Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna
Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Honen izena darama | Ijito |
Commemorates (en) | Romani society and culture (en) |
Indarraldi | 2003ko abuztuaren 9a - |
Egun | Apirilaren 8 |
Denbora-tarte | 1990 - |
Fundatzailea | International Romani Union (en) eta World Romani Congress (en) |
Ijitoen Nazioarteko Eguna (apirilak 8) ijitoen kultura ospatzeko eta ijitoen gaiei buruz sentsibilizatzeko eguna da.[1]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ijitoen Nazioarteko Eguna 1990ean deklaratu zen ofizialki Serock-en (Polonia), Ijitoen Nazioarteko Batasunaren IV. Mundu Kongresuaren egoitzan, 1971ko apirilaren 7tik 12ra Chelsfielden (Londres) ospatu zen Ijitoen Ordezkarien Nazioarteko Lehen Bileraren omenez, non ijito herriaren bandera eta ereserkia (GelemGelem) ofizialdu ziren, besteak beste.[2]
Ijito herria, Euskal Herrian 500 urte baino gehiago daramatza eta azken urteotan, Europako herrialdeetatik beste ijito talde berriak, Romá delakoak, etorri dira lan eta bizitza-egoera hoberen bila. Migrazio prozesu handiak bizi izan dituen herria da hau, baita bazterkeria egoerak jasan dituena ere.[2]
Badira nazioarteko egunaren jai giroarekin kritiko agertzen diren ijitoak, besteak beste, Silvia Agüero ijitoen kontrako diskriminazio eta zapalkuntza salatzeko eguna dela defendatzen duena.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «International Roma Day» DW.
- ↑ a b «Donostia.eus - Apirilak 8: Ijito Herriaren Nazioarteko Eguna» www.donostia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «8 de abril, Día Internacional del Pueblo Gitano: nada que celebrar, todo que luchar» AraInfo · Diario Libre d'Aragón 2020-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).