Aurpegian esertze
Aurpegian esertzea (ingelesez: Facesitting) sexu-praktika bat da, bikoteko kideetako bat bestearen aurpegiaren gainean esertzen da, aurrez aurre edo alderantziz. Jarrera hori BDSMren parte izan daiteke, dominazio eta sumisioa adierazteko modu bat.
Menderatze- eta sumisio-harremanetan BDSMren parte gisa praktikatzen denean, rol horiek iraunkorrak (menderatzailea eta otzana) edo aldizkakoak izan (switch), kontrola, umiliazioa eta nagusitasuna erakusteko erabiltzen da.
Sexu-erakarpen oso boteretsutzat hartzen dituzte praktika hau egiten dutenek, gorputz osoaren sostengua eta presioa, pubisak, ipurmasailak, aldakak eta izterrak (goragoko planoan dagoenak) azpian duelako burua, hezetasuna, usaina eta iluntasuna handia delarik.
Gainean dagoen pertsonak, hankak besoen gainean tolestuta jarrita, azpian dagoenaren immobilizazioa osatzen badu, eta, gainera, batek edo biek bestearen organo genitalak eskuz eta/edo ahoz estimulatzen badituzte, sortutako plazeraren eta orgasmoaren intentsitatea maximoa izatera hel daiteke.