Carlo Gozzi
Itxura
Carlo Gozzi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, 1720ko abenduaren 13a |
Herrialdea | Veneziako Errepublika |
Heriotza | Venezia, 1806ko apirilaren 4a (85 urte) |
Hobiratze lekua | Veneziako San Michele hilerria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerkigilea, idazlea, poeta eta oroitzapen-idazlea |
Genero artistikoa | fiaba (en) |
|
Carlo Gozzi kondea (Venezia, 1720ko abenduaren 13a - 1806ko apirilaren 4a) italiar idazlea izan zen; Gasparo Gozzi (1713-1786) satira-idazlearen anaia.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Chiarirekin batera Goldoniren kontra jarri zen, hark antzinako commedia dell´arte baztertu nahi izan zuenean. Commedia dell´arteko pertsonaiei beren indar guztia eman zien berriro. L´amore delle tre melarance (1761, Hiru laranjen maitasuna), Il Corvo (1762, Belea), Il Rè cervo (1762) eta Turandot (1762) obrekin Alemaniako erromantizismoak geroago hartuko zuen bidearen aitzindari izan zen. Gozziren lanetan oinarritu ziren zenbait musikari.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.