Edukira joan

Asaph Hall

Wikipedia, Entziklopedia askea
Asaph Hall

Bizitza
JaiotzaGoshen1829ko urriaren 15a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaAnnapolis1907ko azaroaren 22a (78 urte)
Hobiratze lekuaGoshen
Familia
AitaAsaph Hall II
Ezkontidea(k)Angeline Stickney (en) Itzuli  (1856ko martxoaren 31 -  1892ko uztailaren 3a)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaNew-York Central College, McGrawville (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakastronomoa, matematikaria eta zurgina
Enplegatzailea(k)Harvard Unibertsitatea
Old Naval Observatory (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaSan Petersburgoko Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Zientziak Aurrera Egiteko Elkarte Amerikarra
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala

Find a Grave: 45063827 Edit the value on Wikidata

Asaph Hall (Goshen, Connecticut, 1829ko urriaren 15a - Annapolis, Maryland, 1907ko azaroaren 22a) estatubatuar astronomo bat izan zen.

Heziketa akademiko eskasarekin, bere aita hil ondoren zurgin bezala lan egin behar izan baitzuen bere amari laguntzeko, bere jakintza eta zerua ikerketzeko grinak bere kabuz prestatzera eraman zuen. 1857an William Cranch Bond astronomoaren laguntzaile bezala lanean hasi zen Harvardeko behatokian (Harvard College Observatory). Bere soldata hamabi dolarrekoa zen hilean.

1856an Angeline Stickneyrekin (1830-1892) ezkondu zen, nork bere lanean beti babestu zuen.

Behaketa ugari egin, teknika astronomikoak ikasi eta bere ezagutzak hobetu ondoren, 1863an, Washingtongo Itsas Behatokiko zuzendari izendatua izan zen, nondik Marteren bi ilargiak diren Fobos eta Deimos aurkitu zituen behatoki horretako 66 zentimetroko teleskopio errefraktorea erabiliz, Alvan Clark estatubatuar optikariak fabrikatu zuen teleskopioa. Aurretik Saturno planetaren errotazio periodoa aurkitu zuen. 1895ean astronomia irakasle postua bete zuen Harvard Unibertsitatean.

Foboseko krater handietako batek Hall izena jasotzen du astronomo honen omenez; Stickney, bere emaztearen omenez izendatua, ilargi honetako kraterrik handi eta sakonena da.

Lau seme izan zituen: Asaph Jr., Samuel, Angel eta Percival. Soilik lehena (Asaph Hall Jr.) izango zen astronomoa bere aita bezala, lan astronomiko ugari eginez. Zeruari buruzko ikerketa eta artikulu ugari argitaratu zituen.

  • Nebulae in the Pleiades, (1886), Astronomische Nachrichten, volume 114, p. 167.
  • Observations on Mars, (1888), Astronomical Journal, vol. 8, iss. 181, p. 98-98.
  • Observations of Mars, 1892, (1893), Astronomical Journal, vol. 12, iss. 288, p. 185-188.
  • The orbit of the satellite of Neptune, (1898), Astronomical Journal, vol. 19, iss. 441, p. 65-66.
  • Motion of the perihelion of Mercury, (1900), Astronomical Journal, vol. 20, iss. 479, p. 185-186.
  • The differential equations of disturbed elliptic motion, (1906), Astronomical Journal, vol. 25, iss. 586, p. 77-79.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asaph Hall Aldatu lotura Wikidatan