Edukira joan

Amada Morentín Roldán

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amada Morentín Roldán
Bizitza
JaiotzaLodosa1910eko otsailaren 21a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaDeierri1936ko irailaren 15a (26 urte)
Heriotza moduafusilamendua
Jarduerak
Jardueraketxekoandrea

Amada Morentín Roldán (Lodosa, Nafarroa Garaia, 1910eko otsailaren 21aDeierri, Nafarroa Garaia, 1936ko irailaren 15a) 26 urteko etxekoandrea izan zen, 1936ko Gerran fusilatu zuten.[1][2]

Amada Moretín Lodosan, jaioterrian, bizi zen bere senar Jacinto Rodriguezekin. Ángela izeneko urte eta erdiko alaba bat zuten eta Amada haurdun zegoen.

Lizarrako espetxean egon zen preso. 1936ko uztailaren 19an atxilotu zuten eta irailera arte egon zen preso. Handik atera zuten eta bere alaba txikia ikusteko aukerarik ere eman gabe Deiderrin fusilatu zuten Ilkai fosan, N-120 errepidearen ondoan (Lizarra-Beasain). Hiru hilabete eta erdiko haurdun zegoen.[3][4][5][6]

Familiak jasandako errepresioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere senar Jacinto San Cristobal gotorlekuan egon zen preso 1942ra arte. Ondoren Burgosko kartzelara eraman zuten. Antonio Morentín 19 urteko neba, tabernaria lanbidez eta Lanaren Konfederazio Nazionaleko (CNT) kidea, Iruñean fusilatu zuten 1936an.[3]

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Lodosako Udalaren Aitorpena 1936an eraildako bizilagunei. Lodosako Udalaren testua: IN MEMORIAM 1936ko uztailaren 19an, ziurrenik, Lodosako historiaren orririk beltzena ireki zen, hilketa, umiliazio, espoliazio, familia hautsi eta isiltasun konplizearekin. Legezko gobernu baten aurkako estatu-kolpe huts batek eman zion hasiera Gerra Zibilari...Bertan, herriko beste eraildako batzuen artean, Amada Morentín Roldán aipatzen da.
  • 2013ko martxoaren 7an, Lodosako Udalak omenaldi publiko bat egin zien 131 biktimei eta haien familiei, Lodosako herriaren eta hura ordezkatzen duen erakundearen, Udalaren, errekonozimendu gisa balio izan zuena.
  • Liburu birtuala, non Lodosako 36ko Gerrako biktimak agertzen diren.[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «15 de septiembre de 1936» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  2. «Lodosa» 15Mpedia (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  3. a b www.funtsak.com, Funtsak-Diseño y Programación Web-. «Nombres que recorren el tiempo - Begoña Zabala González» www.txalaparta.eus (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  4. «En Recuerdo De - Todas las Víctimas» www.enrecuerdode.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  5. «Biktima: Morentin Roldan, Amada» www.mpr.gob.es (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).
  6. «Mujeres en el franquismo: Represión y Resistencia» Kaos en la red 2010-10-20 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  7. «En Recuerdo De - Todas las Víctimas» www.enrecuerdode.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]