Dani Álvarez
Dani Álvarez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Daniel Álvarez López |
Jaiotza | As Pontes de García Rodríguez, 1977ko irailaren 28a (47 urte) |
Herrialdea | Galizia |
Bizilekua | Bilbo |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea (1996 - 2000) lizentzia : kazetaritza |
Hizkuntzak | gaztelania galiziera euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, irrati-esataria eta telebista aurkezlea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Irrati Telebista |
Daniel Álvarez López (As Pontes, A Coruñako probintzia, 1977ko irailaren 28a) galiziar kazetaria, irrati esataria eta telebista aurkezlea da. Kazetaritza ikasi zuen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta 2000. urtean Radio Euskadin hasi zen bekadun. Ordutik bere ibilbide profesional guztia EITBn gauzatu du. Ganbara irratsaioko gidaria izan zen 2004tik 2009ra, eta 11 urtez Boulevard Radio Euskadiko albistegi erreferentea zuzendu zuen, 2009tik 2020ra. Telebistan ere egin ditu aurkezle lanak, ETB 2ko Políticamente incorrecto (2009), Plató 2.0 (2009-2011), El lector de huesos (2016-2017) eta El sabor del crimen (2019) saioetan. 2021eko otsailean Radio Euskadiko albistegietako zuzendaria izango zela iragarri zen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aitaren (Celso Álvarez) aldeko familia asturiarra du, eta amaren aldekoa berriz galiziarra. Aitona, Baldomero Álvarez, eta osaba bat frankistek fusilatuak izan ziren. Dani Galizian jaio zen, Coruña probintziako As Pontes herrian. Amarengandik galiziera jaso zuen, eta aitarengandik gaztelania. Haren familiak betidanik izan ditu loturak Euskal Herriarekin.[2]
1996an Euskal Herrira joan zen, eta Kazetaritza ikasten hasi zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2000. urtean lizentziatu zen, baina ikasketak amaitu aurretik esatari gisa lanean hasi zen Radio Euskadin, bekadun.[3] Bere lehen lanen artean Más que palabras saioa egon zen. 2002an euskara ikasten hasi zen, Txurdinagako AEKn.[4]
2004ean Ganbara iluntzeko albistegia aurkezten hasi zen Radio Euskadin. 2005ean lanpostu finkoa eskuratu zuen EITBn. Ganbara saioa aurkezten zuela Proceso de paz en Euskadi. 20 voces por la normalización liburuaren argitalpena koordinatu zuen Boulevard saioko Xabier Lapitz kazetariarekin batera, 2006an.[5]
2009an Políticamente incorrecto eztabaida saioa aurkeztu zuen ETB 2n, bere lehen lana telebistan. 2009-2010 denboraldian saioaren izena aldatu eta Plató 2.0 bilakatu zen, eta Álvarezek aurkezle lanetan jarraitu zuen bi urtez, 2011n programa amaitu zen arte.[6] 2009ko irailean Xabier Lapitzen lekukoa hartu zuen Boulevard goizeko irratsaio erreferentearen aurkezle eta zuzendari gisa.[7] 11 denboraldiz gidatu du saioa, eta audientzia liderra izan da. Saioan egindako lanagatik VII. Eurobasque Kazetaritza Saria irabazi zuen 2014an, eta Zilarrezko Antena Saria 2019an.[8][9] 2020an hurrengo denboraldian ez zuela Boulevard zuzentzen jarraituko iragarri zuen, eta Radio Euskadin beste zeregin batzuk beteko zituela adierazi zuen.[10]
Boulevard saioko lana telebistarekin uztartu du. 2012an Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako lehendakarigaien arteko debatea gidatu zuen.[7] 2015etik 2016ra Klaudio Landaren Sin ir más lejos saioan kolaboratu zuen. 2016 eta 2017 bitartean El lector de huesos programa aurkeztu zuen ETB 2n bi denboraldiz, Paco Etxeberriaren laguntzarekin. Programa horrek Gasteizko FesTVal Sari Berezia eta Programa Autonomiko Onenaren Pello Sarasola Saria irabazi zituen. 2018an urte amaierako ¡Se acabó 2018ǃ saio berezian parte hartu zuen, eta 2019an El sabor del crimen saioa aurkeztu zuen.
EITBtik kanpo beste komunikabide batzuetan ere kolaborazioak egin ditu, besteak beste Tempos aldizkarian eta Eldiario.es hedabide digitalean.[7] 2017an Gorefest jaialdiko promozio bideoan agertu zen. Bi telesailetan agertu daː La víctima número 8 (2018) eta Caminantes (2020).
Halaber, euskararekiko erakutsi duen jarreragatik nabarmendu da. Bi urte egin zituen euskaltegian (2002-2004), eta Ganbara aurkezten hasi zenean etenaldia egin arren laster berrekin zion ikasketa prozesuari, EITBk eskainitako euskara irakasleen bidez. 2016an euskaltegietako matrikulaziorako promozio bideoa egin zuen, eta 2017an 20. Korrikako BatZuk. Euskararen lau aurpegi dokumentalean parte hartu zuen. 2018an EITBren hamaikakoa osatu zuen Euskaraldian, belarriprest rolean, eta Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien gala gidatu zuen Ilaski Serranorekin. 2019an ETB 1eko Gure Kasa saiora joan zen gonbidatu.
