Edwin Brant Frost
Edwin Brant Frost | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Brattleboro, 1866ko uztailaren 16a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Chicago, 1935eko maiatzaren 14a (68 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Dartmouth College |
Doktorego ikaslea(k) | Edwin Hubble |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa |
Enplegatzailea(k) | Chicagoko Unibertsitatea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala |
Edwin Brant Frost II.a (1866ko uztailak 16-1935eko maiatzak 14) astronomo estatubatuar bat izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vermonteko Brattleboro herrian jaio zen. Bere aita, Carlton Pennington Frost Dartmoutheko Medikuntza Fakultateko dekanoa izan zen.
Frost Dartmouth College unibertsitatean graduatu zen 1886an. Bere ikasketak gradu ondoko ikasle bezala jarraitu zituen kimika arloan eta 1887an fisika irakasle bihurtu zen 21 urte baino ez zituela. 1890ean Europara bidaiatu zuen eta Potsdamen Hermann Vogelekin izar espektroskopia ikerketa amaitu zuen. 1892an Dartmouthera itzuli zen astronomiako irakasle laguntzaile bezala.
Aire libreko aktibitateak gogoko zituen eta golfa, igeriketa eta izotz irristaketa praktikatu zituen. Musika eta literaturan ere aritu zen. 1896an Mary E. Hazardekin ezkondu zen eta honekin hiru seme-alaba izan zituen: Katharine, Fredrick eta Benjamin.
Frost Yerkes behatokiko lan taldeko kide izan zen 1898an eta bertako zuzendari bihurtu zen 1905ean, George Halek kargua utzi zuenean. Frost postu horretan mantendu zen 1932an erretiratu zen arte. Astrophysical Journal aldizkariko editorea izan zen 1902 eta 1932 bitartean, xehetasunei jartzen zien kontu handiagatik ezaguna. 1915ean bere eskuineko begiaren ikusmena galdu zuen, eta 1921ean ezkerrekoarena. Itsu geratu ondoren, beste hamaika urte gehiagoz lanean jarraitu zuen, 1932an erretiratu zen arte.
1935ean hil zen peritonitis baten ondorioz.
Ondarea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frosten ikerketa, abiadura erradiala izar espektroskopia erabiliz eta izar bitar espektroskopikoak zehazten zentratu zen. 1902an Alfirk edo Beta Cephei izarraren portaera bitxia aurkitu zuen, ondoren Beta Cephei izar aldagarrien prototipoa bihurtu zena.
Paper garrantzitsua izan zuen Otto Struve AEBetara ekartzerako orduan, hau inprobisatutako babesleku batean bizitzen ari zenean Turkian Errusiar iraultzaren ondoren. Ondoren Otto Struveren izendapena babestu zuen behatokiko zuzendaritzan bere oinordeko bezala.