Edukira joan

Asterix galiarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asterix galiarra
Jatorria
Egilea(k)René Goscinny eta Albert Uderzo
Argitaratze-data1961
IzenburuaAstérix le Gaulois
Jatorrizko herrialdeaFrantzia
ArgitaletxeaHachette Livre
Orrialdeak48
Ezaugarriak
Genero artistikoakomikia
Hizkuntzafrantsesa
TelesailaAsterix
Emanaldia
Hasiera-data1959
Fikzioa
Fikzio-unibertsoaAsterix universe (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
asterix.com…
kronologia
Asterix galiarra Urrezko igitaia

Asterix galiarra (frantsesez: Astérix le Gaulois), Asterixen lehen abentura da, Frantzian, 1961ean argitaratu zena.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Abentura hau, gainontzeko guztiak bezala, data eta tokia zehaztuz hasten da: "K. a. 50ean, Galia osoa erromatarrek hartua dute. Guztia? Ez! Herrixka txiki batek orain eta beti eusten dio inbaditzaile erromatarrari!" Herrixka hau, Asterixena da.

Behin batean, Asterix, bere kirolik gogokoena den ehizan ari da, eta lau erromatar legionario aurkitzen dute, Asterixek berehala garaitzen dituenak. Lau erromatarrak euren kanpamentura itzulitakoan, Kaius Bonus zenturioiari, halako pasara eman diena, neurrigabeko indarra zuen galiar bakarra izan dela kontatzen diote. Galiarrek indar hori nondik lortzen duten jakin nahirik, Kaius Bonusek, Zesarren tokia hartu nahi duena, espioi bat bidaltzen du Asterixen herrixkara, Kaligula Minus, galiarra bailitzan mozorroturik. Behin herrixkara iritsita, erromatarrak Panoramixen edabe magikoa hartzen du, eta, ondoren, dantza batean, gezurrezko bibotetik tiratzen diotenean, herrixkakoek, erromatarra ezagutzen dute. Hau, baina, berehalako batean korrika abiatzen da bere kanpamenturantz, oraindik edabe magikoaren eraginpean, eta, Kaius Bonusi, indar hori, edabe magiko batetik datorkiela kontatzen dio.

Edabe horren eragina zein den erakusteko, harri handi bat altxatzen du. Orduan, Kaius Bonusek, druida bahitzea pentsatzen du. Eta hori, Panoramix mihura biltzen ari dela gertatzen da. Asterix, Panoramix herrixkara itzultzen ez delako arduratuta, bere bila joaten da. Eta, halako batean, kanpamentu erromatar batetara iristen da, bere gurdia saltzeko asmotan dabilen gizon batek gidaturiko lastoz beteriko gurdi batean. Gauez, Asterix, Panoramixen bila hasten da, baina laster harrapatzen dute. Hurrengo goizean, erromatarrek, edabe magikoa prestatzeko esaten diote Panoramixi, eta honek, hala egiten du, baina soilik Asterixentzat ea erromatarren begiradatik kanpo, hauentzako, beste edabe bat prestatzen baitu. Beste hau da erromatarrei edatera ematen diena. Handik minutu batzuetara, laster ikusiko da zein den edabe horren eragina, ilea gelditu gabe haztea. Engainuaz ohartuta, hori konpontzeko beste edabe bat prestatze bat behartzen dute Panoramix, eta, prestatu ondoren, Asterixek, erromatarrak fida daitezen, edabe horretatik edan eta bere bibotea erakusten du, hazten ez dena. Eta, berehala, biak ihesean irteten dira, baina, kanpamentutik irteterakoan, erromatar legio oso batekin topo egiten dute: Julio Zesar iritsi da.

Kaius Bonus bere karpara itzultzen da, eta han aurkitzen du Julio Zesar. Zenturioiak, kanpamentuaren egoera, Asterix eta Panoramixen ondorioz dela azaltzen dio. Galiarrek, Zesarri, Kaius Bonusek, Zesar bera tronutik kendu eta enperadore bihurtzeko zuen asmoa kontatzen diote. Honen ondorioz, Zesarrek, bi galiarrak aske uzten ditu, eta, Kaius Bonus, Behe Mongoliara bidaltzen du, arazoak sortzen ari ziren barbaro batzuk baretzera.


Aurrekoa
Asterixen abenturetako lehen komikia da
Asterixen lehen abentura
1961
Ondorengoa
Urrezko igitaia

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]