Edukira joan

Abelino Barriola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abelino Barriola

Bizitza
JaiotzaDonostia1876ko azaroaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaPaue1944ko apirilaren 19a (67 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta antzerkigilea

Literaturaren Zubitegia: 322

Joan Abelino Barriola Aizpurua (Donostia, Gipuzkoa, 1876ko azaroaren 10a[1][oh 1]Paue, Frantzia, 1944ko apirilaren 19a) euskal idazlea izan zen.

Arantxa Barriola[2] haren aitona Abelino Barriolaz (Ahotsak.eus proiekturako)

Eusebio Barriola Sagastiberi eta Josefa Aizpurua Muguruzaren semea, Abelino Barriola Donostian jaio zen 1876an.[1] Zapatari lanerako trebatu zen Parisen, eta horri esker lortu zuen bizibidea. Mercedes Irigoienekin ezkondu zen 1906an, eta harekin zortzi seme-alaba izan zituen.[3] Ignacio María Barriola medikuaren aita zen.[4]

Antzerkiarekiko interesa ikusita, Barriolak, Donostiako zinegotzi zelarik, 1915ean Euskal Izkera ta Iztunde Ikastola sortu zuen (edo Euskal Hizkuntza eta Deklamazio Eskola).[3][5] Eskola honen lehen zuzendaria Toribio Altzaga izan zen.[6] Deklamazio Eskola sortzearen ondorio nabarmanetariko bat emakumea eszenatokira igotzea izan zen. Garai horretan lehiaketak eta sariketak ere ugaldu egin ziren, obra zertxobait konplexuagoak, bai planteamenduz, bai baliabidez, idazten hasi ziren; ondorioz, bakarrizketa edo ekitaldi bakarreko obren ordez bi eta hiru ekitaldikoek hartu zuten lekua; umore-giro xotiletik eduki serioagoetara ere pasatzen da zertxobait.

Horiez gain, Barriolaren obran abertzaletasunaren aldeko lerratze nabarmena sumatzen da, alde batetik; eta, era berean, bere obretan ez du interes didaktikoa ezkutatzen, eta ikusleak antzerki-kulturan hezi nahia ere igar daiteke, bestetik. Gainerakoan, gorago aipatutako ezaugarri orokorrak bete-betean ageri dira garaiko autore guztietan.

  1. Iturri askok jaiotze-urte okerra ematen dute: 1885, baina bataioaren erregistroak dio 1876an jaio zela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Bataioa Agiriaren Aurkibide digitala: Juan Avelino, Barriola, Aizpurua» Donostiako Elizbarrutiaren Artxibo Historikoa (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  2. «Abelino Barriola, aitona kulturazalea - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2019-11-07).
  3. a b c d e f g h i j k l m n Kortazar Uriarte, Jon. «Barriola, Abelino» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  4. Arozamena Ayala, Ainhoa. «Barriola Irigoyen, Ignacio María» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  5. «Efemeridea. Abelino Barriola gipuzkoarra 1885eko azaroaren 10ean jaio zen» Euskonews 507 2009-11-06 (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  6. «Toribio Altzaga» Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2024-09-14).
  7. Urkizu Sarasua, Patricio. «Erbestea eta Euskal Literatura» Auñamendi Eusko Entziklopedia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-09-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Euskal idazleak
Euskal idazleak
Euskal idazleak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.