Behm (abeslaria)
Behm (abeslaria) | |
---|---|
(2022) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Rita Marketta Behm |
Jaiotza | Hollola (mul) , 1994ko urriaren 26a (30 urte) |
Herrialdea | Finlandia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | finlandiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | egile abeslaria |
Izengoitia(k) | Behm |
Diskoetxea | Warner Music Finland |
Rita Marketta Behm, izen artistikoa BEHM duena (Hollola, Finlandia, 1994ko urriaren 26a) abeslari eta kantautore finlandiarra da[1]. Pop estiloak jorratzen du eta finlandieraz abesten du. 2019an "Hei rakas" singlea atera zuen eta Finlandiako zerrendetan hamar astetan lehen postuan egon zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apulanta rock taldeak antolaturiko musika kanpaleku batean hartu zuen parte 2016an[2]. Bere helburua kantautorea izatea bazen ere Ella-Noora Kouhia abeslari gaztea ezagutu zuen bertan eta Behm & Ellis bikote musikala sortu zuten[3].
2017an Pikku G rap abeslari finlandiarraren "Solmussa" abestian koroak egin zituen eta orduan hasi zen serioski estreinako diskoa sortzen. 2019an atera zuen aurreneko singlea, "Hei rakas", eta arrakasta handia lortu zuen. 10 astez jarraian Finlandiako zerrendetako burua izan zen eta 2019 eta 2020an irratietan gehien entzun zen abestietako bat izan zen[4]. 2020ko martxoan "Tivolit" eta uztailean "Frida" single berriak atera zituen. Irailean argitaratu zen Behm-en lehenengo diskoa, Draaman kaari viehättää eta platinozko diskoa izatera iritsi zen berehala. 2021ean lau Iskelmägaala sari eskuratu zituen[5] eta zazpi Emma-gaala sari[6].
Hurrengo urteetan singleak ateratzen jarraitu du, "Ethän tarkoittanut sitä" (2022) eta "Sata vuotta" (2023).
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diskoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Draaman kaari viehättää (2020)
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Hei rakas" (2019)
- "Tivolit" (2020)
- "Frida" (2020)
- "Lupaan" (2020)
- "Ethän tarkoittanut sitä" (2022)
- "Sata vuotta" (2023)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Finlandieraz) «Tuhat Suomen menestyneintä hittiä listattu – kärkikolmikkoon nousevat Mauno Kuusisto, Tapio Rautavaara ja JVG» Maaseudun Tulevaisuus (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
- ↑ (Finlandieraz) «Yhdeksän nuorta pääsee Apulannan oppiin – Päivän Lehti» www.paivanlehti.fi (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
- ↑ Txantiloi:Fi-FI «Hei rakas -jättihitillään hurmaava Behm esiintyy UMK:ssa – jo toistamiseen» yle.fi (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
- ↑ «UPEAÄÄNINEN LAULAJA-LAULUNTEKIJÄ BEHM JULKAISI DEBYYTTISINGLENSÄ - Warner Music Finland» web.archive.org 2020-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
- ↑ (Finlandieraz) STT. (2021-02-12). «Iskelmä-gaala oli artistitulokas BEHMin juhlaa» Aamulehti (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).
- ↑ (Finlandieraz) «Behm kahmi historiallisen määrän Emma-pystejä – katso palkitut» www.iltalehti.fi (Noiz kontsultatua: 2023-02-18).