Edukira joan

Cyprian Kamil Norwid

Wikipedia, Entziklopedia askea
Cyprian Kamil Norwid

Bizitza
JaiotzaGłuchy (en) Itzuli1821eko irailaren 24a
Herrialdea Polonia
 Frantzia
HeriotzaParis1883ko maiatzaren 23a (61 urte)
Hobiratze lekuaWawelgo katedrala
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Haurrideak
LeinuaQ124532150 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, margolaria, eskultorea, idazlea, antzerkigilea eta artista grafikoa
Lantokia(k)Berlin
Brusela
Erroma
Paris
New York eta Paris
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

IMDB: nm2562145 Musicbrainz: c4ba350b-4bba-4691-8c02-a4fb9cf0f1c1 Discogs: 673523 Find a Grave: 90327496 Edit the value on Wikidata

Cyprian Kamil Norwid (Laskowo-Głuchy, 1821eko irailaren 24a - Paris, 1883ko maiatzaren 23a) poloniar olerkari, antzerkigile, margolari, eskultore eta filosofoa izan zen.

Poloniar-lituaniar nobleziako familia batean jaio zen eta hamalau urterekin umezurtz geratu zen. Handik urtebetera eskola utzi eta margolaritza-eskola pribatu batean sartu zen. Bere prestakuntza autodidakta izan zen eta hamabi hizkuntza hitz egitera iritsi zen.

1840an argitaratu zuen bere lehen olerki egunkari batean eta olerkiak eta ipuinak argitaratzen jarraitu zuen. Harrera ona izan zuten eta olerkari poloniarren belaunaldi gaztearen izar bihurtu zen. Urte horretan, Poloniatik atera zen eskultura ikastera, eta ez zen bere aberrira itzuli. Italian, Alemanian, Belgikan eta Parisen bizi izan zen. 1852an Estatu Batuetara emigratu zuen, baina bi urte geroago Europara itzuli zen, lehenengo Londresera eta gero Parisera. Parte hartzerik izan ez zuen arren, Urtarrileko Altxamenduan interesatu zen eta bere lanaren bidez hartan eragin nahi izan zuen. Parisen hil zen pobrezian.

Tradizio erromantikoan idazten hasi zen eta hasierako modernismo baterantz eboluzionatu zuen. Errimaz idatzi zuen, baina bertso librea ere erabiltzen dut. Heroiarekiko miresmen erromantikoa mantendu zuen, gai filosofikoak erabili zituen eta Poloniako gizartea kritikatu zuen. Erreferentzia historikoak erabili zituen eta Estatu Batuetako egonaldiak esklabotza abolitzearen aldeko egin zuen.