaugarri geologiko gisa[78]. Rupes deritzon hauek, ziurrenik, planetaren uzkurtzeagatik sortuko ziren. Merkurioren atmosfera oso txikia da, Eguzki-haizeak bere gainazaletik kentzen dituen atomoz osatua[79]. Mantu oso txikia du, eta burdinazko nukleo handia, eta honen arrazoia oraindik ezezaguna da. Hipotesi baten arabera, kanpo geruza oso bat galdu zuen inpaktu erraldoi baten ondorioz; edo ezin izan zela gehiago hazi Eguzkiaren eragina zela eta[80][81].

Artikulu nagusia: «Artizarra»

Artizarra (0,7 UA; ) Lurraren antzekoa da tamainari dagokionez eta 0,815 Lurraren-masa ditu. Lurra bezala silikatozko mantu bat du burdinazko nukleo bat inguratzen, atmosfera nabarmena eta barne geologia jardueraren ebidentzia. Lurra baino lehorragoa da eta bere atmosfera 90 aldiz dentsoagoa da. Artizarrak ez du satelite naturalik. Planetarik beroena da, bere gainazala 400 °Cra dago, gehien bat atmosferan dauden berotegi-efektuzko gasen ondorioz[82]. Artizarrean ez da aurkitu jarduera geologikorik, baina ez du atmosfera desagertzeaz babestuko zuen eremu-magnetikorik, beraz sumendien leherketek atmosfera berritzen dutela pentsatzen da[83].

Artikulu nagusia: «Lurra»

Lurra (Lurraren ikur astronomikoa) Eguzki-sistemako hirugarren planeta da, dentsoena eta bizia duen planeta ezagun bakarra. Eguzkitik 150.000.000 kilometrora dago, hau da, Unitate Astronomiko batera (1 UA). Satelite natural bat du, Ilargia. Ezagutzen dugun planeta bakarra da bizitza duena[84]. Lurreko biodibertsitatea milioika urtetan garatu da, era jarraituan hedatuz iraungipen masiboetan izan ezik[85]. Bertan 8 milioi espezie baino gehiago bizi dira eta 7.200 milioi gizaki, haren biosferaren eta mineralen mende.

Lurraren litosfera milioika urtetan gainazalean zehar higitzen diren plaka tektoniko izeneko hainbat atal zurrunetan banatuta dago. Lurraren gainazalaren % 71 urez estalita dago. Beste guztia kontinente eta uharteak dira, bertako aintzira eta ur-ibilguak kontuan hartuta. Poloak gehienbat izotzez daude estaliak, itsas-izotzak eta Antartikako izotz-geruza barne. Lurraren barnea oraindik ere aktibo dago, burdinazko barne-nukleo solidoarekin, eremu magnetikoa eragiten duen kanpo-nukleo likidoarekin eta mantu osatzen duen geruza lodi eta nahiko solidoarekin.


Artikulu nagusia: «Marte»

Marte (1,5 UA; ) Lurra eta Artizarra baino txikiagoa da (0,107 Lurraren masa). Bere atmosferan batez ere karbono dioxidoa dago, eta presio atmosferikoa zoruan 6,1 milibarrekoa da, Lurrarenaren %0,6 inguru[86]. Bere gainazalean sumendi handiak daude, hala nola Eguzki-sistemako mendirik altuena den Olympus Mons, eta rift bailara handiak Valles Marineris gisa; ezaugarri hauek jarduera geologikoa erakusten dute, orain dela 2 milioi urtera arte, gutxienez, iraun zuena[87]. Bere kolore gorria burdin oxidotik datorkio[88]. Martek bi satelite natural txiki ditu, Fobos eta Deimos. Uste denez kapturatutako asteroideak izango lirateke[89].


Asteroide gerrikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Asteroide gerrikoa»

Planeta nano gisa sailkatua dagoen Zeres kenduta, asteroide gerrikoko objektu guztiak Eguzki-sistemako gorputz txiki gisa sailkatzen dira. Batez ere arroka eta mineral metalikoz osatuak daude, izotz pixka batekin[90][91]. Metro gutxi batzuk dituzte txikienek, eta ehunka kilometro handienek. Metro bat baino txikiagoak diren asteroideei meteoroide edo mikro-meteoroide izena ematen zaie, definizio nahiko arbitrarioen arabera.

Asteroide gerrikoak Marte eta Jupiterren arteko orbita hartzen du, 2,3 eta 3,3 UA artean Eguzkitik. Uste denez Eguzki-sistemaren formaziotik geratzen diren hondakinak dira, ez zutenak bat egitea lortu Jupiterren grabitatea handiegia delako[92]. Asteroide gerrikoan hamarnaka mila, eta baliteke milioika, objetu daude kilometro bateko tamaina baino handiago direnak[93]. Hala ere, asteroide gerrikoaren masa Lurraren milarena inguru izango litzateke[30]. Asteroide gerrikoaren dentsitatea oso txikia da, eta asteroideen arteko distantziak handiak dira; zientzia fikzioan ohikoak diren asteroideen irudikapenaren ordez, sateliteak arazorik gabe pasa dira gerrikoa zeharkatuz.

Artikulu nagusia: «Zeres (planeta nanoa)»
Zeres (2,77 UA, ) asteroiderik handiena, protoplaneta bat eta planeta nano bat da. Gutxigatik bada ere, 1.000 kilometro baino diametro txikiagoa du, baina bere masa nahikoa handia da grabitateak itxura esferikoa emateko. Zeres planetatzat hartu zen 1801ean aurkitu zenean, baina 1850ean asteroide gisa sailkatu zen, beste asteroide batzuk aurkitu zirenean. 2006an planeta nano gisa sailkatu zen, planetaren definizioa sortu zenean.

Asteroide-taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Asteroide-gerrikoko asteroideak hainbat asteroide-talde eta familiatan banatzen dira, euren orbitaren ezaugarrien arabera. Asteroide-ilargiak asteroide handiagoen inguruan orbitatzen duten asteroide txikiak dira. Ez dira planeten ilargiak bezain argi nabarmentzen, batzuetan euren bikotea bezain handiak direlako. Asteroide gerrikoan gerriko nagusiko kometak daude, Lurraren urren jatorria izan daitezkeenak[94].
Jupiterren troianoak Jupiterren L4 edo L5 puntuetan aurkitzen dira, Planeta baten orbitaren eta Eguzkiaren artean grabitatearen eragin antzekoa duten puntuak. Troiano izena edozein Lagrangeren puntuan dagoen edozein gorputz txikiri ematen zaio. Hilda familiako asteroideek 2:3ko erresonantzia dute Jupiterrekiko; hau da, Eguzkiaren inguruan hiru biraketa egiten dituzte Jupiterren bi orbita egiten diren bakoitzean[95].

Asteroide-gerrikoaz gain, badira ere barne planeten artean Lurretik gertu dauden objektuak, horietako askok planeten orbitak gurutzatzen dituztenak[96]. Horietako batzuk objektu potentzialki arriskutsuak dira.

Kanpo Eguzki-sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-planetak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Jupiter»

Jupiter ( 5,2 UA) planetarik handiena da. Beste planeta guztiak batera baino 2,5 aldiz handiagoa da, eta 318 Lurraren masa ditu. Batez ere hidrogeno eta helioz osaturik dago, eta 69 satelite ezagutzen ditugu. Lau handienak Ganimedes, Kalisto, Io eta Europa dira, planeta telurikoekin hainbat antzekotasunekin, hala nola sumendiak eta barne beroketa[97]. Ganimedes, Eguzki-sistemako sateliterik handiena, Merkurio baino handiagoa da.

