Domingo Iturrate
Itxura
Domingo Iturrate | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Domingo Iturrate Zubero |
Jaiotza | Dima, 1901eko maiatzaren 11 |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Belmonte, 1927ko apirilaren 7a (25 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Gregoriotar Pontifize-Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | presbiteroa |
Santutegia | |
Maiatzaren 11 | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Erlijio-ordena | Trinitario |
Domingo Iturrate Zubero (Dima, 1901eko maiatzaren 11 – Belmonteko monasterioa, 1927ko apirilaren 7a), erlijio-izena Fray Domingo del Santísimo Sacramento, bizkaitar apaiz trinitarioa izan zen. Erroman egin zituen apaiz-ikasketak. 1925. urtean apaiztu eta handik gutxira, 1927an, hil zen, tuberkulosiak jota. Dohatsu egin zuen Joan Paulo II.a aita santuak 1983. urtean.
Bere erlikiak Erlijioso Trinitarioen Erredentore elizan gurtzen dira, (Algorta, Getxo).[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Domingo del Santísimo Sacramento (Iturrate Zubero), Beato» Catholic.net (Noiz kontsultatua: 2024-05-31).