Edukira joan

Eloy de la Iglesia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eloy de la Iglesia

Bizitza
JaiotzaZarautz1944ko urtarrilaren 1a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaMadril2006ko martxoaren 23a (62 urte)
Hobiratze lekuaZarauzko hondartza
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria eta film-zuzendaria

IMDB: nm0407061 Allocine: 93488 Allmovie: p87095
Find a Grave: 13716034 Edit the value on Wikidata

Eloy de la Iglesia Diéguez (Zarautz, 1944ko urtarrilaren 1Madril, 2006ko martxoaren 23) gipuzkoar zinema zuzendaria izan zen.

Eloy de la Iglesia, 1980ko hamarkadan Europako hainbat hiritan bizi zen; drogen inguruko giroa eta bazterkeria islatzeagatik nabarmendu zen batik bat. Zehazki, Espainian "kinki zinema" bezala ezagutu zenarekin estuki lotuta dago bere zinemagintza.

Oso gaztetatik izan zuen Eloy de la Iglesiak zinemarekiko zaletasuna. Filosofia eta Letrak ikasten hasi zen, baina berehala saiatu zen Espainiako Zinema Eskola Ofizialean sartzen. Ez zuten onartu, ordea, bertako ikasle izateko gutxieneko adina betetzen ez zuelako oraindik. Horrela, Parisera jo zuen, eta bertan egin zituen zinema ikasketak. Telebistan egin zuen lan gidoilari bezala, eta 8 milimetroko zenbait lan egin ondoren, 1966an aurkeztu zuen lehen film luzea: Fantasia 3.

Geroago iritsi zen Algo amargo en la boca (1969) filma, baina arazoak izan zituen zentsore frankistekin, ordurako Espainiako Alderdi Komunistako kidea zelako zuzendaria. Aurrerago ere hainbat arazo izan zuen zentsurarekin, etenik gabe gordinkeria eta probokazioa erabiltzen zituelako bere filmetan, beti ere baztertuenen isla izango ziren lanak egiteko ahaleginean.

Techo de cristal (1971) filmak ekarri zion arrakasta, eta geroago beldurrezko filmekin ere ausartu zen: La semana del asesino (1972), Nadie oyó gritar (1973), Una gota de sangre para morir amando (1973) eta Juego de amor prohibido (1975) filmekin.

Geroago, sexualitatea, homosexualitatea eta ohiko familia ereduek sortutako frustrazioa ere landu zituen La otra alcoba (1976), La criatura (1977) eta Los placeres ocultos (1977) filmetan.

1980ko hamarkadan, gai hauei beste batzuk gehitu zizkien, droga eta bazterkeriaren mundua bereziki islatuz. Garai hartakoak dira Navajeros (1980), Colegas (1982), El pico (1983) eta El pico 2 (1984) filmak, garai hartan arrakasta handia izan zutenak.

1985ean aldendu zen gai horietatik, Henry James-en eleberrian oinarritutako Otra vuelta de tuerca filma zuzentzeko. Handik bi urtera, ordea, berriro ere bazterkeria islatu zuen La estanquera de Vallecas (1987) filmean.

Hurrengo urteotan ez zuen filmerik zuzendu, droga mendekotasunak sortu zizkion arazoak tarteko. 1983an erori zen heroinaren atzaparretan, eta nekeza izan zitzaion mendekotasun haren zama eramatea. Hala ere, lortu zuen drogak bazterrera uztea, eta 1992an eman zuen horren berri. Halaber, komunismoarekiko eta dogmatismo ideologikoekiko desengainua adierazi zuen hamarkada hartan.

Donostiako Zinemaldian egin zioten omenaldian, berriro lanari ekiteko gogoa agertu zuen, eta hamasei urte filmerik zuzendu gabe egon ondoren, 2003an Los novios búlgaros filma aurkeztu zuen, Eduardo Mendicuttiren eleberrian oinarrituta, eta etorkinen artean girotutako maitasun homosexual baten gaiari helduz.

  • La semana del asesino (1971)
  • Juego de amor prohibido (1975)
  • La otra alcoba (1976)
  • Los placeres ocultos (1977)
  • El diputado, (1978)
  • Navajeros (1980)
  • Colegas (1980)
  • El pico (1983)
  • El pico 2 (1984)
  • Otra vuelta de tuerca (1985)
  • La estanquera de Vallecas (1986)

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]