Bruno Maderna
Itxura
Bruno Maderna (Venezia, Italia, 1920ko apirilaren 21a - Darmstadt, Alemania, 1973ko azaroaren 13a) italiar musikagilea eta orkestra-zuzendaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gian Francesco Malipieroren eta Hermann Scherchenen ikasle izan zen. Batetik, musika konkretuaren eta elektronikoaren sintesia bilatu zuen, eta bestetik, tresnetarako musikaren eta banda magnetikoan bilduriko musika-mota guztiena. Madernaren lanek italiar kutsu bizia dute, doinu-ezaugarri zehatzak eta lirismo zuzena.
Lan aipagarrienak ditu: Syntaxis (1956) eta Serenata III (1961) lan elektronikoak; Improvvisazione I eta II (1951-1952) orkestrarako, eta Quadrivirium (1961) lau perkusio-jotzaileentzat; Hyperion (1964) eta Satyrikon (1973) operak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.