Dakar
Dakar Ville de Dakar | |||
---|---|---|---|
portu-hiria | |||
Dakar-ko ikuspegia Irudi gehiago | |||
| |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Senegal | ||
Eskualdea | Dakar | ||
Alkatea | Khalifa Sall | ||
Izen ofiziala | Ville de Dakar | ||
Jatorrizko izena | Ville de Dakar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 14°43′55″N 17°27′26″W / 14.7319°N 17.4572°W | ||
Azalera | 83,38 km² | ||
Altuera | 0-22 | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 1.438.725 (2021) 292.672 (2013) | ||
Metropolia | 2.452.656 | ||
Dentsitatea | 17.439 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Ordu eremua | UTC±00:00 | ||
Hiri senidetuak | Isfahan, Bissau, Marseilla, Ann Arbor, Milan, Sfax, Ekialdeko Jerusalem, Niamei, Kinshasa, Bamako, Brazzaville, Washington, Taipei, Oran, Baku, Rosario, Duala eta Dijon | ||
Hizkuntza ofiziala | Wolofera eta frantses | ||
http://villededakar.org/node |
Dakar[1] (woloferaz: Ndakaaru) Senegalgo hiriburua eta hiri nagusia da. 83,38 kilometro koadroko eremua du, eta 2013an 1.146.053 biztanle zituen[2]. Hala ere, 2021ean 3,94 milioi biztanle zituela kalkulatzen zen.
Unibertsitatea dauka, Afrika frantseseko zaharrena; artzapezpikuaren egoitza da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ozeano Atlantikoren ertzean dago, herrialdeko mendebaldeko muturrean, Cap-Vert penintsulan. Afrikako hiririk mendebaldekoena da.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Datu klimatikoak (Dakar, 1981-2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 39.6 | 38.7 | 40.4 | 38.4 | 36.2 | 36.6 | 36.9 | 35.0 | 36.2 | 39.3 | 40.3 | 39.5 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 25.3 | 25.2 | 25.4 | 25.0 | 26.0 | 28.6 | 30.0 | 30.3 | 30.7 | 31.0 | 29.8 | 27.4 | 27.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 18.3 | 18.0 | 18.5 | 19.2 | 20.7 | 23.5 | 25.1 | 25.3 | 25.2 | 25.3 | 23.3 | 21.0 | 22.0 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | 11.0 | 10.7 | 10.9 | 14.0 | 15.4 | 17.0 | 17.2 | 20.0 | 20.0 | 17.2 | 17.0 | 12.4 | ' |
Euria (mm) | 1.0 | 2.0 | 0.3 | 0.0 | 0.1 | 14.0 | 51.0 | 154.0 | 133.0 | 26.0 | 9.2 | 1.0 | 391.6 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 1.0 | 1.0 | 1.0 | 0.2 | 0.4 | 3.0 | 8.0 | 15.0 | 12.0 | 4.0 | 1.0 | 1.0 | 47.6 |
Eguzki orduak | 244.9 | 245.8 | 276.0 | 288.0 | 291.4 | 252.0 | 232.5 | 223.2 | 219.0 | 257.3 | 249.0 | 238.7 | 3017.8 |
Hezetasuna (%) | 68 | 74 | 77 | 81 | 81 | 80 | 78 | 81 | 83 | 80 | 72 | 68 | 77 |
Iturria (1): Pogoda.ru.net[3] | |||||||||||||
Iturria (2): Spiegel Online Wetter[4] |
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dakar ingurua XV. mendean populatu zen. Portugalek Gorée uhartean ezarri zuen merkataritza gune bat, bereziki Atlantikoko esklabo merkataritzan aritzeko. Frantziak uhartea 1677an konkistatu zuen. Esklabotza ezezatatu eta gero Frantziak lur lehorra ere konkistatu zuen XIX. mendean eta Frantziako inperio kolonialaren parte garrantitsu bilakatu zen.
Gotorleku militarra izatetik aurrera egin zuen 1862an, non hasi zen eraikitzen hiria.
1902tik aurrera Mendebaldeko Afrika Frantsesaren hiriburu bilakatu zen, Saint-Louisen ordez. Garrantzi handiko militar portua izan zen Bigarren Mundu Gerran.
1959 eta 1960 artean Dakar Maliko Federazioaren hiriburua izan zen, baina Senegalen independentzia eta gero, herrialde horren hiriburu izan zen.
20. mendearen amaieran, nazioarteko ibilgailuen rally baten amaiera puntu bilakatu zen, Paris-Dakar izenarekin, 1979an izandako lehen rallyarekin. Harrezkero, Granada-Dakar edo Paris-Lurmutur Hiria bezalako bideak izan ditu rally horiek, eta jada 21. mendean ez da rallya tradizionalki Senegalgo hiriburuan amaitzen, baina Le Dakar esaten zaio oraindik kirol probari.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Burdinbidegune garrantzitsua da, eta sartu-irten handiko portua eta aireportua ditu. Petrolio findegia dauka.
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dakar ondorengo herri eta hiriekin senidetuta dago:
|
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
- ↑ Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan:
ez da testurik eman
undat
izeneko erreferentziarako - ↑ Climate Averages for Dakar. Weather and Climate (Погода и климат) (Noiz kontsultatua: 2016-10-30).
- ↑ Africa, Senegal, Dakar. wetter.spiegel.de (Noiz kontsultatua: 2016-10-30).
- ↑ (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).
- ↑ (Ingelesez) Taipei City Council. (Noiz kontsultatua: 2018-07-28).
- ↑ (Ingelesez) Sister Cities International. (Noiz kontsultatua: 2018-07-29).
- ↑ DC Office of the Secretary. Protocol and International Affairs. .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Hiriko webgune ofiziala[Betiko hautsitako esteka], villededakar.org