François Dominique Toussaint
François Dominique Toussaint | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Cap-Haïtien, 1743ko maiatzaren 20a |
Herrialdea | Saint-Domingue |
Heriotza | Fort de Joux (en) , 1803ko apirilaren 7a (59 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | Gaou Guinou |
Ezkontidea(k) | Suzanne Simone Baptiste Louverture (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria eta militarra |
Parte-hartzailea
| |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Frantziako Lurreko Armada |
Gradua | dibisio-jeneral jeneral |
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Alderdi politikoa | Jakobino |
François-Dominique Toussaint Louverture (Saint-Domingue, Hispaniola, Haiti, 1743ko maiatzaren 20a - Jouxeko gotorlekua, Pontarlierretik hurbil, Frantzia, 1803ko apirilaren 7a), Toussaint L'Ouverture edo Toussaint Bréda ere deitua, Haitiko iraultzailea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esklaboa zen, eta 1791n bat egin zuen Bukman buru zuen matxinadarekin. Beltzen askatasunerako mugimenduko buruzagietako bat bihurtu zen, Bukman hil zutenean, eta frantsesen eta espainiarren arteko 1793ko gerra hasi zenean, espainiarren mendeko lurraldera pasa zen, lehenengoei aurre egiteko.
1794an, esklabotasuna bertan behera geratu zenean, frantsesen aldera itzuli eta, urtebete geroago gerra amaitutakoan, Haitiko gudarosteko komandante nagusi izendatu zuten (1797). Oztopo guztiak gainditu (frantsesen atentatuak, espainiarren matxinadak), eta uharte ia burujabe gisa antolatu zuen Haiti (gobernari nagusi izendatu zuen bere burua). Ekonomian hobekuntza nabariak lortu bazituen ere, ez zen horrelakorik gertatu gizarte- eta ekoizpen-alorretan, lan erdi-behartuetara bultzatu baitzituen haitiarrak, eta egoera horrek sortutako matxinadak bortizki zapaldu zituen. 1802an, Napoleonek Leclerc bidali zuen Haitira, Louverture mendera zezan, eta erresistentzia labur baten ondoren, atxilotu eta Frantzian espetxeratu zuten. Urte bereko maiatzean, Napoleonek berriro ezarri zuen esklabotasuna; handik gutxira, beste matxinada bat gertatu zen, eta uharteak burujabetasuna lortu zuen (1802-1803). Louverture ordurako gaixo zegoen, eta medikuen laguntzarik jaso gabe hil zen, denbora laburraren buruan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.