Angling
Angling edo Kanaberazko arrantza, arrantza metodo bat da. Izena, teknika honetan erabiltzen den amutik dator, ingelesez "angle" deitua.[1][2]
Amuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amuaren erabilera, historikoki atzera eginda antzinako herriek erabiltzen zituzten tresnetatik eratorri da. Haiek fokak, mortsak edo txoriak ehizatzen zituzten. Erabiltzen zituzten piezak luze eta finak ziren, hezurrez edo harriz eginak, erdiko puntutik marra bati lotuta. Animaliak tresna irensten zuenean, ehiztariak tira egiten zuen eta biktimaren esofagoan harrapatuta geratzen zen. Tresna horrek eboluzionatu egin du gaur egungo amuraino iritsi arte, punta zorrotz bat eta lazo formako beste bat dituen J formako alambre bat dena. Amu gehienek arrainak ihes ez egiteko formadun punta dauka (irudian "barb" gisa agertzen dena), baina lege eta araudi batzuek ez dute pieza hori duen amua erabiltzen. Arau hau espezie jakin batzuk babesteko jarri ohi da, pieza hau duen amu batek arraina hil baitezake bere brankietara iristen bada[3].
Beita
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Harrapatu nahi den espeziearen eta bere habitataren arabera, arrantzaleak teknika desberdina hauta dezake. Kanaberazko arrantzan bi beita mota erabiltzen dira normalean: lurreko beita eta amuko beita. Lehenengo hau aparte botatzen da uretara arrainak erakartzeko; bigarren motakoa, aldiz, amuan bertan jartzen da arrainak amua irentsi dezan. Jendartean "beita" esaten denean, bigarren motaren inguruan aritzen da normalean. Hauek bi motatakoak izan daitezke, gainera, naturalak zein artifizialak.
Teknikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanabera arrantzako teknika nagusiak flotagailu arrantza, hondoko arrantza eta seinuelo arrantza dira.
Legeak eta araudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lege eta araudiak asko aldatzen dira zonalde batetik bestera, herrialde baten barruan ere bai. Hauek normalean lizentziak, arrantza-denboraldiak, arrantza daitezkeen espezieak mugatzea, teknikak mugatzea edo kuotak barne hartzen dituzte. Normalean, legeek ahoak sartzen ez diren amuekin eta sareekin arrantzatzea debekatzen dute, sarea soilik arrantzatutako arrain bat barkura igotzen laguntzeko erabil daiteke. Hala ere, badaude espezie jakin batzuk sarea erabiliz ehizatu daitezkeenak. Kasu batzuetan, arrain batzuk "balio gutxiagokoak" kontsideratzen dira eta beste teknika batzuekin harrapa daitezke, hala nola, sarea, lanza edo gezia. Teknika hauetako bat ere ez dator kanabera arrantzarekin batera, ez baitira kanabera eta amuaren erabileran oinarritzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) Walton, Izaak. «The Compleat Angler» https://www.gutenberg.org/files/683/683-8.txt (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ «No. 19: The Fish Hook - Forbes.com» archive.ph 2012-06-30 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
- ↑ Gilbey, Henry. (2021). The complete fishing manual. (American edition. argitaraldia) ISBN 978-0-7440-3416-5. PMC 1187224101. (Noiz kontsultatua: 2022-05-06).