Bukraneo
Itxura
Bukraneoa (grezieraz βουκράνιον, "idi burezurra") arkitekturan idi burezurra itxura duen apaingarri motari esaten zaio.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bukraneoa idi burezur baten irudia zen eta idiaren adarretatik hostoen girlandak ezartzen ziren. Apaingarri mota hori antzinako tenplu eta hilobietako frisoetan jartzen zituzten, baita aldare, argimutil eta gurtzako hainbat objektuetan ere.
Antzinako arkitekturan, bukraneoen helburua sakrifizioan eskainitako biktimak gogoratzea zen.