Edukira joan

Alba Cros

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alba Cros

(2022)
Bizitza
JaiotzaPuigverd de Lleida, 1991 (32/33 urte)
Herrialdea Katalunia
Hezkuntza
HeziketaPompeu Fabra Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, aktorea, argazki-zuzendaria eta zinema gidoilaria
Jasotako sariak
KidetzaCatalan Academy of Cinema (en) Itzuli
IMDB: nm6260229 Edit the value on Wikidata

Alba Cros (Puigvert de Lleida, LLeida, Katalunia, 1991) kataluniar zinema-zuzendaria da. Bere lan nagusia, 2016. urtean Les amigues de l'Àgata lan nabarmena, Kataluniako Zinemaren Akademiaren IX. Gaudí Sarietarako izendatu zuten.

Alba Crosek Bartzelonako Pompeu i Fabrá Unibertsitatean egin zuen Ikus-entzunezko Komunikazioko lizentziatura, 2014ko promozioan.

Lan ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasierako lanetan, Alba Cros Barcelona nit d'estiu (2013) filmeko eta A perro flaco (2014) film laburretako talde teknikoetako kidea izan zen.

Ondoren, hamar sortzailez osatutako talde batekin batera, Crosek Akerman, un record filma zuzendu zuen. Film horrekin Chantal Akerman zinemagile belgikarra omendu zuten.[1]

Gradu-amaierako lan gisa, Les amigues de l'Àgata filma egin zuen, Laura Rius, Laia Alabart eta Marta Verheyen lagunekin batera. Gidoia, aktoreen, kameren eta muntaien zuzendaritza ere lau emakume zuzendariek egin zuten.

Les amigues de l'Àgata hainbat jaialditan aurkeztu zuten, hala nola, Albaceteko Abycine jaialdian (2014), Bartzelonako Cinema d'Autore Jaialdian (2015) eta Tarragonako Zinemaldian (2015). Kataluniako Zinema Akademiako Gaudí Sarietan Film onenerako izendatu zuten.

2018ko otsailean, Les amigues de l'Àgata filmak Europako Zinema Gaztearen II. Erakusketan parte hartu zuen, Madrilgo Conde Duque Kultur Etxean, EUNIC (European Union National Institutes for Culture) sarearekin lankidetzan. Programa horren argumentu nagusia trukearen eta kultura-aniztasunaren alde ekitea izan da, gazteak eta talentu berriak babestuta. Urte horretan, garrantzi berezia eman zitzaien emakume errealizatzaileei, eta, ordukoan, Alba Crosen talde lana izan zen Espainiako ordezkaritza bakarra.[2]

2021eko ekainetik Kataluniako Zinemaren Akademiako Batzorde berriko kidea da, Judith Colell i Pallarès zuzendaria buru dela.[3]

  • Les amigues de l’Àgata (2015), Universitat Pompeu Fabra. Zuzendaritza, gidoia eta muntaketa Laura Rius, Laia Alabart eta Marta Verheyenekin
  • Akerman, un record (2015). Zuzendarikidea
  • A perro flaco (2014), Escola Superior de Cinema i Audiovisuals de Catalunya (ESCAC). Talde teknikoa
  • Bartzelona nit d'estiu (2013), Cameo, El Terrat, Filmin et al. Talde teknikoa     
  • 2014: Albaceteko Zinemaldia: Abycine Indie saria.[4]
  • 2015: Bartzelonako Cinema d'Autore jaialdia: publikoaren saria.[5]
  • 2015: Tarragonako Zinemaldia: Gazte Epaimahaiaren Saria, Epaimahaiaren Aipamen Berezia.[5]
  • 2016: Kataluniako Zinema Akademiaren Gaudí sariak: Film onenaren saria.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]