Edukira joan

Karrantza

Koordenatuak: 43°12′21″N 3°21′48″W / 43.2057°N 3.3633°W / 43.2057; -3.3633
Wikipedia, Entziklopedia askea
Karrantza edo Karrantza Harana
 Bizkaia, Euskal Herria
Karrantza Haranaren ikuspegia.
Karrantzako bandera

Karrantzako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaEnkarterri
Izen ofiziala Karrantza Harana/Valle de Carranza
AlkateaRaúl Palacio (KZ)
Posta kodea48891 eta 48890
INE kodea48022
Herritarrakarrantzar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°12′21″N 3°21′48″W / 43.2057°N 3.3633°W / 43.2057; -3.3633
Map
Azalera137,66 km²
Distantzia54 km Bilbora
Demografia
Biztanleria2.713 (2023)
1 (2022)
alt_left 1.341 (%49,4) (%53) 1.437 alt_right
Dentsitatea20,38 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
-% 4,61
Zahartze tasa[2]% 20,1
Ugalkortasun tasa[2]‰ 27,08
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 75,82 (2011)
Genero desoreka[2]% -5,36 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 13,05 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 16,95 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera [4]% 5.62 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.karrantza.org

Karrantza[1] edo Karrantza Harana[1] (ofizialki Karrantza Harana/Valle de Carranza) Bizkaiko mendebaldeko udalerri bat eta izen bereko harana da. Bizkaiko udalerririk zabalena da, eta Enkarterri eskualdearen mendebaldean dago kokatua. 2016. urtean 2.745 biztanle zituen.

Euskaltzaindiak arautu duenez, Karrantza da udalerriaren euskarazko izen nagusia, eta Karrantza Harana izen osoa (Karrantzako Udalak euskal izen ofizialtzat onartua) ere egokia da. Horrela erabiltzean, gogoratu behar da Harana izenaren bukaerako –a artikulua dela. Hortaz, udalaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Karrantza Harana, Karrantza Haranarekin..., baina Karrantza Haranean, Karrantza Haranetik, Karrantza Haranera... Era berean, izen horrek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Karrantza Haran maitea, Karrantza Haran osoan, Gure Karrantza Haran hau...[1]

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Armañón ingurua parke natural izendatu zuten 2006ko irailean. Horrez gain, Ordunteko mendilerroa ere babestuta dago, udalerriaren hegoaldean daudenak. Iparraldean, aldiz, Peña del Moro eta Peña del Mazo mendiak ditugu, eta ipar-ekialdean Raneroko gailurra.

Haraneko ibai nagusia Karrantza da, Asón ibaiaren adarretako bat. Beste ibai txiki batzuk ere badaude haranean: Seco, Callejo, Escaleras, Bernales, Cuadro eta Presa.

Karrantzak muga egiten du iparraldean Guriezo haranarekin (Kantabria); hegoaldean, Mena Haranarekin (Burgos); ekialdean, Turtziozekin eta Villaverde Turtziozekin (Kantabria); eta mendebaldean, Lanestosarekin, Soba haranarekin, Ramales de la Victoriarekin eta Rasinesekin (Kantabria).

Haranak hainbat auzo ditu, sakabanatuak. Udaletxea Concha auzoan dago. Beste auzoei dagokienez, zerrenda osoa honakoa da: Ahedo, Aldeacueva, Ambasaguas, Bernales, Biáñez, Callejo, Cerca, Concha, El Suceso, Herboso, La Calera del Prado, Lanzas Agudas, Manzaneda de Biañez, Matienzo, Molinar, Pando, Paules, Presa, Ranero, Rioseco, San Ciprian, San Esteban, Sangrices, Sierra, Soscaño

Karrantza haranean hainbat eta hainbat monumentu megalitiko daude,K. a. 35.000 urte ingurukoak, gizakiaren lehenengo aztarnak Erdi Paleolitokoak dira. Venta Laperra kobazuloan (Molinar auzoan) idatzitako grabatuak, berriz, Goi Paleolitokoak dira, K.a. 25.000 urte inguruan egindakoak eta 1904an aurkitu zituztenak.

