Edukira joan

Erekzio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizon baten zakilaren erekzio-prozesua.

Erekzioa, batzuetan zakilaren tumeszentzia ere deitua, gizon eta hainbat animalia arren zakila gogortze eta zutitzeari deritzo, sarpena ahalbidetzeko. Erekzioak elkarrekintza psikologiko, neuronal, baskular eta endokrino konplexuak ditu. Gehienetan, erekzioa sexu kitzikapenaren ondorioa da, nahiz eta, batzuetan, espontaneoak izan daitezkeen. Erekzioaren forma, angelua eta norabidea aldakorra da gizakien artean.

Fisiologiaren aldetik, erekzioa nerbio-sistema autonomoaren dibisio parasinpatikoak sortzen du, oxido nitrikoa (zainen dilatadore bat) jariatzen duenean arteria trabekularrean eta zakileko giharretan. Arteriak dilatatzen dira, zakilaren leize-gorputza eta gorputz arola odolez betez. Aldi berean, gihar ischiocavernosusa eta bulbospongiosusak[1] leize-gorputzeko zainak konprimatzen dituzte, odolaren itzulera moztuz. Erekzioa erortzen da aktibitate parasinpatikoaren maila berriro jaisten denean.

Gizonezkoek erekzio iraunkor bat atxikitzeko gauza ez direneko arazoari zutitzearen disfuntzio deitzen zaio.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Giza anatomiako atlasa. Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua D.L. 2014 ISBN 9788498609677. PMC 892534072..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]