Balmoral gaztelua
Balmoral gaztelua | |
---|---|
Balmoral Castle | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Aberdeenshire |
Ur-masa | Dee ibaia |
Koordenatuak | 57°02′27″N 3°13′49″W / 57.0407°N 3.23016°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1390 |
Jabea | Roberto II.a Estuardo Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa Eduardo VIII.a Erresuma Batukoa Charles III.a Erresuma Batukoa |
Arkitektura | |
Arkitektoa | William Smith (en) John Smith (en) |
Estiloa | Scottish baronial architecture (en) |
Azalera | 50.000 acre |
Zerbitzuak | |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Ballater AB35 5TB |
Webgune ofiziala | |
Balmoral gaztelua (ingelesez: Balmoral Castle) Eskoziako Aberdeenshire konderrian dagoen etxaleku erraldoi bat da. Viktoria Erresuma Batukoaren erregetzan zehar errege egoitza bilakatu zen, eta gaur egun ere hala da. A mailako eraikina izendaturik dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1390an William Drummonden agindupean gaztelua eraikitzen hasi ziren. Roberto II.a Eskoziakoaren jabego izan zen, inguruko eremuan ehizagune bat zuelarik. Beranduago XV. mendean Huntlyko markesaren seme zen Alexander Gordoni saldua izan zen. 1662. urterarte famili horren jabego izan zen, orduan Farquarsoni saldua izan zen. Familiari Balmoralgo markesen titulua eskaini zitzaion, etxalekua 1798an saldu zen arte. Gaztelua Jurgi IV.a Erresuma Batukoaren koroaketan buru-belarri sarturik egon zen. Arkitektur lan bikaina da.
Errege egoitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun Balmoral Elisabet I.a Ingalaterrakoa eta Edinburgheko Dukearen udako egoitza izateagatik ezagutzen da. 1848an gaztelua errege egoitza bilakatu zen, gaur egungo erreginaren herenamona zen Victoria I.a Erreginak alokatu zuenean. Etxalekua hainbeste gustatu zitzaienez 30 mila liberarengatik erostea erabaki zuten. Erreginaren bikotea zen Alberto Saxonia-Coburg eta Gothakoa Printzeak berehala XV. mendekoa zen gazteluaren handitze eta erreginaren beharretarako egokitze lanei ekin zien.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Dorrea.
-
Jauregia.
-
Lorategi botanikoak.
-
Ingurunea.