Edukira joan

Pleuronektiforme

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pleuronektiforme
Paleozeno-gaur egun

Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
AzpierreinuaBilateria
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
Ordena Pleuronectiformes
Linnaeus, 1758
Hazi ahala, begi bat lekuz aldatzen zaie.
Platuxa latza da arrain zapalaren adibide bat. Begiaren migrazioa nola ematen den ikusten da infografia honetan.

Pleuronektiformeak edo arrain zapalak (Pleuronectiformes) arrain aktinopterigioen ordena bat dira. Aditu batzuek Perciformes ordenaren subordenatzat jotzen dute. 400 espezie baino gehiago dira eta zenbaitek, platuxak, mihi-arrainak, erreboiloak, oilarrak eta halibutak esate baterako, interes komertziala dute.

Gorputza zapal eta zabala dute. Gorputzaren alde batera migratzen dute bi begiek hazkuntzarekin batera[1], ahoa bere lekuan geratzen den bitartean. Helduak direnean, albo baten gainean etzaten dira itsas edo ibaietako hondoetan. Kolorez marroixkak izaten dira alde batetik (gorantz geratzen dena), eta zurixkak behean geratzen den erditik. Batzuk itsasoaren hondoan kamuflaturik bizi dira.

ITISen arabera[2]:

Mundu osoko ozeanotan aurki daitezke, Artikotik Antartikaraino. Ozeano Barearen mendebaldean eta Ozeano Indikoan espezie mota gehiago daude[3]. 0 eta 500 metro arteko sakoneran aurki daitezke, baina badira 1.500 metrora ere aurkitu direnak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Brewster, B.. (1987-12). «Eye migration and cranial development during flatfish metamorphosis: a reappraisal (Teleostei: Pleuronectiformes)» Journal of Fish Biology 31 (6): 805–833.  doi:10.1111/j.1095-8649.1987.tb05281.x. ISSN 0022-1112. (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).
  2. Pleuronectiformes[Betiko hautsitako esteka] Système d'Information Taxonomique Intégré
  3. (Ingelesez) Campbell, Matthew A.; Chanet, Bruno; Chen, Jhen-Nien; Lee, Mao-Ying; Chen, Wei-Jen. (2019). «Origins and relationships of the Pleuronectoidei: Molecular and morphological analysis of living and fossil taxa» Zoologica Scripta 48 (5): 640–656.  doi:10.1111/zsc.12372. ISSN 1463-6409. (Noiz kontsultatua: 2020-10-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]