Edukira joan

Ainara Azpiazu Aduriz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ainara Azpiazu Aduriz

(2016)
Bizitza
JaiotzaHernani1980ko azaroaren 7a (44 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmarrazkilaria, idazlea eta komikigilea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Axpi

Instagram: ainara_azpiazu_aduriz_axpi Inguma: ainara-azpiazu-aduriz Edit the value on Wikidata

Ainara Azpiazu Aduriz, Axpi (Hernani, 1980ko azaroaren 7a) Euskal ilustratzaile, komikigile, muralgilea da. Soziologian lizentziatu zen eta gero Arte Ederrak ikasi zituen EHUn 2012/2013 ikasturtean zehar Ars in fabula. Master in illustrazione per la editoria Masterra burutu zuen Italian, Maceratan.[1]

2007tik aurrera ilustraziogintza, komikigintza, horma-irudigintza eta ume eta gazteekin tailerrak egitetik bizi da. Besteak beste, Berria,[2] Hernaniko Kronika, Xabiroi,[3] Irrien lagunak, eta Gararen Gaur8 gehigarrian kaleratu ditu binetak.

Ainara Azpiazu, Axpik egindako horma irudia Ezkiaga frontoian (Hernani)

Ilustratzaile gisa hainbat liburu eta argitalpen plazaratu ditu dagoeneko. Hauen artean daude Maddiren ametsak (Desclêe de Brower, 2010), Calle Blas (Eolas Ediciones, 2011), Manta Belaunetan (Ibaizabal, 2011), Mara eta izar saltzailea (Ibaizabal, 2012), Nahla (Ibaizabal), Izotz zuloa (Erein, 2013), Printzesa Pixontzia (Elkar, 2014), Lau lagun (Ibaizabal, 2014), Hartz Izozkijalea (Minis), Mozoloaren bidea (Dobera Euskara Elkartea, 2016) Betaurrekoak hozkailuan (Ibaizabal, 2016).[4] Nire Gorputzean bizi naiz (2020),[5] Basoan barna (2021).[6] Utzi azalari (2022) nobela grafikoa.[7]

Komikigintzan, paperean zein H28 bezalako euskarri digitaletan aritzen da, besteak beste; Altza porru,[8] Foixeko Katalina (2020).[9][10]

Tupust! Kolektiboko sortzaile eta kideetako bat da eta kolektiboak kaleratutako bi komiki-liburuetan hartu du parte.

Horma-irudi ugari egin ditu Donostialdean gehienak. Puxkanaka zabaltzen ari da eremua, adibidez Azpeitian baditu lau. Umore grafikoa eta komikigintza gai modura hartuta tailerrak burutzen ditu ume eta gazteekin.

2017 urtean Etxepare saria irabazi zuen Paula Estévez marrazkilariarekin elkarlanean egindako Arraroa lanari esker[11][12]

2018. Urtean Hernaniko Udalaren Kale Arte Beka irabazi zuen Tilosetan muralbat egiteko

2019 urtean Tupust kolektiboaren lehen antologian argitaratu zen bere komiki bat.

Ainara Azpiazu, Axpiren ilustrazioa Durangoko Andragunean

Hainbat erakusketetan hartu du parte

  • Arian- Arian- Hernani, 2016).
  • Mozoloen bidea izeneko erakusketa (Donostia, 2019)[13]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Galtzagorri Elkartea» www.galtzagorri.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  2. Azpiazu 'Axpi', Ainara. «Ainara Azpiazu 'Axpi'» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  3. Tebeosfera. .
  4. «Ainara Azpiazu Aduriz» ainaraxpi.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2018-07-14).
  5. Azkue, Oihana. (2020-11-28). «Ainara Azpiazu 'Axpi': «Zer egin erabaki aurretik, nire burua entzun behar dut»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  6. «'Basoan barna', Ainara Azpiazuren azken lana: «Irakurle gazteak jolasteko eta animaliengana hurbiltzeko liburua da»» El Correo 2021-06-16 (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  7. Rodriguez, Naroa Torralba. ««Denok gaude trantsizioan: bizitza beti da larrualdatzea»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  8. «'Altza Porru' komiki liburua aurkeztuko da asteazkenean Hernanin, Ainara Azpiazuren 'Arian Arian' erakusketaren barruan» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  9. «Noticias de Ainara Azpiazu - Noticias de Gipuzkoa» www.noticiasdegipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  10. «Foixeko Katalina komikia - Angel Rekalde - Ainara Azpiazu Axpi» Karrikiri Euskal Denda (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  11. «ETXEPARE sariak. Haurrendako albumak sortzeko :: Saridunak» www.etxeparesaria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-26).
  12. Berria. «Ainara Azpiazu, 'Axpi'» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).
  13. «'Mozoloaren bidea', Ainara Azpiazu Aduriz 'Axpi'-ren erakusketa» www.kulturklik.euskadi.eus 2019-04-16 (Noiz kontsultatua: 2021-06-28).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]