Sarthe
Itxura
Sarthe (72) | |
---|---|
Frantziako departamendua | |
Administrazioa | |
Estatua | Frantzia |
Eskualdea | Loirerria |
Prefetura | Le Mans |
Prefeta | Roland du Luart (UMP) |
Azpiprefeturak | La Flèche Mamers |
Barrutiak | 3 |
Kantonamenduak | 40 |
Udalerriak | 375 |
Kokapena | |
Koordenatuak | 48°17′N 0°13′E / 48.28°N 0.22°E |
Azalera | 6.206 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 566129 |
Dentsitatea | 91.222,848855946 bizt/km² |
Kontseilu Orokorraren webgunea |
Sarthe Frantziako Loirerria eskualdeko departamendua da (72), Sarthe ibaiak zeharkatua. Prefektura Le Mans hirian dago. Suprefetura hiriak La Flèche eta Mamers dira.
Mugakideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mugakide ditu Orne, Eure eta Loir, Loir eta Cher, Indre eta Loira, Maine eta Loira eta Mayenne departamenduak.
Ingurune naturala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurralde laua da oro har; iparraldean eta ipar-mendebalean garaiera txikiko mendiak daude. Ordoki zabal antzuak hartzen du lurraldearen erdialdea, eta pinudiek hegoaldea.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Laborantza (barazkiak, bazkarako landareak), abere hazkuntza (behi eta zerri aziendak, hegaztiak) eta askotariko industria (automobilgintza, metalurgia, zurgintza, ehungintza, kimika industria) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Pertsonaia ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- François Fillon (1954-), politikaria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez)Departamenduaren webgune ofiziala