Edukira joan

Feminismo erradikal

Wikipedia, Entziklopedia askea

Feminismo erradikala feminismoaren joera bat da. Ameriketako Estatu Batuetan jaio zen 1960ko hamarkadan eta 1970eko hamarkadan jarraipena izan zuen. Gizartean sortzen diren botere harremanetan zentratzen da korronte hau, zeinetan gizonaren papera goraipatzen den. Feminismo erradikal izena hartzen du bere helburua dominazioaren oinarria zein den ikertzea delako.

Erradikalentzat dominazio patriarkalaren eremutzat hartzen dituzte esferako esparru batzuk une horretara arte pribatutzat hartzen zirenak. Beraiek eragin zuten gizartea eta sexualitatea eraikitzen duten botere harremanak hartzeko teoria politikoan iraultza bat izatea, eslogan batean laburbildu zuten dena: pertsonala politikoa da. Haien ustetan gizon guztiek onura ekonomiko, sexual eta psikologikoak irabazten zituzten patriarkatuaren eskutik. Horrela islatzen da New York Radical Feminsit (1969) taldearen sorrera manifestuan.

Feminista erradikalek 60. hamarkadako mugimendu ezkertiarrekiko, zeinek feminismoa sozialismoarekin eta demokraziarekin erlazionatzen zuten, distantzia garatu zuten patriarkatuaren aurka borrokatzeko. Korronte honetatik feminismoaren beste korronte batzuk jaio dira, feminismo kulturala esaterako.

60ko hamarkadaren amaieran Estatu Batuetan sistema kapitalistarekiko atsekabea nagusi zen hainbat arrazoigatik. Alde batetik “urrezko ametsa” deitutakoa amaitzen ari zen Kennedyren heriotzarekin, bestetik Asiako Hegoekialdean zeuden gatazkak eta gobernuekiko konfiantza falta. Guzti horri gehitu behar zaio Betty Friedan-ek 1963an argitaratu zuen “Mistika femeninoa" izeneko liburua, zeinak Pulitzer saria irabazi zuen urte bat beranduago (1964).

Kate Millett-ek idatzitako "Sexual politics" liburua oinarrizkoa izan zen feminismo erradikalarentzat

Mugimendu feminista garai horretako bi protesta talde garrantzitsurekin harremandu zen, batetik Studen Nonviolent Coordinating Commitee (SNCC) zeinak beltzen eskubideen alde borrokatzen zuen, eta bestetik Students for a Democratic Society (SDS) zeinak gizarte eskubideen alde eta Vietnamgo gerraren aurka borrokatzen zuen. Emakumeek mugimendu hauetan parte hartu zuten, baina guztiak ez zeuden eroso, azken finean mugimendu hauetan gizonek agintzen zuten eta Iparamerikako kultura kritikatzen bazuten ere, kultura horretan zegoen sexismoa onartzen zuten.

Feminismo erradikalaren marko teorikoa 1970ean argitaratutako bi lanetan oinarrituta dago: Political Sexual (Kate Milet) eta Sexuaren dialektika (Sulamith Firestone). Lan hauek patriarkatua eta generoa bezalako terminoak landu zituzten. Bi idazle hauek idatzitako obretaz aparte, emakumezkoen mugimendu desberdinetan parte hartu zuten.

Garai honetan sortu ziren emanzipazio mugimenduetako emakume asko ez zeuden pozik betetzen ari ziren paperarekin, horregatik berrantolatzea erabaki zuten. Hau horrela izanik, feminismo erradikalak hartu zuen lehendabiziko erabakia izan zen gizonengandik banantzea eta Emakumeren Askatasunaren Mugimendua eratzea.

Autokonzientizazio taldeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Feminismoaren historian jakintsuak diren zenbait adituren ustetan mugimendu feminista erradikalak eginiko ekarpenik garrantzitsuena autokontzientizazio taldeak izan ziren. Ekintza hau New York Radical Women (1967) hasi zen, ekintza honek ahalbidetzen zuen taldeko emakume bakoitzak aukera izatea opresioa jasaten zuen modua azaltzeko. Talde hauen helburua emakumeen kontzientzia piztea zen, emakumeek jasaten duten opresioarekiko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]