Antonio de la Fuente
Antonio de la Fuente | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1757ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | 1834ko uztailaren 4a (76 urte) |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zilargina, musikaria eta dantzaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Antonio de la Fuente Bolanjero, Durangoko plateruak goitizenez ezagunak zirenetako bat (Durango, Bizkaia, 1757ko abenduaren 12a - 1834ko uztailaren 4a) euskal musikaria eta dantzaria izan zen. Hator hator gabon-kantaren doinuaren egilea izan zen.[1]
Zilargina ("platerua") izan zen Durangon bere aitaren eta beste bi anaiaren antzera. Juan Kurutz kopla-ontzailea zen, eta bertso alai mordoa oratu zuen. Antonio del La Fuentek doinua jartzen zien. Anton Truebak Euskal-Erria aldizkarian idatzi zuen horretaz, baita Iruñeko Revista Euskara aldizkaria ere eman zen horren berri.[2]
Truebak Donostiako aldizkari horretan Juan Kurutzen (Durangoko plateruen) bertsoen hamahiru izenburu aipatu zituen (esku artean eduki zituen esku-idatzi batzuetatik hartuta, noski), hauek dira: 1) Causino; 2) De las moscas; 3) Acacusua; 4) Duña criada da sensañac; 5) Viaje a Arratia; 6) Marineros; 7) Arre pocho; 8) Asuntos de caseros; 9) De los chisperos; 10) Monzona; 11) Reloj de Dima; 12) Aita Palacios, eta 13) Gaboneco cantac. Gabon-kantok behin baino sarriago argitara ekarriak dira. «Revista Euskara»-k, ostera, hauek behintzat argitaratu zituen: 1) Arre pocho; 2) Eulijac; 3) Dimaco fiestac; 4) Aita Palacios, eta 5) Zagarra.[2]
Olerkiok «por los Plateros de Durango» daramate firmatzat; baina biribiltzen zituena Juan Kurutz zen, eta hauei doinua jartzen ziena Antonio de la Fuente anaia mina zen.[2]
Antonio Konbentzioko Gerran borrokatu zen, Durangoko hiritar armatuen konpainian. Olaerreagan, Jaurerriaren mugan, 1794ko abuztuaren 29an, frantsesek Ermua erasotu eta erre zutenean, Antonio saritua izanzen egindako lan onagatik. 1796an diruzain-sindikoa izan zen Durangoko Udalean.[3]
« | [...]
Jakintsu ilustreak Juan Kurutz de la Fuente, Ez diamante ez perla [...] |
» |
—Joseba Sarrionandia. Alegrantziaren Aldeko Konjura. Gosariak |
Hator hator gabon kantaren egile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hator hator gabon kanta kanta ezagunaren lehenengo sortzaileak izan ziren Antonio eta Juan Kruz De la Fuente anaiak.[1]
Abestiaren jatorria konplexua da. Antonio eta Juan Kruz De la Fuente anaiek jarri zuten abiapuntua Gabon kantak sortu zituztenean XVIII. mendearen hondarretan. Durangar horiek –dantzari eta bertsolariak biak, Juan Kruz txistulari ere bai– abesti mordoska sortu zuten.[1]
Herriaren memorian iraun zuen ehun urtez, eta Bartolome Ertzilla musikari durangarrak partituran jarri zuen gero. Hala ere, XX. mendearen hasieran ez ziren oso ezagunak. Resurreción Mª Azkuek Otxandion bertako bi laguni bertsio bat jaso eta, ohi zuen bezala, hizkuntza aldetik zuzenketa batzuk jarri zizkion.[4] Jesús Guridik, 1920aren inguruan, ahots eta pianorako bertsioan argitara eman, eta geroago abesbatzetarako harmonizatu (Cantos populares vascos 3.ª serie"). Azken egokitzapen honen bitartez zabaldu eta itsatsi da Euskal Herri osoko memoria musikalean.[1]
Jesus Guridi (1886-1961) Euskal Herriak eman duen musikagilerik ospetsuenetako bat da. Guridik zenbait hamarkadatan musika diziplina ugari landu zituen, sinfoniatik (Diez melodias vascas, 1941) hasi eta zarzuelara (El caserío, 1926), operatik (Mirentxu, 1910) edo zinemako musikatik pasatuz, bere bizitzan ikuspunturik sentikorrenak izan zirenak inoiz ahaztu gabe, horrela organista izan zen eta Euskal Herriko abesti herrikoien sortu (Hator hator) eta moldatu zituen (Euskal folkloreko XXII abesti, 1932, Boga boga esaterako). Musikari-belaunaldi emankor baten barruan bizi izan zen Guridi: Usanditzaga eta Aita Donostia garai haietakoak ziren eta harremana izan zuten. haien artean.[1]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Durangoko plateruak (1984, Gerediaga)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c d e Ansorena, Jose Ignazio. (2012-02-05). «Hator, mutil, etxera» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-24).
- ↑ a b c Onaindia, Santi. (1973). «Euskal literatura II» zubitegia.armiarma.eus (Etor) (Noiz kontsultatua: 2021-12-28).
- ↑ Uriarte, Jose Mari. (2016). «De la Fuente anaiak, zilargin maisuak» Astola. Ikerketa eta historia (Durango) 10: 156-157..
- ↑ Bilketa. (2016-12-13). «Hator, hator mutil etxera, 1918» Bilketa (Noiz kontsultatua: 2021-12-26).