Claessens etxea
Claessens etxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Orio) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Orio |
Koordenatuak | 43°16′37″N 2°07′33″W / 43.27685°N 2.12591°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVII. mendea |
Arkitektura | |
Estiloa | arkitektura barrokoa |
Ondarea | |
EJren ondarea | 35 |
Claessens etxea edo Torrea etxea Gipuzkoako Orio udalerrian dagoen etxe bat da. Orioko Alde Zaharran dago, Antxiola kaleko 1-3. zenbakietan, eta Makazaga etxearen alboan.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garai bateko Orioko harresia goikoaldetik itxitzen zuen. Agiri zaharrenen arabera, jada 1555erako bertan jendea bizi zen. Orduan Torrea etxea gisa ezaguna zen. Geroxeago, Antxiola almirantea bizi izan zen. XIX. mendean Santiago de Claessensen bizilekua izan zen, hortik datorkio izena.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zenbait etxek osatutako multzoa da: batak kalera ematen du, eta bestea berriz, gorago eta atzerago dago, eta oinplano edo zoru karratua du, dorre itxurakoa. Beheko solairua harlanduzkoa da, bi ateburudun ate ditu eta lau leiho.
Eraikinaren gainerakoak fatxada luzituak ditu. Bigarren solairuan, zorudun balkoiak ditu, forja ederreko bular-babesak eta tornuz punteatutako babesak. Fatxadaren errematea eta sabaipea kaina erdikoa da, mandioa argitzen duten zulo triangularrekin.