1976ko Etxarri Aranazko eztanda
1976ko Etxarri Aranazko eztanda | |
---|---|
Mota | istripu |
Data | 1976ko ekainaren 18a |
Kokaleku | Urbasa |
Herrialdea | Espainia |
Antolatzailea | Espainiako Indar Armatuak |
Pertsona hilak | 5 |
Etxarri Aranazko eztanda 1976ko ekainaren 18an bost lagun hil zituen gertakaria izan zen. Istripua Espainiako militarrek mendian utzitako lehergailu batek eragin zuen. Franco diktadorea hil eta urte batera, frankismoaren egiturak bere osotasunean mantentzen ziren eta, horregatik, gertaerak ezkutatzeko ahalegin handiak egin ziren.
Gertaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1976ko ekainaren 18an, Etxarri Aranatzen bost lagun hil ziren Espainiako militarrek mendian utzitako lehergailu batek eztanda eginda. Segundo Maiza, Gloria Pejenaute, Saturnino Luis Erdozia eta adin txikiko Jose Luis Tabar eta Jesus Migel Zeberio ziren hildakoak. Urbasako mendilerroan militarrek utzitako lehergailua txatarra zelakoan hartu zuen haietako batek. Hasieran agintariek butano-istripua izan zela esan zuten, baina mendian militarrek utzitako lehergailu gehiago aurkitzean hipotesi hori baztertu zuten[1]. Garai hartan inguruko diru gutxiko jendeak militarren zaborra biltzen zuen txatarra gisa saltzeko.
1980an berriro ere
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980ko maiatzean beste istripu bat gertatu zen Urbasan militarrek botatako obus baten metrailaren ondorioz. Orduan hildakoa 34 urteko artzain bat izan zen, Miguel Arizurrieta. Gaur egun oraindik inguru horietan militarrek utzitako aztarnak aurki daitezke.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gaurko egunez: Etxarri Aranatzen bost lagun hil ziren Espainiako militarrek mendian utzitako lehergailu batek eztanda eginda» Argia (Noiz kontsultatua: 2023-06-18).
- ↑ https://web.archive.org/web/20210615091510/http://ahotsa.info/edukia/45-anos-de-la-muerte-de-5-etxarriaras-por-la-explosion-de-una-granada-del-ejercito-espanol