Anshi Wang
Anshi Wang | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Linchuan barrutia, 1021eko abenduaren 8a |
Herrialdea | Song dinastia Iparraldeko Song dinastia |
Lehen hizkuntza | txinera |
Heriotza | Nanjing, 1086ko maiatzaren 21a (64 urte) |
Familia | |
Aita | Wang Yi |
Ama | Wu Shi |
Ezkontidea(k) | Wu Shi (en) |
Seme-alabak | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txinera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekonomialaria, poeta, idazlea, kaligrafoa, margolaria, politikaria eta reformator (en) |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Konfuzianismoa |
Anshi Wang (Linchuan, 1021eko abenduaren 8a - Nanjing, 1086ko maiatzaren 21a) txinatar idazle klasikoa eta politikaria. Konfuzioren eta haren jarraitzaileen pentsamenduari buruzko komentarioak eta olerkiak idatzi zituen, baina Gobernuan egindako berrikuntzengatik da, batez ere, ezaguna. Txinako inperioaren ekonomia- eta politika-antolamendua aldatzeko ahaleginak egin zituen; besteak beste, lurraren banaketa arautu zuen, nekazarientzako maileguak eskaini zituen, Txinako armada berritik antolatu eta nahitaezko soldadutza ezarri zuen. Berrikuntza horiek zirela eta, kritika ugari izan zituen, kontserbadoreen aldetik bereziki, eta 1076an politika utzi behar izan zuen.
Txinako prosaren zortzi maisuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mao Kunek, Ming dinastiakoa "Txinako prosaren zortzi maisuen" zerrenda egin zuen. Horren barruan Anshi Wang kokatu zuen.
- Han Yu
- Liu Zongyuan
- Ouyang Xiu 歐陽修
- Su Xun 蘇洵
- Su Shi 蘇軾
- Su Zhe 蘇轍
- Wang Anshi 王安石
- Zeng Gong 曾鞏
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.