Edwin Herbert Hall
Itxura
Edwin Herbert Hall | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gorham, 1855eko azaroaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Maine |
Heriotza | Cambridge, 1938ko azaroaren 20a (83 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Auburn Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Johns Hopkins Unibertsitatea Bowdoin College (en) |
Tesi zuzendaria | Henry Augustus Rowland |
Jarduerak | |
Jarduerak | fisikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Harvard Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra Ameriketako Fisika Elkartea Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Edwin Herbert Hall (Gorham, Maine, 1855eko azaroaren 7a - Cambridge, Massachusetts, 1938ko azaroaren 20a) Estatu Batuetako fisikaria. Fisika-irakasle izan zen Cambridgen 1888tik 1921era. Termoelektrizitateari buruzko ikerketak egin zituen. 1879an bere izena eman zaion efektua aurkitu zuen. Hall efektua: gorputz eroale batean intentsitate elektrikokorronte elektrikoa dabilenean, eta delako eroalea korrontearen norabideari buruz elkarzut dagoen eremu magnetiko batean ezartzen denean, potentzial desberdintasun bat sortzen da; potentzial desberdintasuna elkarzuta da eremuarekiko eta korrontearekiko.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.