2021eko otsailean EITBren organigraman zenbait aldaketa egingo zirela iragarri zuen EITBko administrazio kontseiluak. Horien artean, Álvarez Radio Euskadiko albistegietako zuzendari berria izango zela jakinarazi zen.[11]
2023ko Apirilaren 18tik aurrera, La Noche de... saioaren aurkezle berria izango da. Félix Linares ordezkatuko baitu.
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bilbon bizi da. Ezkonduta dago eta bi semeren aita da. Heavy metal musikaren zalea da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irratsaioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Emisora | Oharrak |
---|---|---|---|
Más que palabras | Radio Euskadi | Esataria | |
2004-2009 | Ganbara | Radio Euskadi | Aurkezlea eta zuzendaria |
2009-2020 | Boulevard | Radio Euskadi | Aurkezlea eta zuzendaria |
2020- | Crónica de Euskadi | Radio Euskadi | Aurkezlea eta zuzendaria |
Telebista saioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|
2008 | Euskal Kantuen Gaua 2008 | ETB 1 | "Ameriketara joan nintzen" |
2009 | Políticamente incorrecto | ETB 2 | Aurkezlea |
2009-2011 | Plató 2.0 | ETB 2 | Aurkezlea |
2012 | Embajadores | ETB 2 | Gonbidatua (atal 1) |
2013 | La noche del maratón | ETB 2 | |
2015-2016 | Sin ir más lejos | ETB 2 | Kolaboratzaile gonbidatua |
2016-2017 | El lector de huesos | ETB 2 | Aurkezlea (13 atal) FesTVal Sari Berezia Pello Sarasola Saria |
2016 | Herri Txiki Kantari 2016 | ETB 1 | "Amets" (ETBko aurkezleak) |
2018 | ¡Se acabó 2018ǃ | ETB 2 | Gonbidatua |
2019 | Gure kasa | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) |
2019 | Y Punto | ETB 2 | Gonbidatua (atal 1) |
2019 | El sabor del crimen | ETB 2 | Aurkezlea (8 atal) |
2020 | Gabonǃ Kantatzera gatozǃ | ETB 1 | "Zergatik ez" (Euskadi Irratia eta Radio Euskadi) |
2021 | El día de mañana | ETB 2 | Dokumentala |
2023 | La Noche de... | ETB 2 | Aurkezlea |
Telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Izenburua | Papera | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2018 | La víctima número 8 | Dani Álvarez | ETB 2 / Telemadrid | Cameoa (ahotsa) |
2020 | Caminantes | Pedro Salinero | Orange TV |
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Proceso de paz en Euskadi. 20 voces por la normalización (Radio Euskadi, 2006) - Hainbat egile, koordinatzailea Xabier Lapitzekin batera.[12]
Bestelako lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskaltegietako udako matrikulaziorako promozio bideoa (2016)[4]
- BatZuk. Euskararen lau aurpegi - Cuatro caras del euskera - Dokumentala (20. Korrika, 2017)[13]
- Gorefest jaialdiaren promozio bideoa (2017)
- Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak 2018 - Aurkezlea, Ilaski Serranorekin.[14]
Sariak eta aitortzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Saria | Kategoria | Lana | Emaitza | Err. |
---|---|---|---|---|---|
2014 | VII. Eurobasque Saria | Kazetaritza | Boulevard | Irabazlea | [8] |
2019 | Zilarrezko Antena Saria | Boulevard | Irabazlea | [9] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Transformazioa eta zeharkakotasuna, EITBko Zuzendaritzako izendapenen bereizgarri» EITB Euskal Irrati Telebista 2021-02-23 (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Hasta los abuelos que solo saben cuatro palabras de euskera las usan con sus nietos»» El Correo 2018-11-10 (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ Estrella pontesa de la comunicación. Elprogreso.es (Gaztelaniaz)
- ↑ a b «Aizu!» www.aizu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ Press, Europa. (2006-12-19). «Radio Euskadi presenta en Barcelona su libro monográfico sobre el proceso de paz y normalización en Euskadi» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «'Plató 2.0' eztabaida saioa kendu du ETBk, hamabi urteren ostean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Dani Alvarez» www.cartadonostia.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «VII Premio EuroBasque de Periodismo» EuroBasque (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Telebista, Euskal Irrati. «D. Álvarez, K. Landa, Gaztea, EiTB Maratoia y la pelota femenina, Antenas de Plata» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ «Dani Alvarezek Boulevard irratsaioa utziko du» Euskal Irrati Telebista 2020-07-08 (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ Urkizu, Urtzi. «Unai Iparragirre izango da ETBko zuzendari berria» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-23).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Vieiros: Galiza Hoxe - Dani Álvarez» www.vieiros.com (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
- ↑ «'BatZuk. Cuatro caras del euskera' dokumentala ETB2n eta eitb.eus-en» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-07-14).
- ↑ «Rikardo Arregi sariak, gaur arratsaldean, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).