Edukira joan

Acanthocephala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Akantozefalo» orritik birbideratua)
Acanthocephala
Sailkapen zientifikoa
GoierreinuaHolozoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
Filuma Acanthocephala
Kohlreuther, 1771
Klaseak

Acanthocephala (greziarretik, Acanthus, adarra eta kephale, burua) har parasitoz osaturiko animalia phyllum bat da. Euren ezaugarri nagusia proboszi ebaginagarri arantzatsu bat dutela da. Ziklo biologiko oso konplexuak dituzte, hainbat ospedatzailerekin tartean, ornogabeak, arrainak, anfibioak, hegaztiak eta ugaztunak barne hartuz. Guztira 1.150 espezie inguru deskribatu dira.

Morfologia eta fisiologia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akantozefaloek ez dute ahorik elikagaiak barneratzeko, teniek bezala. Horregatik euren ospedatzailearen elikagaiak lortzeko larruazal oso finetik egiten dute. Euren liseriketa aparatua, beraz, oso sinplea da.

Taldeari izena ematen dion ezaugarri nagusia buruaren bukaeran duten proboszi ebaginagarria da. Proboszide honek arantza ditu, ospedatzailearen mukosei heltzeko. Atseden egoeran daudenean proboszide hau boltsa baten barruan biltzen da.

Animalia hauen tamaina milimetro gutxi batzuetatik Gigantorhynchus gigasen 65 milimetroetararte doa.

Nerbio sistema

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Proboszidearen atzean nerbioak ateratzen diren guruin zentral bat dute. Gainera alderik urrunenean guruin genital bat ere badute. Gainazalean papila ezberdinak dituzte.

Akantozefaloak dioikoak dira. Arrek bi barrabil dituzte, bi tutu deferente, bi besikula seminal, bi guruin hazia bukatzeko eta zakil bat gorputzaren atzealdean. Emeek bi obario dituzte eta fekundazioa barruan gertatzen da. Enbrioiak umetokian gordetzen dira eta obiduktotik ateratzen dira. Enbrioiak, kanporatzerakoan, liseriketa tutura igarotzen dira eta kakaren bitartez kanporatzen dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Acanthocephala Aldatu lotura Wikidatan