Baikonur
Baikonur Байқоңыр | |||
---|---|---|---|
Errusiako hiri federalak | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Kazakhstan | ||
Probintzia | Kyzylorda | ||
Alkatea | Q19861743 | ||
Izen ofiziala | Байқоңыр | ||
Jatorrizko izena | Байқоңыр | ||
Posta kodea | 468320 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°37′48″N 63°18′50″E / 45.63°N 63.314°E | ||
Azalera | 57 km² | ||
Altuera | 100 m | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 39.161 (2018) −33.966 (2014) | ||
Dentsitatea | 687 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1955 | ||
Telefono aurrizkia | 33622 | ||
Ordu eremua | UTC+06:00, UTC+05:00 eta Asia/Almaty (en) | ||
Matrikula | 94 | ||
baikonuradm.ru |
Baikonur[1], sortzez SESBean eraikia (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) gaur egungo Kazakhstanen dagoen kosmodromo edo zentro espaziala da. Bertatik jaurti ziren giza-historiako lehen satelite artifiziala, Sputnik 1 izenekoa, baita historian zehar espazioraturiko lehen animalia, Laika izeneko zakur emea, lehen gizakia, Juri Gagarin kosmonauta, baita lehen emakumea ere, Valentina Terexkova. Gaur egun oraindik erabilia izaten dirau Rosaviakosmosen eskutik, Errusiako agentzia espaziala, Kazakhstan-go gobernuarekin zenbait akordio medio.
Munduan badira kosmodromo gehiago besteak beste NASAk Floridan duen Cañaveral lurmuturra edota europar agentzia espazialak ESAk Frantziar Guianan duen Kourouko base espaziala. Sobietar batasunak bazituen ere kosmodromo gehiago gaur egun gehienek ez dute siziririk espazioratzen, jaurtiketak burutzen dihardutenen artean Kapustin Yar dugu aipagarriena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).