Artikulu nagusia: «Saturno (planeta)»

Saturno ( 9,5 UA) Jupiterrekin antzekotasun handiak dituen planeta da, baina bere eraztun-sistema dela eta nabarmena da. Konposaketa eta magnetosfera Jupiterrenaren antzekoa da, baina bere bolumena txikiagoa da, %60a, hiru aldiz txikiagoa da eta 95 aldiz Lurraren masa ditu. Eguzki-sistemako planeta bakarra da urak baino dentsitate txikiagoa duena[98]. Eraztunak izotz eta arroka partikula txikiz osaturik daude. Batez ere izotzezko 62 satelite ezagun ditu. Horietatik bitan, Titan eta Entzelako, jarduera geologikoa dago[99]. Titan da Eguzki-sistemako bigarren ilargirik handiena, Merkurio baino handiagoa da eta atmosfera nabarmena duen satelite bakarra da.

Artikulu nagusia: «Urano (planeta)»

Urano ( 19,2 UA) Lurrak baino 18 aldiz masa gehiago du, baina kanpoko planetetatik txikiena da. Eguzki-sistemako planeta bakarra da alboz biratzen duena Eguzkiarekiko; bere makurdura axiala 90º baino handiagoa da ekliptikarekiko. Bere barneko nukleoa beste planeta handiena baino hotzagoa da, eta ez du ia erradiaziorik jaurtitzen espaziora[100]. 27 satelite ezagun ditu, handienak Titania, Oberon, Umbriel, Ariel eta Miranda.

Artikulu nagusia: «Neptuno (planeta)»

Neptuno ( 30,1 UA) Urano baino pixka bat txikiagoa da, baina dentsoagoa eta masa handiago du, 17 Lurraren masa. Barne-bero gehiago irradiatzen du, baina ez Jupiterrek edo Saturnok bezain beste[101]. 14 satelite ezagutzen ditugu, horietatik handiena Triton da, nitrogeno likidozko geiserrekin[102]. Triton da satelite handi bakarra orbita erretrogradoa duena. Neptunoren orbitan hainbat planeta nano daude, Neptunotar troiano izenarekin, berarekiko 1:1 erresonantzia dutenak.


Zentauroak Jupiterren ardatzerdi handia baino orbita handiagoa eta Neptunorena baino txikiagoa duten kometen antzeko gorputz izoztuak dira. Ezagutzen den zentaurorik handiena 10199 Chariclo 250 kilometroko diametroko objektu bat da[103]. Aurkitu zen lehenengoa, 2060 Chiron kometa gisa ere identifikatua izan da (95P), koma bat garatzen duelako Eguzkira gerturatzen denean[104].

Artikulu nagusia: «Kometa»

Kometak Eguzki-sistemako gorputz txikiak dira, normalki kilometro gutxi batzuetako zabalerarekin, izotz bolatilez batez ere osatuak. Orbita oso eszentrikoak dituzte, normalki perihelioa barne planeten orbiten barruan eta afelioa Plutonen orbita baino urrunago dutelarik. Kometa bat barne Eguzki-sisteman sartzen denean Eguzkiaren gertu egoteagatik bere izotzezko gainazala sublimatzen eta ionizatzen da, koma bat sortuz: gas eta hautsezko isats luze bat, askotan begi hutsez ikus daitekeena.

Periodo motza duten kometek berrehun urte baino txikiagoak diren orbitak dituzte. Periodo-luzeko kometek milaka urteko orbitak dituzte. Periodo-motzeko kometak Kuiper gerrikoan sortu direla uste da, periodo-luzekoak, Hale-Bopp gisa, Oorten hodeian sortu direla usten den bitartean. Kometa talde batzuk, adibidez Kreutz Eguzki-arraseko kometak kasu, gorputz bakarraren hausturaz sortu ziren[105]. Kometa batzuek orbita hiperbolikoak dituzte, eta Eguzki-sistematik kanpo sortu ziren, baina euren orbita zehaztea oso zaila da[106]. Kometa zahar batzuen gas eta likido bolatil guztiak Eguzkiak kendu ditu jada, eta asteroide gisa sailkatzen dira[107].

Neptunoz haraindiko eskualdea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Neptunoz haraindiko objektu»

Neptunoz haraindiko objektuak, osotasunean edo zati batean Neptunotik harago Eguzkia orbitatzen duten gorputzak dira. Neptunoz haraindiko objektuen artean banaketa batzuk daude; horietan nagusienak dira Kuiper gerrikoa eta Oorten hodeia. 2008ko ekainaren 11ean Nazioarteko Astronomia Elkarteak onartutako ebazpenari esker, gaur egun, Neptunoz haraindiko planeta nanoak plutoide deitzen dira.

Neptunoz haraindiko objektuak TNO (ingelesez: trans neptunian object) siglekin ere adierazten dira, bestalde, KBO (ingelesez: Kuiper belt object) siglekin ezin dira Neptunoz haraindiko objektu guztiak adierazi, Kuiper gerrikoan daudenak bakarrik adierazteko balio baitu. Gogoratu, Neptunoz haraindiko objektuak Kuiper gerrikokoan daudenez gain, Oorten hodeian daudenak ere berdin deitzen direla. Lehen aipatutako banaketez gain, TNOek, plutinoak eta cubewanoak deritzen banaketak ere badituzte.

90. hamarkadan ezagutzen ziren planeten orbiten inguruan egin ziren ikerketetatik orain arte, pentsatzen da Neptunotik harago beste planeta bat egon daitekeela hainbat gorputzen orbitak aldatzen edo modu batean edo bestean eragina egiten (Ikus, Bederatzigarren planeta). Aipatzekoa da, Neptuno aurkitu aurretik planeta honen inguruan egon ziren teoriek bere aurkikuntza erraztu zutela.

Kuiperren gerrikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Kuiper gerrikoa»

Kuiper gerrikoa asteroide gerrikoaren antzeko hondakinez beteriko gerriko bat da, baina batez ere izotzez osaturiko objektuekin[108]. 30 eta 50 UA artean hedatzen da. Uste da hamarnaka mila planeta nano daudela bertan, baina Eguzki-sistemako gorputz txikiz osaturik dago. Kuiper gerrikoko objekturik handienak 50000 Quaoar, 20000 Varuna eta 90482 Orcus dira, eta planeta nanoak izango lirateke bestelakorik frogatu ezean. 50 kilometroko diametroa baino gehiago duten 100.000 objektu inguru daudela uste da, baina masa osoa Lurraren hamarrena edo ehunena dela uste da. Kuiper gerrikoko objektu askok sateliteak dituzte[109], eta gehienen orbitak ekliptikaren planotik kanpo daude[110].

Kuiper gerrikoa objektu "klasiko" eta "erresonanteen" artean sailkatzen da. Erresonantziak Neptunoren orbitarekin lotutako orbitak dituzten objektuak dira (adibidez, bi bira Neptunoren hiru orbitako, edo bakarra bi orbitako...). Lehenengo erresonantzia Neptunoren orbitan bertan hasten da. Gerriko klasikoan dauden objektuek ez dute harremanik Neptunoren orbitarekin, eta 39,4 eta 47,7 UA artean hedatzen da[111]. Kuiper gerrikoko objektu klasikoak cubewano gisa izendatzen dira, aurkitu zen lehenaren omenez, (15760) 1992 QB1, eta eszentrikotasun txikiko orbitak dituzte[112].

