Aike (aintzira)
Itxura
Aike (aintzira) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 241 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 8,5 km |
Zabalera | 12,5 km |
Azalera | 65 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 50°57′N 61°33′E / 50.95°N 61.55°E |
Estatu burujabe | Kazakhstan |
Region of Kazakhstan | Aktobe probintzia |
Aike[1] (kazakheraz: Әйке, Äike) Erdialdeko Asian kokaturiko aintzira endorreikoa da, Kazakhstan eta Errusia arteko mugan[2].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kazakhstango Aike herrixkak ematen dio izena. 241 metrotako altueran kokaturik dago. 65 km2-ko azalera du eta zati handiena Kazakhstanen dago. Itxura nahiko zirkularra du, 12'5 km luzeran eta 8'5 zabaleran.
Aintzira endorreikoa da eta ibilbide finkodun ibairik ez du, uharrak baino ez.
Flora eta fauna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Belardi zabalek inguratzen dute. Aintziraren barnean Binuclearia lauterbornii alga berdea aurkitzen da[3].
Kaio espezie ugari bizi dira bertan, kaio iluna, antxeta txikia, txenada mokobeltza... Pelikano ilebihurriak bertan kumatzen du eta murgilari urrebegiaren ale batzuk ere ikusten dira[4].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Europako toponimia fisikoa. .
- ↑ «BirdLife Data Zone» datazone.birdlife.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ (Ingelesez) Barinova, Sophia S.; Nevo, Eibi; Bragina, Tatiana M.. (2011-10-05). «Ecological assessment of wetland ecosystems of northern Kazakhstan on the basis of hydrochemistry and algal biodiversity» Acta Botanica Croatica 70 (2) ISSN 1847-8476. (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).
- ↑ «BirdLife Data Zone» datazone.birdlife.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).