Edukira joan

Altamira

Koordenatuak: 43°15′43″N 2°57′50″W / 43.26194°N 2.96389°W / 43.26194; -2.96389
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Altamira (argipena)».
Altamira
 Euskal Herria
  
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaBilbo
Auzotarraaltamiratar
Geografia
Koordenatuak43°15′43″N 2°57′50″W / 43.26194°N 2.96389°W / 43.26194; -2.96389
Azalera0,15 km²
Garaiera75
Demografia
Biztanleria1.812 (2023)
Dentsitatea12.080 bizt/km²

Altamira Bilboko auzoa da. Bilboko zortzigarren barrutian kokatuta dago, Basurtu-Zorrotzako distrituan alegia. Bilboko ipar mendebaldean, 1960ko hamarkadan eraki zen auzoa, Kobeta mendiaren pean. Auzoak 1.911 biztanle dauzka eta 15,37 hektareako azalera. Guztira 124 biztanle bizi dira hektareako.

Auzoak malda ugari dauzka, mendi batean egoteagatik. Horrek arazo handiak sortzen ditu Altamirako biztanleen egunero bizitzan. Auzoa eraiki zenetik etxebizitza gehiago eraiki ez denez, biztanleria pixkanaka zahartuz doa, irisgarritasun arazoa handituz.

Garraio publikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Altamirako auzoaren kokalekuak, garraio publikoaren ezarpena oztopatu du urteetan zehar. Bilbobuseko 58. lineak Mintegitxueta eta Altamirako auzoak Bilboko Atxurirekin elkartzen ditu, Kobetabideraino igoz. Horrez gain, Termibus eta Basurtuko Ospitalea hurbiltzeko, 2005. urtean Bilbobusen 80. linea jarri zuen udalak.

Linea Ibilbidea Maiztasuna (min)
58 Mintegitxueta - Atxuri 15´
80 Altamira - Termibus 30´
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]