Edukira joan

Ander Barinaga-Rementeria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ander Barinaga-Rementeria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnder Barinaga-Rementeria Arano
JaiotzaBilbo1992ko abuztuaren 13a (32 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea Q8772636 Itzuli : Ikus-entzunezko komunikazio
Madrilgo Karlos III.a Unibertsitatea master
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak

IMDB: nm5372218 Twitter: ander_ba Edit the value on Wikidata

Ander Barinaga-Rementeria Arano (Begoña, Bilbo, 1992ko abuztuaren 13a) euskal aktorea eta ekoizlea da.

Begoñan jaio zen, Bilbon. Oso gazte hasi zen antzerkian. Hainbat antzerki-eskolatan trebatu zen.[1]

Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Multimedia Ekoizpenean eta Errealizazioan espezializatuta. Ondoren, zinema-industriaren kudeaketari buruzko masterra egin zuen Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean.

Eufrasia: Capital Teatral antzerki-taldeko kidea izan zen. ETBko Goenkale telebista-seriean parte hartu zuen.

2008an Buero Vallejo Saria jaso zuen Euskal Herriko aktore onenarentzat, Vivir es primero lanagatik, Txema Pérezek eta Alicia Gómezek zuzenduta.

ICAAtik igaro ondoren, BowfingerInternational Pictures [Amiguetes Enterprises] produkzio-etxean hasi zen lanean, eta ekoizpen exekutiboko laguntzaile gisa aritu da estatuko hamar film luze baino gehiagotan eta nazioarteko koprodukzioetan.[2]

Antzerki-, zine- eta ekoizpen-irakasle gisa aritu da hainbat eskolatan, besteak beste, Euskal Herriko Zine Eskolan. Ikus-entzunezko produkzioen egituraketan espezializatua, 2018an Galapan sortu zuen Iñigo Zuberorekin batera.[2]

2020an Ander Barinaga-Rementeria eta Iñigo Zuberok Galapan produkzio-etxea sortu zuten eta film laburrak sortu dituzte Eneko eta Ander Sagardoy anaiek sortutako Sumendi Filmak ekoiztetxearekin batera, Maider Oleagak zuzendutako Kinka film laburra errodatu zuten urte amaieran. Proiektu horretaz gain, elkarlanean ekoiztutako Aitor Gametxo zinemagilearen Berak Baleki laburra ere sortu zuten. Eta geroago Maider Oleagak zuzendutako Irrits film laburra ere bai.[3]

Gaur egun, Irusoin enpresarentzat ekoizle exekutibo gisa egiten du lan.[2]

  • 2008: Gizonezko aktore onenaren Buero Vallejo saria "Vivir será primero" antzezlanarengatik
  • 2012: Hi eta Hire Munduak bideo-lehiaketako saria 'Ateak' lana suertatu da hirugarren lehiaketa honetako garaile. Ikasgeletan horren ohikoa den gertaera kontatzen du, bere gelaren bila, beste ate bat nahastuta zabaldu eta lotsatuta, barkamena eskatu eta alde egiten duten lagun horiena. Lanaren kalitatea eta ideiaren originaltasuna saritu nahi izan ditu epaimahaiak. Jone Aurtenetxe ere aritu zen bideoa sortzen.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Koldo Olabarri estrena “Competencia Oficial” junto a Penélope Cruz y Antonio Banderas. 2022-02-03 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  2. a b c (Gaztelaniaz) setastart.com. «Profesores de la Escuela de Cine del País Vasco: ECPV Bilbao» ecpv.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  3. Legarreta Etxezarreta, Maitane. (2021). «Maider Oleagaren film laburrerako neska gazteen bila ari dira» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  4. a b c d (Ingelesez) «Ander Barinaga-Rementeria | Actor, Producer, Additional Crew» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  5. (Gaztelaniaz) Oreina (Ciervo) (2018). (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  6. (Gaztelaniaz) Txarriboda / La matanza (2014). (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  7. a b «Mahatsorriak III. Hi eta Hire Munduak bideo lehiaketako irabazleen artean - Bilbo» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Mahatsorriak III. Hi eta Hire Munduak bideo lehiaketako irabazleen artean - Bilbo» Uriola.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).