Bestalde, Erromatar Inperioaren aztarna nagusiak La Zorra de Tocornaleko leizean (Soscaño auzoan) topatutako III. mendeko txanponak dira, eta herria Carrantia izenarekin aipatzen da historian lehen aldiz VIII. mendean. Garai hartan, Asturiasko erregea Alfonso I.ak lurralde hauek kristautu zituen eta horrela lehenengo elizak eta kontzejuak sortu zituzten: Ahedo, Ibáñez edo Biañez, San Esteban, Sierra eta Soscaño. Karrantza errepublika moduan eratu zuten, eta XIII. mendea arte ez zuen Bizkaiarekin bat egiten hasi, Diego Lopez V.a Harokoa jaunaren garaian. Hala ere, hurrengo mendeetan erakunde propioak mantendu zituzten karrantzarrek eta Avellanedako (Sopuerta) Juntaren aginduei jarraitzen zieten. Azkenik, XVIII. mendeko hasieran batasun osoa sortu zuten Bizkaiko beste eskualdeekin.

Azken mendeetan, ohiko jarduerak izan diren nekazaritza eta abeltzaintzarekin batera industria oso apala izan zuen haranak. Ondorioz, XIX. mendeko bigarren erdialdean migrazio mugimendu handiak izan ziren Karrantzatik beste leku batzuetara. Romualdo Chavarri indianoak trenbidea eramatea lortu zuen eta harekin batera industria eta ekonomia suspertu zituen.

Karrantza landa eremuko udalerria da. Nekazaritzak eta, batez ere, abeltzaintzak garrantzi handia du. Dena den, azken aldi honetan turismoak ere indar handia hartu du.

Abeltzaintzari dagokionez, aipatzekoa da bertako bi ardi arraza gorde direla:

Gainera, Karrantzan badira ardi latx ugari ere.

XX. mendearen lehen erdian biztanleria mantendu zuen Karrantzak, baina 1960ko hamarkadan populazioa galtzen hasi zen, eta galerak ez du etenik izan ordutik.

Karrantzako biztanleria

2011ko udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Karrantzako alkatea Karrantza Zabala plataformako Raul Palacio Portillo da. Hauteskundeetan EAJrena izan zen boto gehien lortu zituen hautagaitza baina alkatetza Karrantza Zabalako Raul Portillok lortu zuen Bilduko zinegotziak emandako sostenguari esker.

Karrantzako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
727 (% 40,23)
Karrantza Zabala (KZ)
5 / 11
696 (% 38,52)
Bildu
1 / 11
236 (% 13,06)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 11
96 (% 5,31)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 11
31 (% 1,72)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Karrantzako geltokia

Ambasaguas auzoan Renfe Feve tren konpainiaren Karrantzako geltokia dago.

Bizkaibus hiri-arteko autobus zerbitzuaren hurrengo lineak udalerritik pasatzen dira:


Gainera Karrantzan autobus konpainia pribatu bat dago, Portibus izenekoa.

Irailaren 18an El Sucesoko Ama Birjinaren omenezko jaiak ospatzen dituzte auzoan, herri osoko jai nagusiak direnak. Bertan, erromeria eta zezen plazan ekitaldiak egiten dituzte.  Baita ere Gure Sucesoko Ama Birjinaren (Karrantzako patroiaren) jaia nabarmentzen dugu. Irailaren 18 an ospatzen den tradizio handiko festa da.

Festa eguna El Sucesoko zelaietan ospatzen da, egunean zehar, herri bazkaria, Euskal dantzak, erromeria eta ohikoa den zezen lasterketa daude.

Jai-zikloak, era askotako eskaintzak ditu. Urtean zehar, parrokietako eta bere santuaren omenez Karrantza Haraneko auzoetako bakoitzean ospatzen diren jaiak ugariak izanez.

Auzoen jai ugariez gain, aipatzekoa da San Isidroren jaieguna. Kontxan maiatzaren 15ean ospatzen da, San Isidro Nekazariaren omenez. Hainbat ekintza antolatzen dira, besteak beste lehiaketak eta herri kirol erakusketak.

Nekazaritza azoka: eskulangintza eta nekazaritza-produktuen urriko lehen asteburuan Kontxako plazan ospatzen den azoka da.

Euskal Jaia Mendi Harana dantza taldearen eskutik sortu zen 2004ko abuztuan. Jaiaren helburua, gazte dantzariei motibatzea zen eta baita ere, Karrantzako tradizioak modu ludikoan erakustea. 2004an harri zulatzaileekin hasi ziren hurrengo urteetan asto lasterketak,sega proba, ardi ile mozketa, txakur artzainak eta harri-jasotzaileak. Hori guztia, arratsalde-gaueko erakusketen aparte. Gaur egun oro har jaiek garrantzia galdu dute, baina Euskal Jaia sendotu da karrantzarren artean.