Pluton eta Karonte

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Pluton (planeta nanoa)» eta «Karonte (satelitea)»
Pluton eta Karonteren orbita, sistema binario gisa erakutsiz
Pluton ( 39 UA) Kuiper gerrikoan ezagutzen dugun objekturik handiena da. 1930ean aurkitu zenean, bederatzigarren planeta zela ondorioztatu zen; hau aldatu zen 2006an, planetaren definizioa ezarri zenean. Plutonen orbita eszentrikoa da, eta bere planoa ekliptikarekiko 17º okertua dago. Perihelioan 29,7 UAko distantziara jartzen da, Neptunoren orbitaren barruan, eta afelioan 49,5 UAraino iristen da. 3:2 erresonantzia du Neptunorekin, hau da, Neptunok Eguzkiaren inguruan hiru bira egiten dituenean Plutonek zehazki bi egiten ditu. Kuiper gerrikoan orbitaren ezaugarri bera duten objektuei plutino deitzen zaie[113].
Karonte, Plutonen sateliterik handiena, askotan Plutonekin batera sistema bitar baten parte gisa aipatzen da, bi gorputzen grabitate barizentroa ez dagoelako Plutonen barruan, eta bi gorputzek bata bestea orbitatzen dutela ematen duelako. Stix, Nix, Zerbero eta Hidra ere sistemaren parte dira.

Makemake eta Haumea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Makemake (planeta nanoa)» eta «Haumea (planeta nanoa)»
Makemake () planeta nano bat da, Eguzki-sisteman hirugarren handiena eta Kuiperren gerrikoko bi gorputz handienetariko bat. Plutonen diametroaren hiru laurdenak ditu.[114] Makemakek satelite bat dauka. Bere bataz besteko azal-tenperatura hotza da oso, −243,2 °C (30 K) inguru, eta litekeena da bere azalean izoztutako metano, etano eta ziur asko nitrogeno izatea[115]. Plutonek baino orbita okertuagoa du, 29ºkoa[116].
Haumea ( 43 UA batezbesteko) Makemakeren antzeko orbita du, baina 7:12ko erresonantzia du Neptunorekiko. Makemakeren tamaina antzekoa du, eta bi satelite natural ditu. 3,9 orduko errotazioa du, eta horregatik forma luzanga du. 2008an izendatu eta planeta nano gisa sailkatu zuten[117].

Disko sakabanatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Disko sakabanatu»

Disko sakabanatua edota disko lausoa, bere zatirik barnealdekoenean Kuiper gerrikoarekin gainezartzen dena (Eguzkitik 30 UAra), ehunka UA izan ditzakeen distantzia ezezagun bateraino hedatzen da. Beste makurdura orbitalekin ere gainezartzen da eta ekliptikaren azpitik dago. Planetoide kopuru ezezagun batez osatua dago (oraingoz 90 inguru topatu dira), hauek objektu sakabanatu edota soilik disko sakabanatuko objektuak izendapenez ezagutzen dira (ingelesez scattered-disk objects edo SDO), eta Neptunoz haraindiko objektuen artean daude. Gorputz izoztuak dira, batzuk 1000 kilometro baino gehiagoko diametroa dute, hauetako lehenbizikoa 1995ean aurkitu zen. Multzo honetako objekturik handiena 2005ean topatutako Eris planeta nanoa da.

Eris eta Disnomia (goian ezkerrean) gorputzak agertzen dira irudikapen artistiko honetan.
Artikulu nagusia: «Eris (planeta nanoa)»

Eris () Eguzki-sistemako planeta nanorik masiboena da, Plutonen masa baino handiagoa duen planeta nano bakarra izanik. Zehazki, Plutonen masa baino %27 gehiago du eta 2326±12km-ko diametroa. Hasiera batean Eris Eguzki-sistemako hamargarren planeta bezala izendatu zuen NASAk eta hainbat aldizkari zein telebista kateek, hala ere, handik gutxira, 2006ean, Eris eta Pluton planeta nanoak zirela ebatzi zuen Nazioarteko Astronomia Elkarteak. Eris, Chad Trujillo, Michael E. Brown eta David Lincoln Rabinowitz astronomoek aurkitu zuten 2005eko urriaren 21ean. Gorputz bitxi honek Disnomia izeneko satelite bat du, sateliteak 350km inguruko diametroa duela uste da. Izenei dagokienez, Eris greziar elkarte bat zen, latinez, Diskordia izena hartu zuena. Disnomia aldiz, Anarkiaren jainkosa zen greziar mitologian.

Urrunagoko eskualdeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heliosfera amaitzen den lekuan ez da Eguzkiaren grabitate indarra amaitzen, grabitate indar hau Eguzkitik heliosferara dagoen distantzia baino ehun aldiz urrunago iritsi daiteke. Egia da, heliosfera amaitzen den lekutik aurrera (Eguzkitik 100 UA inguru) ez dagoela erradiazio kosmikoarengandik babesteko bide naturalik, hau da, Eguzkiak ez ditu eskualde horiek babesten. Jarraian aurki dezakezue urruneko eskualde hauei buruzko informazio gehiago.

Artikulu nagusia: «Heliosfera»

Heliosfera Eguzki haizearen eraginpean dagoen eremua da, Eguzki atmosferatik datozen ioiez osatua dago eta Plutoneko orbitatik harago hedatzen da. Heliosfera burbuila magnetiko bat dela esan daiteke, barnean, gaur arte ezagutzen ditugun planeta, asteroide, kometa eta bestelako gorputzak dituena. Gaur egun, gizakiak eginiko eta heliosferatik atera diren zunda bakarrak Voyager 1 eta Voyager 2a dira.[118] Hauek egingo dituzten azterketak oso garrantzitsuak izango dira heliosfera hobeto ulertzeko eta baita ere, kanpo-espazioari buruz gehiago jakiteko. Heliosferak, besteak beste, kanpo-espazioan dagoen erradiazio kosmikotik babesten gaitu. Oraindik zehazki ez dakigun arren, litekeena da, heliosfera Eguzkitik 100 UA ingurura kokatzea.

Irudi honetan Eguzki-sistemaren mapa ikus daiteke eta bertan Heliosfera kokaturik, bera baino urrunago eta hurbilago dauden eskualdeekin batera.

Loturarik gabeko objektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Sednoide»

Neptunok eraginik egiten ez dien Neptunoz haraindiko edozein gorputz loturarik gabeko objektu (ingelesez, detached object) edo sednoide izenarekin ezagutzen dira. Objektu hauen perihelioa (Eguzkiarengandik hurbilen dauden puntua) Neptunorengandik nahiko distantziara dago planeta honek inolako eraginik ez egiteko. 2014. urteko datuei erreparatuta, bakarrik mota honetako bi gorputz aurkitu ziren urte horretaraino (aurkitu eta egiaztatu), Sedna eta 2012 VP113. Bi objektuen perihelioa, bataz bestean, Eguzkitik 75 UAra dago.

Oorten hodeia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu nagusia: «Oorten hodeia»

Oorten hodeia Eguzki-sistemaren kanpoaldean kokatzen diren gorputzen multzoa da, Kuiperren gerrikoa baino harago. Bere baitatik kometa gehienak sortu zirela uste da, eragin grabitatorioengatik Eguzki-sistemaren barne aldera mugiarazirik. Argi urte baten diametroa du, hau da, gure izarretik hurbilen dagoen izar, Proxima Centaurira dagoen distantziaren laurdena. Azkeneko kalkulu estatistikoek diotenez, Oorten hodeiak bilioi bat eta ehun bilioi objektu artean eduki beharko lituzke, hau da, objektu guztien masa baturik, Lurrarenaren masaren boskoitza edukiko luke eskualde honek.

Oorten hodeiari buruzko eskema, bertan barne eta kanpo hodeiak ageri dira.

