Ager Vasconum
- Artikulu hau erromatarren garaiko euskal lurzorua buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ager».
Ager Vasconum (euskaraz: «Euskaldunen lurra») baskoiak menderatzean sortutako ager publicus edo lurzoru publikoa izan zen.
Erromatartzearen garaian, iristerrazak ziren eremuak ziren. Duero arroa, Ebro ibaia eta Akitaniako arroa lotzen zituzten bideetatik gertu zeuden, eta bideei loturiko trukea garatu zen haietan. Alderdi horri kontrajarria, saltus vasconum delakoa bazterreko aldea zen, mendialdea, iristeko zaila eta usadiozko abeltzaintza sostengu nagusia zuena.[1][2]
Iruña-Veleia, Gasteiztik 10 kilometro mendebaldera dagoen hiri erromatarra lurzoru honetan kokatuta dago.
Interpretazio geografikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baskoien lurraldeari buruz Ager eta Saltus terminoak agertu zirenez, bi eremu horiek bereizi dira garai horretako euskal lurraldea zatitzeko. Euskarak bizirik iraun izana erromatartze ahularekin lotu izan da, eta euskara bereziki bizirik egon denez Saltusarekin bat egiten zuen lurraldean, erromatartzerik gabeko eremutzat hartu da[3][4][5].
Interpretazio horren arabera, erromatarren administrazioan bi alor oso desberdinak izan ziren Saltus eta Ager delakoak. Saltusa mendikoa, basokoa, bazter xamarrean geratzen da. Agerrean, berriz, azaltzen da bere aniztasunean erromatarren administrazioa.
Geografikoki, Saltusa, funtsean Gipuzkoa eta Bizkaia zirela esan daiteke, eta baita, Mediterraneoko isurialdean, Jakatik Iruñerainoko marra eginez, iparraldera geratzen diren lurrak. Uste da lurralde menditsu honetan bizi zirenak erromatarren gizarteari muzin eginez zeudela, eta erromatarren aldetik ere, ez zuela interes berezirik esparruak[6]. Martín Duqueren arabera, bisio honek balio izan du pentsatzeko euskalduna modu independentean, basoan eta erromatartu gabe bizi zena zela eta, kontrastean, Ebro ibarrean kanpoko eraginaren menpe bizi izan direnak bizi zirela, XX. mendean egindako interpretazio politikoak indartuz[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ http://www.enciclopedianavarra.com/?page_id=2350
- ↑ Urteaga, Mertxe. «El acueducto subterráneo, cuniculus, de Arditurri y otros modelos de drenaje y evacuación de aguas en el distrito minero romano de Oiasso (Gipuzkoa)» L’eau : usages, risques et représentations.
- ↑ Larrañaga, K.. (2007-2008). «Sobre usos del binomio "ager-saltus" y del término "romanización" en relación a los procesos de cambio vividos durante la etapa romana en el área circumpirenaica occidental» Veleia: 97-988. ISSN 0213-2095. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Caro Baroja, Julio.. ([1972]). Los vascos.. ([3. ed., 2. reimp.]. argitaraldia) Istmo ISBN 84-7090-010-2. PMC 3123488. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
- ↑ «d0102001» www.euskara.euskadi.eus (Euskal Herria eta Erroma) 2011-07-13 (Noiz kontsultatua: 2019-06-05).
- ↑ Martín Duque, A. J.. (1999). Imagen histórica medieval de Navarra. Un bosquejo. Príncipe de Viana, 401-458 or..
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz): "Del ager y el saltus vasconum", Imago Pyrenaei webgunean.
Artikulu hau Euskal Herriko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |