Angata
Angata | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Angata Veri Tahi 'a Pengo Hare Koho |
Jaiotza | Pazko uharte, 1853 |
Herrialdea | Txile |
Heriotza | Hanga Roa (en) , 1914ko abendua (60/61 urte) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania rapanuiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | misiolaria |
Izengoitia(k) | Angata |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
María Angata Veri Tahi ʻa Pengo Hare Koho (Pazko uhartea, Txile, 1853 inguruan - Hanga Roa, Txile, 1914ko abendua), ezagunagoa Angata izenez, Pazko uharteko emakumezko erlijio-buruzagi katolikoa izan zen.
Williamson-Balfour Company enpresaren aurkako matxinadaren buru izan zen ikuskari profetikoa izan ostean. Ikuskari horretan Jainkoak lurraren eta abereen jabetza berreskuratzeko agintzen zion, bertan katolizismoan eta Rapa Nuien balio espiritualetan oinarritutako teokrazia sortzeko asmoz. Matxinadak, ordea, huts egin zuen.
1914ko abenduan hil zen. Hileta 1915eko abenduaren 29an egin zioten, Katherine Routledge ingeles antropologoa bertan zegoela. Hanga Roako Gurutze Santuaren elizan ehortzi zuten Eugenio Eyraud, Nicolás Pakarati eta Sebastián Englert misiolari katolikoekin batera.