Nahiz eta Oorten hodeia ezin izan den inoiz zuzenean behatu, astronomoek uste dute periodo luzeko kometa gehienek, zentauro eta Halley motakoekin batera, bertan dutela jatorria. Gune honetan kokatzen diren objektu nagusiak hurrenak dira: Sedna, (148209) 2000 CR105, 2008 KV42 eta (308933) 2006 SQ372. Aipatutako objektuak Neptunoz haraindiko objektu gisa ere sailkatzen dira.

Sakontzeko, irakurri: «Bederatzigarren planeta»

Gaur egun, Eguzki-sistemaren zati oso txiki bat baino ez dugu ezagutzen, zientzialariek eginiko azken kalkuluek diotenez, Eguzkiaren grabitate indarrak bi argi urte ingurura iristeko ahalmena izango luke, hau da, 125.000 UAraino iristeko ahalmena. Oorten hodeia aldiz laburragoa dela dirudi, 50.000 UA inguruan kokatuko litzake bere amaiera, zientzialarien ustetan. Hainbat hipotesi egin izan dira eskualde urrun eta ezezagun horien inguruan, adibidez, Nemesis hipotesia edo Bederatzigarren planetaren hipotesia, azken hau frogatzeko bidean dago. Gaur arte ditugun jakintzak erabiliz, urrunena iristen den objektua West kometa da, bere afelioa Eguzkitik 70.000 UAra dago. Esan beharra dago, urte batzuk barru datu hau aldatu daitekeela eta agian, askoz urrunago dauden objektuak aurkituko direla.

Eguzki-sistema Esne Bidean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Esne Bidea»
Eguzki sistemaren kokapena eta orbita Esne Bidean

Eguzki-sistema Esne Bidean kokaturik dago, 100.000 argi-urte inguruko diametroa duen galaxia espiral barratu bat. Esne Bidean 100.000 milioi izar daude [119] . Eguzkia Esne Bidearen kanpoko espiraletako baten adarrean dago, Orionen Besoa gisa ezagutzen dena[120]. Eguzkia Zentro Galaktikotik 25.000 eta 28.000 argi-urte ingurura dago[121], eta 220 kilometro segunduko abiaduran mugitzen ari da bere orbitan. 225-250 milioi urtero orbita oso bat egiten du. Bira honi urte galaktiko izena ematen zaio[122]. Eguzkiaren apexa, hau da, Eguzkiak espazio interestelarrean duen ibilbidearen norabidea, Hercules konstelaziotik gertu dago, gaur egun Vega izarrak duen norabidean[123]. Ekliptikaren planoak plano galaktikoarekiko 60ºko angelua osatzen du.

Eguzki-sistemak Esne Bidean duen posizioak biziaren eboluzioan garrantzia izan duela uste da. Bere orbita ia zirkularrak adar espiralen abiadura ia berbera du eta, beraz, gutxitan gurutzatzen du beso horietako bat[124]. Beso espiralak supernoben kontzentrazio guneak dira, baita desegonkortasun grabitazionalena eta erradiazioarena, baina Eguzki-sistemak gutxitan jasan ditu horiek eta, horregatik, Lurrak bizitza mantendu ahal izan du denbora luzez[125]. Esne Bidearen zentrotik urrun egoteak ere egonkortasuna eman dio bizitzari, grabitate, erradiazioa eta partikulen erasoa ekidin duelako[126].

Eguzki-sistema Izarrarteko Hodei Lokalean kokaturik dago[127]. Uste da G-Hodeiaren auzoan dagoela[128], baina ez dakigu Eguzki-sistema Izarrarteko Hodei Lokalaren parte den, edo azken hau G-Hodeiarekin batera dagoen eremuan ote dagoen. Izarrarteko Hodei Lokala hodei dentsoagoa duen eremu bat da, Burbuila Lokala deitzen den eremu nahiko hutsaren barruan, 300 argi-urte inguru dituen hutsune moduko bat. Burbuilaren barruan tenperatura altuko plasma dago, eta horregatik supernobak gertatu direla pentsatzen da[129].

Eguzkitik hamar argi-urtera erlatiboki izar gutxi daude. Gertuena Alpha Centauri izar-sistema hirukoitza da, Eguzkitik 4,4 argi urtera. Alpha Centauri A eta B elkarrekiko gertu dagoen Eguzkiaren tamaina antzeko bikote bat da, Proxima Centauri nano gorri bat da, bikotearengandik 0,2 argi-urtera orbitatzen duena. 2016an bizitzarako gai izan daitekeen exoplaneta bat aurkitu zen Proxima Centaurin, Proxima Centauri b izena eman zaiona, Eguzkitik gertuen dagoen exoplaneta[130]. Hurrengo izarrik gertuenak Barnarden izarra (5,9 au), Wolf 359 (7,8 au) eta Lalande 21185 (8,3 au) dira.

Gertuen dagoen izarrik handiena Sirius da, sekuentzia nagusiko izar bat, Eguzkitik 8,6 argi urtera eta bere masaren bikoitza duena. Siriusen inguruan Sirius B izeneko nano zuri bat dago orbitan. Gertuen dagoen nano marroia Luhman 16 sistema bitarra da, 6,6 argi urtera. Hamar argi urtera dauden izarren artean Luyten 726-8 nano gorriaren sistema dago (8,7 au) eta Ross 154 nano gorri bakartia (9,7 au)[131]. Eguzkiaren antzekoa den izar bakartirik gertuena Tau Ceti da, 11,9 argi urtera[132]. Eguzkiaren masaren %80 du eta bere argitasunaren %60. Planeta baten masa duen objeturi librerik gertukoena WISE 0855-0714 da[133], Jupiterrek baino 10 aldiz masiboagoa den planeta (7 au).

Beste izar-sistema batzuekin alderaketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste izar-sistema batzuk ezagutzeko aukera izan dugu azkeneko hamarkadan, eta horrekin batera alderaketa batzuk egiteko aukera dago. Eguzki-sistemak, beste sistema planetario bat zuek ez bezala, ez du Merkuriorena baino orbita txikiagoa duen planetarik[134][135]. Ezagutzen dugun Eguzki-sistemak ez du super-Lurrik, ez bada Bederatzigarren planeta badela eta super-Lurra bat dela. Beste berezitasun bat da Lurraren eta Neptunoren tamainen arteko erdibidekorik ez izatea, planeta harritsu txikiak eta gas-erraldoiak bakarrik daudelarik; beste sistema batzuetan maila ertaineko planetan ohikoak direla ikusi da. Gainera, super-Lurrak dituzten planetek Merkurio baino orbita gertuagokoak dituzte; horregatik uste da Eguzki-sisteman kolisioek planeta horiek suntsitu edo lekuz atera zituztela[136][137].

Eguzki-sistemako orbitak ia zirkularrak dira. Beste sistema batzuetan eszentrikotasun orbitala handiagoa da. Honen arrazoiak azaltzeko eredu ezberdinak badaude ere, zergatia oraindik ezezaguna da[138].

