Dorothy Levitt
Dorothy Levitt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hackney District (en) eta Londres, 1882ko urtarrilaren 5a |
Herrialdea | Ingalaterra |
Heriotza | Marylebone eta Londres, 1922ko maiatzaren 18a (40 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta automobil-pilotua |
Dorothy Elizabeth Levitt, jaiotzez Dorothy Elizabeth Levi, (Londres, 1882ko urtarrilaren 5a – Idem, 1922ko maiatzaren 18a) kazetari, idazle eta auto-lasterketan eta motonautikan aritu zen emakume aitzindaria. Automobilismoa emakumeengana hurbiltzeko gida bat idatzi zuen, non eskuko ispilu bat eramateko gomendatzen zien. Hori dela eta, atzeraispiluaren asmatzailea dela argudiatzen da.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jacob Levi (gerora, John Levit) juduren eta Julia Raphaelen alaba.[2][3][4] Automobilismoan izandako parte-hartzeagatik ezaguna izan baino lehen, Levitt zaldizko ospetsua izan zen.
Motonautika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1903ko uztailean, British International Harmsworth Trophy Britainiar Trofeoaren inaugurazio lasterketa irabazi zuen Cork Harbourren, Irlandan. Ur gaineko munduko abiadura errekorra ezarri zuen (19,3 mph). 1903ko abuztuan, Levittek Napier txalupa azkarra maneiatu zuen Cowesen, eta lasterketa irabazi zuen.[5] Hilabete berean, Trouvillera bidaiatu eta Gaston Menier Cup irabazi zuen.[5] Urrian Trouvillera itzuli zen Napier txaluparekin, eta Championship of the Seas irabazi zuen.[5]
Automobilismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1903ko apirilean, automobilismo lehiaketa batean parte hartu zuen lehen emakume ingelesa izan zen.[5] Urriaren 2an, Levittek Southport Speed Trialseko abiadura proban irabazi zuen, 400 eta 550 libera esterlina arteko kategorian. 1904ko urrian bi domina irabazi zituen Southport Speed Trials-en.[5]
Hegazkinlaritza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1909an Dorothy Levitt hegazkin-pilotu lizentzia lortzen saiatu zen Hubert Latham hegazkin-eskolan, Frantzian. Marie Marvingt eta Raymonde de Laroche baronesarekin batera saiatu zen, "Antoinette" markarekin hegazkinlari lizentzia lortu zuen emakume bakarra. Levitt The Aero Club of the United Kingdom elkarteko kidea izan zen.
1910etik aurrerako urteak ez daude dokumentatuta. Uste denez, Levitt 1922ko maiatzaren 17an hil zen ezkongabe, Marylebonen, bere ahizpa Elsieri 1922ko irailaren 27an emandako oinordetzaren eta heriotza-erregistroaren arabera.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Woman and the Car: A Chatty Little Hand Book for Women Who Motor Want to Motor (1909).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ All female team create award-winning concept car. Volvo.
- ↑ Sefardies Genealogy. Julia Raphael. .
- ↑ England & Wales, National Probate Calendar (Index of Wills and Administrations),1861–1941 about Dorothy Elizabeth Levitt 1922
- ↑ Radnorian Blog – Addressing Motoring, culture and history of Radnorshire
- ↑ a b c d e Levitt 1909, 8–9 orr. .