Marzas deritzona Kantabria aldean sano errotuta dagoen jaia da. Era berean, inguruko lurraldeetan, Palentzia eta Burgosko iparraldean eta Bizkaia aldean (batez ere, Karrantza haranean eta Lanestosa hirian) neguko jaiok ere ospatzen dira.

El Suceso auzoko plaza eta baseliza

Karrantza Haranean, aspaldi-aspalditik martxoko lehenengo egunean abesten dira. Ez dakite jaion jatorria zein den.

Karrantzako jai-egutegia:

  • Urtarrila: San Antonio Abad(La Calera del Prado).
  • Otsaila: Las Candelas (Sierra).
  • Martxoa: El Ángel (Los Lombanos).
  • Maiatza: San Isidro Labrador (Patronal)
  • Ekaina: San Juan (Pando y Santecilla)
  • Ekaina: San Pedro (Sierra)
  • Uztaila: Santa Isabel (Ranero)
  • Uztaila: San Martín (Presa)
  • Uztaila: Santiago Apóstol (Lanzas Agudas)
  • Uztaila: San Pantaleón (Bernales)
  • Uztaila: San Ignacio de Loyola (Ambasaguas)
  • Abuztua: San Pedro (Sangrices y Biañez)
  • Abuztua: Ntra. Sra. De los Ángeles (Manzaneda de Sierra)
  • Abuztua: San Esteban (San Esteban)
  • Abuztua: San Roque (San Esteban)
  • Abuztua: San Bartolomé (Aldeacueva)
  • Abuztua: San Emeterio y Celedonio (Valnera)
  • Iraila: Ntra. Sra. De los Milagros (Soscaño)
  • Iraila: San Cipriano (Ranero, San Ciprian y La Cadena
  • Iraila: Virgen del Buen Suceso (Patronal)
  • Iraila: Los Mártires (Matienzo)
  • Iraila: San Miguel (Ahedo, Las Barcenas, La Tejera y Concha)
  • Urria: Ntra. Sra. Del Rosario (La Lama, Cezura y Montañan)
  • Urria: Santa Teresa (El Callejo)
  • Azaroa: Santa Cecilia (Santecilla)
  • Azaroa: San Andrés (Biañez)

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Zerrenda:Karrantzako kultura ondasunak»
  • Raneroko haitzetan Pozalagua izeneko kobazuloa dago. Kobazulo honetan munduan topatu den estalaktika eszentrinkoen bildumarik handiena dago. Haitz hauetan ere Torca del carlista izeneko leizea ere badago, Europako handiena dena.
  • Aizkoko Estazio Megalitikoa: Karrantza haranean eta Mena Haranaren (Burgos) artean dago. Bizkaiko handienetariko bat da. 26 monumentu ditu.
  • Biañez auzoan, berriz, Karpin Abentura izeneko parke tematikoa dago; erakargarria da bertan dagoen Terrasauro parkea.

Karrantzar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • (Gaztelaniaz) Paliza Monduate, Maite: La arquitectura residencial en Carranza desde finales del siglo XIX hasta mediados del siglo XX.
  • (Gaztelaniaz) Paliza Monduate, Maite: Guía de la arquitectura indiana en Karrantza y Lanestosa.
  • (Gaztelaniaz) Díaz García, Miguel Sabino: Los hornos y el pan en el valle de Karrantza.
  • (Gaztelaniaz) Díaz García, Miguel Sabino: Ritos de pasaje : la muerte en el Valle de Carranza .
  • (Gaztelaniaz) Díaz García, Miguel Sabino: La ganadería a lo largo del siglo XX en el Valle de Carranza.
  • (Gaztelaniaz) Peña Cerro, Luis Manuel: Medicina popular en el Valle de Carranza.
  • (Gaztelaniaz) Peña Cerro, Luis Manuel: La crianza de ganado y la cuadra en el Valle de Carranza.
  • (Gaztelaniaz) Peña Cerro, Luis Manuel: Juegos infantiles en Carranza.
  • (Gaztelaniaz) Peña Cerro, Luis Manuel: Ritos del nacimiento al matrimonio en el Valle de Carranza.
  • (Gaztelaniaz) Peña Cerro, Luis Manuel: Creencias y supersticiones en el Valle de Carranza.
  • (Gaztelaniaz) Saratxaga Garai, Aranzazu: Carranza: estudio histórico-artístico, Bizkaiko Foru Aldundia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]