Eguzki-sistemako gorputzak, handienetik txikira antolaturik:

Eguzki sistema
Eguzkia
(izarra)
Jupiter
(planeta)
Saturno
(planeta)
Urano
(planeta)
Neptuno
(planeta)
Lurra
(planeta)
Artizarra
(planeta)
Marte
(planeta)
Ganimedes
(Jupiterren satelitea)
Titan
(Saturnoren satelitea)
Merkurio
(planeta)
Kalisto
(Jupiterren satelitea)
Io
(Jupiterren satelitea)
Ilargia
(Lurraren satelitea)
Europa
(Jupiterren satelitea)
Triton
(Neptunoren satelitea)
Pluton
(Kuiper gerrikoko objektua)
Titania
(Uranoren satelitea)
Rhea
(Saturnoren satelitea)
Oberon
(Uranoren satelitea)
Japeto
(Saturnoren satelitea)
Satelitea
(Plutonen satelitea)
Umbriel (satelitea)
(Uranoren satelitea)
Ariel
(Uranoren satelitea)
Dione
(Saturnoren satelitea)
Tetis
(Saturnoren satelitea)
zeres
(gerrikoko asteroidea)
Vesta
(gerrikoko asteroidea)
Entzelado
(Saturnoren satelitea)
Miranda
(Uranoren satelitea)
Proteo
(Neptunoren satelitea)
Mimas
(Saturnoren satelitea)
Hiperion
(Saturnoren satelitea)
Febe
(Saturnoren satelitea)
Jano
(Saturnoren satelitea)
Epimeteo
(Saturnoren satelitea)
Lutetia
(gerrikoko asteroidea)
Prometeo
(Saturnoren satelitea)
Pandora
(Saturnoren satelitea)
Mathilde
(gerrikoko asteroidea)
Helene
(Saturnoren satelitea)
Ida
(gerrikoko asteroidea)
Phobos
(Marteren satelitea)
Deimos
(Marteren satelitea)
  1. Zeharkakoak dira, adibidez, planeten inguruan biratzen duten satelite naturalak. Eguzkiaren inguruan biratzen dute, baina ez zuzenean, planeta ere inguratzen dutelako bide horretan
  2. Historian zehar beste planeta batzuk izan dira, adibidez 1930etik 2006ra Pluton planetatzat hartzen zen
  3. Merkurio baino handiagoak diren bi ilargiak Ganimedes (Jupiterren inguruan biratzen duena) eta Titan (Saturnoren inguruan biratzen duena) daude. Hala ere, Merkurioren masaren erdia baino gutxiago dute.
  4. IAUren definizioaren arabera, Eguzkiaren inguruan orbitan ari diren objektuak hiru kategoriatan sailkatzen dira: planetak, planeta nanoak eta Eguzki-sistemako gorputz txikiak. Planeta bat Eguzkiaren inguruan biratzen ari den objektu bat da, zeinen masa nahikoa den grabitateak (ia-)esferikoa den objetu bat izateraino eraman duena, eta bere ibilbidean dauden objektuak garbitu dituena. Definizio honen arabera Eguzki-sisteman zortzi planeta daude: Merkurio, Artizarra, Lurra, Marte, Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno. Bere orbita Kuiper gerrikoko beste objektuetatik garbitu ez duelako, Plutonek ez du definizio hau betetzen. Pluton planeta nano bat da, beraz, Eguzkiaren inguruan orbita egiten duen eta ia-esferikoa den objektua bere grabitate propioa dela eta, baina ez dituenak bere auzoko planetesimalak garbitu eta ez dena satelite bat. Plutonez gain IAUk beste lau planeta nano onartzen ditu Eguzki-sisteman: Zeres, Haumea, Makemake eta Eris. Beste objetu batzuk ez-ofizialki ere planeta nano gisa izendatu dira, hala nola 2007 OR10, Sedna, Orkus eta Quaoar. Plutoni erreferentzia eginez, Neptunoz haraindiko orbita duten planeta nanoei "plutoide" izena eman ohi zaie. Eguzkiaren inguruan biratzen duten beste objektu txikiak Eguzki-sistemako gorputz txiki izena hartzen dute.
  5. Almagesto liburuaren bertsioa irakur daiteke, latinez, hemen. Wikisourcen badago gaztelaniazko bertsio bat hemen
  6. Galileok ikusi zituen lau sateliteak Ganimedes, Io, Europa eta Kalisto ziren. Gaur egun Jupiterrek gutxienez 69 ilargi dituela dakigu[12], baina asko ez ziren aurkitu 1975a baino lehen. Gorputz hauek ez zutenez Lurraren inguruan orbitatzen, teoria geozentrikoa kolokan geratu zen.
  7. Epaiketa famatu horretan esan omen zituen Galileok Eppur si muove (hala ere, mugitu egiten da) esaldia.
  8. Eguzki-sistemaren masa kalkulatzeko, Eguzkia, Jupiter eta Saturno kenduta, beste objetu guztien masen kalkulua eta ditugun masa estimazioak gehitzen lor daiteke. Oort lainoak 3 Lur masa dituela kalkulatzen dugu[28], Kuiperren eraztunak 0,1[29] eta asteroide gerrikoak 0,0005 Lurraren masa[30]. Guztia gehituz eta gorantz biribilduz, ~37 Lur masa daude Eguzkia, Jupiter eta Saturno ez diren objektuen artean. Urano eta Neptunoko masak ~31 Lur masa dira, beraz ~6 Lur masa geratzen dira guztira. Honek esan nahi du %1aren %10aren %1,3 baino ez direla kanpo planetak ez diren beste objektu guztiak batera.
  9. Data hau meteorito batean aurkitutako inklusiorik zaharrenarena da, 4568.2+0.2
    −0.4
    milioi urte dituela. Uste denez molekula lainoan sortutako lehen material solidoen formazioaren datari dagokio. (Ingelesez) Bouvier, Audrey; Wadhwa, Meenakshi. (2010-08-22). «The age of the Solar System redefined by the oldest Pb–Pb age of a meteoritic inclusion» Nature Geoscience 3 (9): 637–641.  doi:10.1038/ngeo941. ISSN 1752-0908. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  10. ingelesez: Pre-solar nebula

