Edukira joan

EZ-EDO ate logikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
SARRERA
A   B
IRTEERA
A EZ-EDO B
0 0 1
0 1 0
1 0 0
1 1 0

EZ-EDO edo NOR ate logikoa egia-taulan irudikaturik dagoen moduan lan egiten du.

Ikurrak irudikatzeko bi modu daude, lehenengoa "ikur militarra"rekin eta bigarrena, berriz, "ikur angeluzuzena"rekin:

EZ-EDO Ikur militarra
EZ-EDO Ikur angeluzuzena

Hardwarearen deskribapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EZ-EDO ate logikoak TTL zein CMOS zirkuitu integratuekin bateragarriak dira. CMOS 4000 serieko EZ-EDO ate logiko estandarra 4001 zenbakiduna da. 4001k bi sarrerako lau ate logiko independente dakartza.

Sarrera gehiagoko EZ-EDO ate logikoak nahi baditugu ondorengo CMOS zirkuitu integratuetara jo dezakegu:

  • 4025: 3 Sarrerako hiru EZ-EDO ate logiko.
  • 4002: 4 Sarrerako bi EZ-EDO ate logiko.
  • 4078: 8 Sarrerako EZ-EDO ate logiko bat.

TTLn, berriz:

  • 7402: 2 Sarrerako lau EZ-EDO ate logiko.
  • 7427: 3 Sarrerako hiru EZ-EDO ate logiko.
  • 7425: 4 Sarrerako bi EZ-EDO ate logiko.

Oharra: 8 sarrerako EZ-EDO ate logikoa ez da existitzen TTLn

Inplementazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EZ-EDO funtzioa NMOS 1 transistoreekin inplementatu daiteke.

Aukera gehiago

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EZ-ETA ate logikoak konbinatuz 2, EZ-EDO funtzioa betetzen duten zirkuituak egin daitezke.

Ikusi gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]