Bunker
Itxura
Bunkerra eraikin militar gotortua da, gerra garaian jendea edota hornigaiak hegazkinen aire bonbardaketa eta lurreko artilleriaren lehergaien erasoetatik babesteko bereziki diseinatutakoa. Nagusiki lurpeko eraikinak dira, burdin eta hormigoiz eginak.
Euskal Herrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herrian nagusiki bi arotan eraiki ziren:
- Hego Euskal Herrian, 1936ko Gerra Zibil garaian, nagusiki Errepublikar Zonaldean, adibidez, Bilboko Burdin Hesia, baina baita Aiako Harriak eta kostaldean zehar ere.
- Ipar Euskal Herriaren kostaldean, Bigarren Mundu Gerran, Atlantikoko Harresiaren atal gisa.