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Ancient Greek Astronomy and Cosmology - Finding Our Place in the Cosmos: From Galileo to Sagan and Beyond» The Library of Congress (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  2. Henry George Liddell, Robert Scott. «πλανήτης» An Intermediate Greek-English Lexicon (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  3. (Ingelesez) Definition of PLANET. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  4. Neugebauer, O.. (1945-01-01). «The History of Ancient Astronomy Problems and Methods» Journal of Near Eastern Studies 4 (1): 1–38.  doi:10.1086/370729. ISSN 0022-2968. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  5. (Ingelesez) Teresi, Dick. (2010-05-11). Lost Discoveries: The Ancient Roots of Modern Science--from the Baby. Simon and Schuster ISBN 9781439128602. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  6. Carlos., Solís Santos,. (2005). Historia de la ciencia. Espasa ISBN 8467017414..
  7. César., González Ochoa,. (2004). La polis : ensayo sobre el concepto de ciudad en la Grecia antigua. Universidad Nacional Autónoma de México ISBN 9703220428..
  8. 1889-1959., Reyes, Alfonso,. (1955-<1991>). Obras completas.. (1. ed. argitaraldia) Fondo de Cultura Económica ISBN 9681610350..
  9. (Gaztelaniaz) Spielvogel, Jackson J.. (2004-06-30). Civilizaciones de Occidente Vol. B. International Thomson editores ISBN 9789706863331. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  10. Alberto., Elena,. (1995). La revolución astronómica. Akal ISBN 8446003805..
  11. Kopernik, Mikolaj - Zientzia.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  12. Jupiter Irregular Satellite Moon Page Saturn Uranus Neptune. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  13. Eppur si non muove - Zientzia.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  14. C., Giancoli, Douglas. (2006). Fisica : principios con aplicaciones. (6 ed. argitaraldia) Pearson educación ISBN 9702606950..
  15. Newton, Isaac - Zientzia.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  16. solar | Origin and meaning of solar by Online Etymology Dictionary. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  17. 1927-, Lancaster Brown, Peter,. (1985). Halley & his comet. Blanford Press ISBN 0713714476..
  18. 1937-, Miner, Ellis D.,. (1998). Uranus : the planet, rings, and satellites. (2nd ed. argitaraldia) Wiley ISBN 9780471973980..
  19. (Frantsesez) (Russia), Imperatorskai︠a︡ akademīi︠a︡ nauk. (1787). Nova acta Academiae Scientiarum Imperialis Petropolitanae. typis Academiae Scientiarum (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  20. (Italieraz) OAPa INAF Osservatorio Astronomico – "Giuseppe Salvatore Vaiana". (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  21. a b Neptune and Pluto. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  22. Neptuno - ZT Hiztegia - Artikuluak. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).[Betiko hautsitako esteka]
  23. Cosmic Journey: A History of Scientific Cosmology. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  24. (Ingelesez) «stellar classification | astronomy» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  25. The Extrasolar Planet Encyclopaedia — Catalog Listing. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  26. Eris (2003 UB313) and Dysnomia. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  27. Woolfson, Michael. (2000-02-01). «The origin and evolution of the solar system» Astronomy & Geophysics 41 (1): 1.12–1.19.  doi:10.1046/j.1468-4004.2000.00012.x. ISSN 1366-8781. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  28. Morbidelli, Alessandro. (2005-12-09). «Origin and Dynamical Evolution of Comets and their Reservoirs» arXiv:astro-ph/0512256 (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  29. (Ingelesez) Delsanti, Audrey; Jewitt, David. (2006). The Solar System Beyond The Planets. Springer, Berlin, Heidelberg, 267–293 or.  doi:10.1007/3-540-37683-6_11. ISBN 3540376836. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  30. a b Krasinsky, G. «Hidden Mass in the Asteroid Belt» Icarus 158 (1): 98–105.  doi:10.1006/icar.2002.6837. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  31. Levison, Harold F.; Morbidelli, Alessandro. «The formation of the Kuiper belt by the outward transport of bodies during Neptune's migration» Nature 426 (6965): 419–421.  doi:10.1038/nature02120..
  32. Levison, H. «From the Kuiper Belt to Jupiter-Family Comets: The Spatial Distribution of Ecliptic Comets» Icarus 127 (1): 13–32.  doi:10.1006/icar.1996.5637. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  33. (Ingelesez) «Planet found orbiting its star backwards for first time» New Scientist (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  34. NK 866. (Noiz kontsultatua: 2017-10-12).
  35. An Overview of the Solar System, it's alignment and pictures. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  36. New Horizons to Launch on Journey to Pluto - Planetary News | The Planetary Society. 2006-02-22 (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  37. (Ingelesez) Smith, Bradford A.; Soderblom, Laurence A.; Johnson, Torrence V.; Ingersoll, Andrew P.; Collins, Stewart A.; Shoemaker, Eugene M.; Hunt, G. E.; Masursky, Harold et al.. (1979-06-01). «The Jupiter System Through the Eyes of Voyager 1» Science 204 (4396): 951–972.  doi:10.1126/science.204.4396.951. ISSN 0036-8075. PMID 17800430. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  38. Historical Background of Saturn's Rings. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  39. (Ingelesez) Elliot, J. L.; Dunham, E.; Mink, D.. (1977-05-26). «The rings of Uranus» Nature 267 (5609): 328–330.  doi:10.1038/267328a0. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  40. (Ingelesez) Smith, B. A.; Soderblom, L. A.; Banfield, D.; Barnet, C; Basilevsky, A. T.; Beebe, R. F.; Bollinger, K.; Boyce, J. M. et al.. (1989-12-15). «Voyager 2 at Neptune: Imaging Science Results» Science 246 (4936): 1422–1449.  doi:10.1126/science.246.4936.1422. ISSN 0036-8075. PMID 17755997. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  41. Haumea planeta nanoak eraztun bat duela ikusi dute - Zientzia.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  42. a b Progress in the search for extraterrestrial life : 1993 Bioastronomy Symposium, Santa Cruz, California, 16-20 August 1993. Astronomical Society of the Pacific 1995 ISBN 0937707937..
  43. Bi, Shaolan; Li, Tanda; Li, Linghuai; Yang, Wuming. (2011-04-20). «Solar Models with Revised Abundance» The Astrophysical Journal 731 (2): L42.  doi:10.1088/2041-8205/731/2/L42. ISSN 2041-8205. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  44. Encyclopedia of the solar system. (2nd ed. argitaraldia) Academic Press 2007 ISBN 0120885891..
  45. Mumma, M.J.; DiSanti, M.A.; Russo, N. Dello; Magee-Sauer, K.; Gibb, E.; Novak, R.. «Remote infrared observations of parent volatiles in comets: A window on the early solar system» Advances in Space Research 31 (12): 2563–2575.  doi:10.1016/s0273-1177(03)00578-7. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  46. contents. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  47. (Ingelesez) Saturn Fact Sheet. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  48. (Ingelesez) Jupiter Fact Sheet. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  49. Kim, S. «Infrared polar brightening on Jupiter III. Spectrometry from the Voyager 1 IRIS experiment» Icarus 64 (2): 233–248.  doi:10.1016/0019-1035(85)90201-5. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  50. Guillot, Tristan; Gautier, Daniel; Hubbard, William B.. «New Constraints on the Composition of Jupiter from Galileo Measurements and Interior Models» Icarus 130 (2): 534–539.  doi:10.1006/icar.1997.5812. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  51. (Ingelesez) Guillot, Tristan; Atreya, Sushil; Charnoz, Sébastien; Dougherty, Michele K.; Read, Peter. (2009). Saturn's Exploration Beyond Cassini-Huygens. Springer, Dordrecht, 745–761 or.  doi:10.1007/978-1-4020-9217-6_23. ISBN 9781402092169. (Noiz kontsultatua: 2017-10-13).
