Celio Malespini
Itxura
Celio Malespini | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, 1531 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Verona, 1609 (77/78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, abenturazalea eta soldadua |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Army of Flanders (en) |
Parte hartutako gatazkak | Laurogei Urteko Gerra |
Celio Malespini (Venezia, 1531-Verona, 1609), Pizkundeko abenturazale, idazle eta itzultzaile ospetsua izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Espainiako armadan Herbeheretan soldadu izan zen. Ondoren Italiako leku desberdinetan ibili zen, mota askotako lanak egiten; batzutan, legetik kanpo aritu zen. Beste polemika askoren artean 1580an, Venezian, Torquato Tassoren Gerusalemme liberata liburuaren pasarteak argitaratu zituen baimenik gabe.[1]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ducento Novelle del Sig. Celio Malespini, nelle quali si raccontano diversi avvenimenti cosi lieti come mesti e stravaganti, &c., 4.º. Venezia, 1609. Bere lan ezagunena zalantzarik gabe. Berrehun eta bi eleberri dira, gehienak beste egileen lanetan inspiratuta edo plagiatuta (Jorge de Montemayor, Francesco Cieco da Ferrara, Anton Francesco Doni).[2] Izan ere, larogei inguru bereak dira; horietan haren datu autobiografiko asko aztertu daitezke.
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Brunetto Latiniren Tresor, frantsetik italierara itzulita.
- Antonio de Torquemadaren Jardín de flores curiosas, gaztelaniatik italierara itzulita.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez): Celio Malespiniren novellen gaineko komentarioa.
- (Italieraz): Ducento Novelle 1609ko edizioa.