Biluzia diban batean eserita
Biluzia diban batean eserita | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Amedeo Modigliani |
Sorrera-urtea | 1917 |
Izenburua | Sitzender Akt auf einem Sofa, Weiblicher Akt eta Nu féminin |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 100 () × 65 () cm |
Genero artistikoa | biluzia |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Bilduma | ezezaguna |
Biluzia diban batean eserita (italieraz: Nudo seduto su un divano) edo Erromatar emakume ederra Amedeo Modigliani artistaren margolan ezaguna da. 1919an oihalaren gaineko olioaz margotuta gaur egun bilduma pribatu batean gordea da. Modiglianik 1916tik 1919ra emakume biluzien sail bat margotu zuen, tartean hau.[1] Lanak bere laguna zen Léopold Zborowskiren enkargua izan zen. Zborowskik margotzeko materialak, modeloak, dirua eta apartamentu bat utzi zion lanak burutzeko.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Modiglianik behin bakarrik erakutsi zituen bere lanak jendaurrean, Parisen, 1917an, eta pentsatzekoa da margolan hau bertan zegoela. Erakusketa hori, jendaurreko eskandalua zela-eta, ireki zen egun berean poliziak itxi egin zuen. 1999an margolana Sotheby's galeriak saldu zuen, 16,7 milioi dolarretan. 2010an prezio hori gainditu zuen New Yorken, 68,9 milioi dolarretan.[2]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanean emakume erdi-biluzia ikusten dugu. Hankak gurutzatuak ditu. Atzealdea, gorria da. Lanak elementu abstraktuak ditu baina, aldi berean, Pizkundeko kutsu nabaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Klein, Mason, et al. Modigliani: Beyond the Myth. New York, 2004. The Jewish Museum. ISBN 0-300-10573-8