  52. a b c Podolak, M.; Weizman, A.; Marley, M.. «Comparative models of Uranus and Neptune» Planetary and Space Science 43 (12): 1517–1522.  doi:10.1016/0032-0633(95)00061-5. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  53. a b c Podolak, M; Podolak, J.I; Marley, M.S. «Further investigations of random models of Uranus and Neptune» Planetary and Space Science 48 (2-3): 143–151.  doi:10.1016/s0032-0633(99)00088-4. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  54. Michael., Zeilik,. (2002). Astronomy : the evolving universe. (9th ed. argitaraldia) Cambridge University Press ISBN 0521800900..
  55. «Dawn: Background» archive.is 2012-05-24 (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  56. (Ingelesez) NASA - Solar System Scale. (Noiz kontsultatua: 2017-10-15).
  57. The formation of the solar system. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).[Betiko hautsitako esteka]
  58. Irvine, W. M.. (1983). The chemical composition of the pre-solar nebula. , 3–12 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  59. (Ingelesez) Greaves, Jane S.. (2005-01-07). «Disks Around Stars and the Growth of Planetary Systems» Science 307 (5706): 68–71.  doi:10.1126/science.1101979. ISSN 0036-8075. PMID 15637266. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  60. (Ingelesez) 3. Present Understanding of the Origin of Planetary Systems | Strategy for the Detection and Study of Other Planetary Systems and Extrasolar Planetary Materials: 1990-2000 | The National Academies Press.  doi:10.17226/1732. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  61. (Ingelesez) Boss, A. P.; Durisen, R. H.. (2005). «Chondrule-forming Shock Fronts in the Solar Nebula: A Possible Unified Scenario for Planet and Chondrite Formation» The Astrophysical Journal Letters 621 (2): L137.  doi:10.1086/429160. ISSN 1538-4357. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).[Betiko hautsitako esteka]
  62. (Ingelesez) Yi, Sukyoung; Demarque, Pierre; Kim, Yong-Cheol; Lee, Young-Wook; Ree, Chang H.; Lejeune, Thibault; Sydney Barnes. (2001). «Toward Better Age Estimates for Stellar Populations: The Y2 Isochrones for Solar Mixture» The Astrophysical Journal Supplement Series 136 (2): 417.  doi:10.1086/321795. ISSN 0067-0049. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).[Betiko hautsitako esteka]
  63. Chrysostomou, Antonio; Lucas, Phil. (2005-01-01). «The formation of stars» Contemporary Physics 46 (1): 29–40.  doi:10.1080/0010751042000275277. ISSN 0010-7514. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  64. a b Schröder, K.-P.; Connon Smith, Robert. (2008-05-01). «Distant future of the Sun and Earth revisited» Monthly Notices of the Royal Astronomical Society 386 (1): 155–163.  doi:10.1111/j.1365-2966.2008.13022.x. ISSN 0035-8711. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  65. Shaviv, Nir J.. (2003-12-01). «Toward a solution to the early faint Sun paradox: A lower cosmic ray flux from a stronger solar wind» Journal of Geophysical Research (Space Physics) 108: 1437.  doi:10.1029/2003JA009997. ISSN 0148-0227. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  66. New Vistas in Astronomy - 2005 Series. 2005-05-27 (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  67. (Ingelesez) How Round is the Sun? | Science Mission Directorate. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  68. (Ingelesez) First Ever STEREO Images of the Entire Sun | Science Mission Directorate. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  69. Charbonneau, Paul. (2014-08-18). «Solar Dynamo Theory» Annual Review of Astronomy and Astrophysics 52 (1): 251–290.  doi:10.1146/annurev-astro-081913-040012. ISSN 0066-4146. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  70. Woolfson, Michael. (2000-02-01). «The origin and evolution of the solar system» Astronomy & Geophysics 41 (1): 1.12–1.19.  doi:10.1046/j.1468-4004.2000.00012.x. ISSN 1366-8781. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  71. Basu, Sarbani; Antia, H.M.. «Helioseismology and solar abundances» Physics Reports 457 (5-6): 217–283.  doi:10.1016/j.physrep.2007.12.002. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  72. Smart, R. L.; Carollo, D.; Lattanzi, M. G.; McLean, B.; Spagna, A.. (2001). The Second Guide Star Catalogue and Cool Stars. , 119 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-15).
  73. (Ingelesez) van Albada, T. S.; Baker, Norman. (October 1973). «On the Two Oosterhoff Groups of Globular Clusters» The Astrophysical Journal 185: 477–498.  doi:10.1086/152434. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2017-10-15).
  74. (Ingelesez) Bonanno, A.; Schlattl, H.; Paternò, L.. (2002-08-01). «The age of the Sun and the relativistic corrections in the EOS» Astronomy & Astrophysics 390 (3): 1115–1118.  doi:10.1051/0004-6361:20020749. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  75. (Ingelesez) Connelly, James N.; Bizzarro, Martin; Krot, Alexander N.; Nordlund, Åke; Wielandt, Daniel; Ivanova, Marina A.. (2012-11-02). «The Absolute Chronology and Thermal Processing of Solids in the Solar Protoplanetary Disk» Science 338 (6107): 651–655.  doi:10.1126/science.1226919. ISSN 0036-8075. PMID 23118187. (Noiz kontsultatua: 2017-10-14).
  76. Inner Solar System - Science Mission Directorate. 2009-05-11 (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  77. Simoes, Christian. Frost line or snow line or ice line in the solar system — Astronoo. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  78. Lobate Thrust Scarps and the Thickness of Mercury's Lithosphere. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  79. Mercury - Educational facts and history of the planet Mercury.. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  80. Benz, Willy; Slattery, Wayne L.; Cameron, A.G.W.. «Collisional stripping of Mercury's mantle» Icarus 74 (3): 516–528.  doi:10.1016/0019-1035(88)90118-2. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  81. Cameron, A.G.W.. «The partial volatilization of Mercury» Icarus 64 (2): 285–294.  doi:10.1016/0019-1035(85)90091-0. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  82. (Ingelesez) Bullock, Mark A.; Grinspoon, David H.. (1996-03-25). «The stability of climate on Venus» Journal of Geophysical Research: Planets 101 (E3): 7521–7529.  doi:10.1029/95JE03862. ISSN 2156-2202. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  83. Solomon, S. C.; Bullock, M. A.; Grinspoon, D. H.. (1999-10-01). «Climate change as a regulator of tectonics on Venus» Science (New York, N.Y.) 286 (5437): 87–90. ISSN 0036-8075. PMID 10506565. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  84. Solar System Exploration. (Noiz kontsultatua: 2017-10-15).
  85.  doi:10.1098/rsbl.2009.1024. PMID 20106856. PMC 2936204..
  86. Catling, David C.; Leovy, Conway. (2007). Mars Atmosphere. History and Surface Interactions. , 301–314 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  87. (Ingelesez) Feature Stories Archives - Astrobiology Magazine. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  88. Mars - Basic Facts | Planets - NASA Solar System Exploration. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  89. Sheppard, Scott S.; Jewitt, David; Kleyna, Jan. (November 2004). «A Survey for Outer Satellites of Mars: Limits to Completeness» The Astronomical Journal 128 (5): 2542–2546.  doi:10.1086/424541. ISSN 0004-6256. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  90. Articles in the Newspaper (iau0601) | IAU. 2009-06-03 (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  91. Curious About Astronomy: Are Kuiper Belt Objects asteroids? Are large Kuiper Belt Objects planets?. 2009-01-03 (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  92. Petit, J. «The Primordial Excitation and Clearing of the Asteroid Belt» Icarus 153 (2): 338–347.  doi:10.1006/icar.2001.6702. (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  93. (Ingelesez) esa. «New study reveals twice as many asteroids as previously believed» European Space Agency (Noiz kontsultatua: 2017-10-16).
  94. Main-Belt Comets May Have Been Source Of Earths Water. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  95. (Ingelesez) Slyusarev, I. G.; Belskaya, I. N.. (2014-03-01). «Jupiter’s Trojans: Physical properties and origin» Solar System Research 48 (2): 139–157.  doi:10.1134/S0038094614020063. ISSN 0038-0946. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  96. Morbidelli, A.; Bottke, W. F., Jr.; Froeschlé, Ch.; Michel, P.. (2002-03-01). Origin and Evolution of Near-Earth Objects. , 409–422 or. (Noiz kontsultatua: 2017-10-21).
