Ana Adamuz
Ana Adamuz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Escañuela, 1886ko abenduaren 24a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1971ko martxoaren 26a (84 urte) |
Hobiratze lekua | La Almudenaren hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Ana Adamuz (Escañuela, Jaén, 1886ko abenduaren 24a - Madril, 1971ko martxoaren 26a)[1] jaendar aktorea izan zen.[2][3][4][5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaéneko Escañuela herrian jaio zen 1886an, eta Malaga hirian eman zuen gaztaroa. Oso gazterik hasi zen interpretazioaren munduan.[6] Madrilen kokatu zenean, eszenan jardun zuen bete-betean, batez ere paper dramatikoak interpretatuz, genero komikoan ere aritu zen arren. Hasieran, Maria Guerrero eta Fernando Diaz de Mendozaren konpainian egin zuen lan, eta haiekin Francisco Villaespesaren El alcázar de las perlas (1911) estreinatu zuen.
Bere osotasun artistikoa XX. mendearen lehen herenean zabaldu zen eta, besteak beste, Jacinto Benaventeren lanak interpretatu zituen. Oscar Wilderen Un marido ideal eta Una mujer sin importancia lanak estreinatu zituen Espainian, biak 1917an. Eszenatokietan izandako beste garaipenen artean, La hija de la Dolores (1927), Prostitución (1933), biak Luis Fernández Ardavínenak (1929), El juicio de Mary Dugan (1929) Bayard Veillerrena; Cuando el trigo es verde(1949) Emlyn Williamena; Joaquín Dicentaren Madre Paz; Benaventeren La malquerida (1933), La infanzona (1948) eta Cuando los hijos de Eva no son los hijos de Adá; edo Álvarez Quintero anaien La calumniada (1919) eta El genio alegre ( 1954), azkena Pepita Serrador konpainiarekin.
Zineman oso ibilbide laburra egin zuen, bost filmetan baino ez zuen parte hartu eta: Currito de la Cruz (1926), La hermana San Sulpicio (1934) Florián Reyrena Imperio Argentinarekin, Currito de la Cruz lanaren (1936) soinu-bertsio berri bat, La Dolores (1940), Concha Piquerrekin eta Brindis a Manolete (1948).
Heriotza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1971ko martxoaren 26an hil zen, Madrilen, etAnita Adamuz, 1912 ingurukoa. a Almudenako hilerrian lurperatu zuten.[6]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Anita Adamuz, 1912 ingurukoa. Kaulak argazkilariak Mundo Grafico-rako egina
-
Ana Adamuz, 1913 ingurukoa
-
Anita Adamuz, 1913ko azaroa, Kaula argazkilariak Mundo Grafikorako egina
-
Ana Adamuz, 1914 aurrekoa. Kaula argazkilariak La Esfera-rako egina.
-
Ana Adamuz, 1914
-
Ana Adamuz, 1916.06.04, Kaulak egina Mundo Grafiko-rako
-
Ana Adamuz eta Manolo Gónzalez, 1928
-
Ana Adamuz, Doña Ines pertsonaia, 1929
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Ana Adamuz | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
- ↑ «Ana Adamuz | Real Academia de la Historia» dbe.rah.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
- ↑ Redacción. (jueves, 17 de junio de 2021). «Málaga y sus historias: Ana Adamuz, la actriz que fue catedrática» Málaga y sus historias (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
- ↑ Pepa. (jueves, 14 de abril de 2011). «Archivo Arturo y Adolfo Reyes Escritores de Málaga: LA ACTRIZ ANA ADAMUZ, ALUMNA DE LA ACADEMIA DE DECLAMACIÓN DE MÁLAGA» Archivo Arturo y Adolfo Reyes Escritores de Málaga (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
- ↑ Redacción. (jueves, 17 de junio de 2021). «Málaga y sus historias: Ana Adamuz, la actriz que fue catedrática» Málaga y sus historias (Noiz kontsultatua: 2024-06-29).
- ↑ a b Obituario en el Diario ABC de 31 de marzo de 1971
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ana Adamuz Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
- Fitxa Find-en Grave