Andoni Gago
Andoni Gago | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1985eko maiatzaren 8a (39 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | boxeolaria |
Altuera | 165 zentimetro |
Andoni Gago Lopez (Otxarkoaga, Bilbo, 1985eko maiatzaren 8a - ) bizkaitar boxeolaria da. "El Macho" edo "Machito" ezizenarekin ezagutzen da Otxarkoagako gizaseme hau.
2012an profesional bilakatuta, 2014ko abuztuaren 2an, Benalmádenan Espainiako luma-pisuen txapeldun bilakatu zen Antonio Rodríguez 'Chiky' garaituz.[1]
2019ko ekainaren 8an luma pisuko Europako txapelketa eskuratu zuen.[2]
Andoni Gago Otxarkoaga eta Bilbo aldean oso mirestua eta maitatua den boxeolaria da, bere apaltasunak eta boxeo kirolean dena emateko gaitasunak maitasun eta miresmen hori azaldu dezakete. Andonik biltegi batean lan egiten du biltegizain moduan, profesional mailetara jauzia eman eta geroxeago goi mailako boxeolaria bihurtu zenean ere boxeo karrera bere biltegiko lanarekin batera eraman du aurrera. Datu hau oso aipagarria da goi mailako boxeolari gehienak boxeoan bakarrik fokatzen direlako, Andonik, aldiz, jakin izan du bi lanak uztartzen, horrek dakarren esfortsu, lanordu eta sakrifizioarekin batera.
Boxeo estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Boxeolari ortodoxo eta erasokorra da, presio altua eman eta borrokak kontrolatzeko asmoz ringaren erdialdea zapaldu eta kontrolatzen duen borrokalari horietakoa.
"El Macho" izengoitia bere presio altu eta borrokatzeko modu ausart eta erasokorrarengatik datorkio, beti aurrera egiten baitu eta ringaren kontrola hartzera ateratzen delako, bera baino aurkari teknikoagoen kontra ere bai. Borroka bati aurpegia galtzen ez dion boxeolaria da.
Gimnasioa eta taldea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andoni Bilbon dagoen Mampo Gym gimnasioan entrenatzen du eta MGZ boxing promotions da bere taldea zein bultzatzailea.
Entrenatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txutxi Del Valle boxeo entrenatzailearen aginduetara dago Andoni "El Macho" Gago.
Pisu maila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Andoni Gago luma pisuan lehiatzen da.
- Luma pisua: - 57,152 kg
Tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Profesional mailara jauzia eman eta gutxira (2 urtera) bere lehenengo gerrikoa lortu zuen, Espainiako luma pisuko gerrikoa hain zuzen ere. Espainiako txapelduna 4 aldiz izateaz gain Europako (EBU) txapelduna ere izan da 3 aldiz. 2021-ko abuztuan galdu zuen Europako txapendunaren txapela, 36 urterekin.