  97. "P11C-10" in fm99. 2007-09-30 (Noiz kontsultatua: 2017-11-05).
  98. (Ingelesez) Mol, Akhila. Saturn- The Most Beautiful Planet of our solar system. (Noiz kontsultatua: 2017-11-08).
  99. (Ingelesez) Kargel, J. S.. (1994-01-01). «Cryovolcanism on the icy satellites» Earth, Moon, and Planets 67 (1-3): 101–113.  doi:10.1007/BF00613296. ISSN 0167-9295. (Noiz kontsultatua: 2017-11-08).
  100. Hawksett, David; Longstaff, Alan; Cooper, Keith; Clark, Stuart. (2005-08-01). «Ten mysteries of the Solar System» Astronomy Now 19: 65–75. (Noiz kontsultatua: 2017-11-08).
  101. (Ingelesez) Podolak, M.; Reynolds, R. T.; Young, R.. (1990-09-01). «Post Voyager comparisons of the interiors of Uranus and Neptune» Geophysical Research Letters 17 (10): 1737–1740.  doi:10.1029/GL017i010p01737. ISSN 1944-8007. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  102. BEACON eSpace at Jet Propulsion Laboratory: The Plausibility of Boiling Geysers on Triton. 2009-04-26 (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  103. (Ingelesez) Solar System. 2017-11-12 (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  104. Chiron biography. 2009-05-02 (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  105. Sekanina, Zdenek. (2001). «Kreutz sungrazers: the ultimate case of cometary fragmentation and disintegration?» Publications of the Astronomical Institute of the Czechoslovak Academy of Sciences 89: 78–93. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  106. (Ingelesez) Królikowska, M.. (2001-09-01). «A study of the original orbits of "hyperbolic" comets» Astronomy & Astrophysics 376 (1): 316–324.  doi:10.1051/0004-6361:20010945. ISSN 0004-6361. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  107. (Ingelesez) Whipple, Fred L.. (1992-03-01). «The activities of comets related to their aging and origin» Celestial Mechanics and Dynamical Astronomy 54 (1-3): 1–11.  doi:10.1007/BF00049540. ISSN 0923-2958. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  108. (Ingelesez) Tegler, Stephen C.. (2007). Kuiper Belt Objects: Physical Studies.  doi:10.1016/B978-012088589-3/50037-2. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  109. (Ingelesez) Brown, M. E.; Dam, M. A. van; Bouchez, A. H.; Mignant, D. Le; Campbell, R. D.; Chin, J. C. Y.; Conrad, A.; Hartman, S. K. et al.. (2006). «Satellites of the Largest Kuiper Belt Objects» The Astrophysical Journal Letters 639 (1): L43.  doi:10.1086/501524. ISSN 1538-4357. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).[Betiko hautsitako esteka]
  110. (Ingelesez) Chiang, E. I.; Jordan, A. B.; Millis, R. L.; Buie, M. W.; Wasserman, L. H.; Elliot, J. L.; Kern, S. D.; Trilling, D. E. et al.. (2003). «Resonance Occupation in the Kuiper Belt: Case Examples of the 5:2 and Trojan Resonances» The Astronomical Journal 126 (1): 430.  doi:10.1086/375207. ISSN 1538-3881. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  111. (Ingelesez) Buie, M. W.; Millis, R. L.; Wasserman, L. H.; Elliot, J. L.; Kern, S. D.; Clancy, K. B.; Chiang, E. I.; Jordan, A. B. et al.. (2003-06-01). «Procedures, Resources and Selected Results of the Deep Ecliptic Survey» Earth, Moon, and Planets 92 (1-4): 113–124.  doi:10.1023/B:MOON.0000031930.13823.be. ISSN 0167-9295. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  112. Dotto, E.; Barucci, M. A.; Fulchignoni, M.. (2003). «Beyond Neptune, the new frontier of the Solar System» Memorie della Societa Astronomica Italiana Supplementi 3: 20. ISSN 0037-8720. (Noiz kontsultatua: 2017-11-15).
  113. Fajans, J.; Frièdland, L.. (2001-09-13). «Autoresonant (nonstationary) excitation of pendulums, Plutinos, plasmas, and other nonlinear oscillators» American Journal of Physics 69 (10): 1096–1102.  doi:10.1119/1.1389278. ISSN 0002-9505. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).
  114. Brown, Michael E.. (2006). The discovery of 313 Eris,the 10th planet largest known dwarf planet. California Institute of Technology.
  115. Schaller, E.L.; Brown, M.E.. (2007-04-10). «Volatile Loss and Retention on Kuiper Belt Objects» The Astrophysical Journal 659 (1): L61–L64.  doi:10.1086/516709. Bibcode2007ApJ...659L..61S..
  116. Orbit and Astrometry for 136472. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).
  117. International Astronomical Union | IAU. (Noiz kontsultatua: 2017-11-21).
  118. Science aldizkarian agertu zen berria.
  119. [http://www.ras.ucalgary.ca/CGPS/press/aas00/pr/pr_14012000/pr_14012000map1.html Astronomy Images: Canadian Galactic Plane Survey Map 1 of the Milky Way Galaxy. ] (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  120. (Ingelesez) Drimmel, Ronald; Spergel, David N.. (2001). «Three-dimensional Structure of the Milky Way Disk: The Distribution of Stars and Dust beyond 0.35 R☉» The Astrophysical Journal 556 (1): 181.  doi:10.1086/321556. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).[Betiko hautsitako esteka]
  121. (Ingelesez) Eisenhauer, F.; Schödel, R.; Genzel, R.; Ott, T.; Tecza, M.; Abuter, R.; Eckart, A.; Alexander, T.. (2003). «A Geometric Determination of the Distance to the Galactic Center» The Astrophysical Journal Letters 597 (2): L121.  doi:10.1086/380188. ISSN 1538-4357. (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).[Betiko hautsitako esteka]
  122. (Ingelesez) Elert, Glenn. Period of the Sun's Orbit around the Galaxy (Cosmic Year) - The Physics Factbook. (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  123. 2005-05-14 (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  124. Gerhard, O.. (2011). «Pattern speeds in the Milky Way.» Memorie della Societa Astronomica Italiana Supplementi 18: 185. ISSN 0037-8720. (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  125. (Ingelesez) «Galactic Habitable Zones - Astrobiology Magazine» Astrobiology Magazine 2001-05-18 (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  126. Supernova Explosion May Have Caused Mammoth Extinction. (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  127. Eguzki-sistemaren muga - Zientzia.eus. (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  128. (Ingelesez) Into the Interstellar Void. (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  129. Near-Earth Supernovas. 2006-08-13 (Noiz kontsultatua: 2017-12-01).
  130. (Ingelesez) Anglada-Escudé, Guillem; Amado, Pedro J.; Barnes, John; Berdiñas, Zaira M.; Butler, R. Paul; Coleman, Gavin A. L.; Cueva, Ignacio de la; Dreizler, Stefan et al.. (2016/08). «A terrestrial planet candidate in a temperate orbit around Proxima Centauri» Nature 536 (7617): 437–440.  doi:10.1038/nature19106. ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  131. Stars within 10 light-years. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  132. Tau Ceti. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  133. (Ingelesez) Luhman, K. L.. (2014). «Discovery of a 250 K Brown Dwarf at 2 pc from the Sun» The Astrophysical Journal Letters 786 (2): L18.  doi:10.1088/2041-8205/786/2/L18. ISSN 2041-8205. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).[Betiko hautsitako esteka]
  134. Martin, Rebecca G.; Livio, Mario. (2015-09-03). «The Solar System as an Exoplanetary System» The Astrophysical Journal 810 (2): 105.  doi:10.1088/0004-637X/810/2/105. ISSN 1538-4357. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  135. (Ingelesez) How Normal is Our Solar System?. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  136. Volk, Kathryn; Gladman, Brett. (2015-02-23). «Consolidating and Crushing Exoplanets: Did it happen here?» arXiv:1502.06558 [astro-ph] (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  137. (Ingelesez) «Mercury Sole Survivor of Close Orbiting Planets - Astrobiology Magazine» Astrobiology Magazine 2015-06-08 (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).
  138. Goldreich, Peter; Lithwick, Yoram; Sari, Re'em. (2004-10-10). «Final Stages of Planet Formation» The Astrophysical Journal 614 (1): 497–507.  doi:10.1086/423612. ISSN 0004-637X. (Noiz kontsultatua: 2017-12-02).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Eguzki-sistema