Consuelo Gallastegi
Consuelo Gallastegi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1900eko azaroaren 5a |
Herrialdea | Bizkaia |
Heriotza | Elorrio, 1980ko irailaren 23a (79 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | irakaslea |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza |
Consuelo Felicitas Gallastegi Uriarte (Bilbo, Bizkaia, 1900eko azaroaren 5a - Elorrio, Bizkaia, 1980ko irailaren 23a)[1] Bilboko Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen, bere familiako beste kide batzuk bezala (bere neba Elias Gallastegi adibidez). Bizkaiko Irakasle Eskola Normaleko ikaslea izan zen, 1916an sarrera azterketa egin eta gero. Bere tribunaleko partaideak Maria Berasategi Sandalia Elisa de la Casa eta Martina Casiano izan ziren. 1919an irakasle titulua lortu ondoren, maistra bezala aritu zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1900ean Bizkaiko Bilbon jaio zen Euzko Ikastola Batzako Gobernu Batzarreko kidea izan zen, Concepcion Gangoitirekin batera: emakume bakarrak ziren biak, Concepcion lehendakariordea eta Consuelo idazkariordea. 1931ko ekainean Emakume Abertzale Batzako idazkariorde izendatu zuten.
Irakaskuntzaz gain ekintzaile politikoa ere izan zen Maria Jesus: Emakume Abertzale Batza erakundean ere parte hartu zuen hasiera hasieratik, diruzaina izanik. [2]
1979an Espainiako Boletin Ofizialean bere izena aurkitzen da Laudioko Galmaka auzoko eskola partikular bati lotuta: orduantxe desagertu baitzen auzo horretako eskola Maria Jesus Ibaseta irakasle titularra zelarik [3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ peoplepill.com. «Consuelo Gallastegi: Spanish teacher (1900 - 1980) | Biography, Facts, Information, Career, Wiki, Life» peoplepill.com (Noiz kontsultatua: 2023-12-31).
- ↑ «Emakume Abertzale Batza» Euskomedia (Noiz kontsultatua: 2017-06-02).
- ↑ «Galmakako Eskola Maria Jesus Ibaetaren izenean» BOE (Noiz kontsultatua: 2017.06.02).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: "EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza". Euskal Herriko Unibertsitatea, 2012 , 225.or.