- Espainiako luma pisuko txapeldun: 4 aldiz
- Nazioarteko Boxeo Federakundeko (IBF) luma pisuko nazioarteko gerrikoa: 1 aldiz
- Europako (EBU) luma pisuko gerrikoa: 3 aldiz
Errekor profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]32 borroka | 24 irabazi | 4 galdu |
KO bidez | 7 | 1 |
Erabaki bidez | 17 | 3 |
Berdindu | 4 |
Emaitza | Mota | Aurkaria | Data | Lekua | Informazioa |
---|---|---|---|---|---|
Galdu | SD | Karim Guerfi | 2021-08-13 | Puerto Banús-eko zezen plaza, Marbella | Europako (EBU) luma pisuko titulua |
Berdindu | TD | Gavin McDonnell | 2021-04-23 | Vall d'Hebrongo olinpiar paniloia, Bartzelona | Europako (EBU) luma pisuko titulua |
Irabazi | TD | Brayan Mairena | 2020-10-23 | Bizkaia frontoia, Bilbo | |
Irabazi | KO | Carlos Arroyo | 2020-02-29 | Nafarroa Arena, Iruñea | |
Irabazi | SD | Jesus Sanchez | 2019-06-08 | Bilbao Arena, Bilbo | Europako (EBU) luma pisuko titulua |
Irabazi | UD | Edwin Tellez | 2019-02-02 | Bizkaia frontoia, Bilbo | |
Irabazi | UD | Arturo Lopez | 2018-07-27 | Aeria futbol zelaia, Cullera | |
Irabazi | UD | Geoffrey Dos Santos | 2018-04-28 | Bilbao Arena, Bilbo | Europar Batasuneko (EBU) luma pisuko titulua |
Berdindu | TD | Victor Terrazas | 2017-12-15 | Bizkaia frontoia, Bilbo | |
Irabazi | PTS | Hector Brea | 2017-11-18 | Beraungo frontoia, Orereta | |
Irabazi | KO | Mark Szoros | 2017-04-15 | Kirol jauregia, San Pedro Alcántara | |
Galdu | TKO | Lee Selby | 2017-03-04 | O2 Arena, Greenwich | |
Irabazi | UD | Lorenzo Parra | 2017-02-04 | Bizkaia frontoia, Bilbo | |
Galdu | UD | Viorel Simion | 2016-10-14 | Circus, Bukarest | Nazioarteko Boxeo Federakundeko (IBF) luma pisuko titulu interkontinentala |
Irabazi | UD | Hermin Isava | 2016-05-07 | Fadurako polikiroldegia, Getxo | |
Irabazi | KO | Robert Laki | 2016-04-16 | Bizkaia frontoia, Bilbo | Nazioarteko Boxeo Federakundeko (IBF) luma pisuko nazioarteko titulua |
Irabazi | UD | Miguel Alberto Gonzales Mena | 2016-01-30 | Bizkaia frontoia, Bilbo | |
Irabazi | TD | Sergio Blanco | 2015-12-12 | Vall d'Hebrongo olinpiar paniloia, Bartzelona | Espainiako luma pisuko titulua |
Irabazi | TKO | Sergio Romero | 2015-06-19 | La Casilla aretoa, Bilbo | Espainiako luma pisuko titulua |
Irabazi | UD | Michael Isaac Carrero | 2015-03-27 | La Casilla aretoa, Bilbo | |
Irabazi | UD | Marc Vidal | 2014-11-15 | La Casilla aretoa, Bilbo | Espainiako luma pisuko titulua |
Irabazi | UD | Antonio Rodriguez | 2014-08-02 | Holiday Beach Club, Benalmádena | Espainiako luma pisuko titulua |
Irabazi | TKO | Alae Karmoun | 2014-04-05 | La Casilla aretoa, Bilbo | |
Galdu | SD | King Daluz | 2013-09-27 | El Asador de Enrique Hotela, Madril | |
Irabazi | UD | Vitaly Shivanov | 2013-08-03 | Hydros Hotela, Benalmádena | |
Irabazi | TKO | Daniel Bueno | 2013-05-18 | La Casilla aretoa, Bilbo | |
Irabazi | UD | Ivan Ruiz Garrido | 2013-02-01 | Bizkaia frontoia, Bilbo | |
Berdindu | PTS | Kiko Amarillo | 2012-12-15 | Poliesportiu Centre, Viladecans | |
Irabazi | PTS | Vitaly Shivanov | 2012-11-30 | Bizkaia frontoia, Bilbo | |
Berdindu | PTS | Kiko Amarillo | 2012-10-05 | Bizkaia frontoia, Bilbo | |
Irabazi | TKO | Olufemi Temitope | 2012-06-02 | Txurdinaga-ko polikiroldegia, Bilbo | |
Irabazi | UD | Ryan Peleguer | 2012-03-16 | Bizkaia frontoia, Bilbo | Debuta |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Andoni Gago se proclama campeón de España de boxeo» El Correo 2014-8-3.
- ↑ «Andoni Gago da Europako txapeldun berria» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-06-09).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |