Edukira joan

Autogiro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Autogiro
hego birakariko aireontzia
Fabrikazioa
GaratzaileaJuan de la Cierva

Autogiroa edo girokopteroa hego birakariko aireontzia da, hau da, hegazkinak bezala hegan egiten du, baina bere hegala errotorea da, behetik gora igarotzen den haizearen eragin erlatiboagatik biratzen dena. Hori dela eta, hegazkinaren eta helikopteroaren arteko hibridoa dela esan daiteke: hegazkinaren antzera, helize batek bultzatzen du, baina, hegoez gain, helikopteroak bezalako errotorea du. Errotore hori ez dago hegazkinen motorrarekin konektatuta, beraz, askatasunez biratzen da ("autogiratzen da") aireak bultzatuta, euste indarra sortuz. Helikopteroan, aitzitik, propultsioa eta eustea errotorean gertatzen dira, motorrak berak bultzatuta.