Amaia Riouspeyrous
Amaia Riouspeyrous | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donapaleu, 1984 (39/40 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Genero artistikoa | herri-kanta pop rock |
Musika instrumentua | ahotsa |
- Artikulu hau Euskal kantariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Riupeirós».
Amaia Riouspeyrous[1] (Donapaleu, Nafarroa Beherea, 1984 -) Euskal Herriko kantaria da. Folk eta pop rock estiloetan aritzen da eta Anhauzen bizi da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita Anhauzekoa du eta ama Ezterenzubikoa. Ikasketak Garaziko ikastolan eta Baigorriko kolegioan hasi zituen; goi mailakoak (Gizarte Laguntzailea) Parisen egin zituen eta egun Baionako ospitalean egiten du lan.
Bederatzi urterekin 1993an Euskal Herriko Haur Kantu Txapelketan parte hartu zuen Okarrina taldearekin eta harrezkero abesteari ekin zion. Hamasei urterekin ETBren Izar gazte bila saioan esku hartu zuen. 2008an France Bleu irratiak, Agorila diskoetxeak eta Baionako Luna Negra kabaretak artista berrientzat antolatutako Tremplin lehiaketa irabazi zuen eta horrek grabaketak egiteko ateak zabaldu zizkion.
2013an bigarren diskoa plazaratu zuen, Milaka.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Har ezazu (2009, Agorila[2]). Hitzak Riouspeyrousek berak, Niko Etxartek eta Fred Fort olerkariak eginak dira.
- Milaka (2013, Agorila)
Musikariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Philippe Albor: gitarra akustikoa.
- Alain Fischer: bateria.
- Patrick Fischer: gitarra akustikoa eta elektrikoa.
- Xabi Fischer: teklatuak.
- Alain Hirigoien: baxua.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Okzitanierazko jatorria duen deitura da; grafia arautuan Riupeirós (riu=ibai, pèira=harri) idatzia, rius plurala delarik.
- ↑ Diskoa Agorilaren webgunean.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kantaria Myspacen.
- Elkarrizketa EKEren webgunean.
- Elkarrizketa Euskonews Gaztean.
Artikulu hau Nafarroa Behereko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |