Biharko Egunaren Museoa
Biharko Egunaren Museoa | |
---|---|
Museu do Amanhã | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Brasil |
Brasilgo unitate federatibo | Rio de Janeiroko estatua |
Brasilgo udalerria | Rio de Janeiro |
Koordenatuak | 22°53′39″S 43°10′46″W / 22.89413°S 43.1794°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 2015eko abenduaren 17a |
Inaugurazioa | 2015eko abenduaren 17a |
Jabea | municipal prefecture of Rio de Janeiro (en) |
Kudeatzailea | municipal prefecture of Rio de Janeiro |
Edukiera | 300 gizaki |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Santiago Calatrava |
Materiala(k) | beira, altzairua eta zurra |
Estiloa | high-tech architecture (en) |
Dimentsioak | 18 () m |
Solairuak | 3 |
Azalera | 15.000 m² |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Irekiera egunak | Thursday to Sunday (en) |
Kontaktua | |
Helbidea | Praça Mauá, 1 - Centro. Rio de Janeiro, RJ 20081-240 |
E-posta | mailto:contato@museudoamanha.org.br |
Webgune ofiziala | |
Biharko Egunaren Museoa (portugesez: Museu do Amanhã) zientzia neofuturisten museo bat da, Rio de Janeiron (Brasil) kokatua. Santiago Calatrava espainiar arkitektoak diseinatu zuen, eta Maua kaian eraiki zen, itsasoaren ertzean.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikuntza Rio de Janeiroko Udalak eta Roberto Marinho Fundazioak finantzatu zuten. 230 milioi erreal inguru kostatu zen (63,5 milioi euro, 2015eko balioan). Itsasoaren ertzean dago, denbora luzez guztiz utzita egondako portuaren eremu batean, gaur egun, berritzen ari baitira, bulego, apartamentu eta jatetxe eraikin berriekin.
Museoa 2015eko abenduaren 17an inauguratu zuten, Dilma Rousseff presidentea bertan zela.[1] 2016ko Udako Olinpiar Jokoetarako hiriko portu eremua berritzeko proiektuaren parte egin zuen museoak.[2]
Erakusketak eta izaera jasangarria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erakusketa nagusia bost gune nagusitan dago banatuta: Kosmosa, Lurra, Antropozenoa, Bihar eta Orain, zenbait esperimentu eta esperientziaren bidez. Museoak zientzia eta diseinu berritzailea biltzen ditu hiri jasangarrietan jartzeko arreta gunea.[2]
Eraikin konbentzionalagoekin alderatuta, diseinatzaileek diote % 40 energia gutxiago erabiltzen duela (kontsumitzen duen energiaren % 9 eguzki energia da), eta hozte sistemak Guanabarako badiako ur sakona erabiltzen du. Eraikinak dituen «eguzki arantzak» eta haizagailu formako argizuloa berariaz diseinatu ziren eraikina ingurumen baldintza aldakorretara egokitu zedin.[1]
Museoa elkartuta dago Brasilgo unibertsitate nagusiekin eta nazioarteko erakunde zientifiko askorekin, eta denbora errealean lortzen ditu espazio agentziek eta Nazio Batuen Erakundeak klimaz eta populazioaz ematen dituen datuak.
Kontzeptua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museoaren ideia nagusia da etorkizuna ez dagoela prest. «Biharko eguna» eraikuntza bat izan behar da, eta jendeak parte hartu behar du eraikuntza horretan, brasildar, herritar eta gizaki gisa. Beraz, ez da objektuak erakusten dituen museo bat, ideien museo bat baizik.[2]
Zientzia museoen belaunaldi berrian sailkatzen da Biharko Egunaren Museoa, gure pentsamendua eraldatu nahi duten museoen artean, alegia, planeta honetako datozen berrogeita hamar urteei bizikidetza iraunkor eta harmoniatsu bat emateko.[3]
Argazki galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Watts, Jonathan. (2015-12-17). «Museum of Tomorrow: a captivating invitation to imagine a sustainable world» The Guardian (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
- ↑ a b c (Ingelesez) Phillips, Dom. (2015-12-19). «Rio’s flashy new Museum of Tomorrow overlooks a big problem of today» The Washington Post (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
- ↑ (Ingelesez) «Experiential Media Design» Museu do Amanhã (www.monakimprojects.com) (Noiz kontsultatua: 2024-12-29).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Biharko Egunaren Museoa |
- Webgune ofiziala: Museu do Amanhã]
- Biharko Egunaren Museoa erabiltzailearen orria, Facebook zerbitzuan
- Biharko Egunaren Museoa erabiltzailearen profila, Twitter zerbitzuan
- Biharko Egunaren Museoa erabiltzailearen orria, Instagram zerbitzuan
- Museum of Tomorrow on TripAdvisor